Erietxearen mendeurrena 1919-2019


 

Erietxearen mendeurrena

 

Aurten, 2019an, Gorlizko Badian eraikitako Gorlizko erietxe zuri-urdin ospetsuak ehun urte bete ditu. Mendeurrenaren ospakizuna dela eta, bere historia eta bizkaitar gizartearekin batera nola aldatu den kontatuko dizuegu bide batez.

Hemen ikusi dezakezu Inma Galindezen argazkiekin egindako bideoa eta Esther Martinezek egindako bideoa, erietxearen lankide eta gaixo ohia hurrenez hurren.

Hemen uzten dizkizuegu Gorlizko Erietxearen argazki gehiago.

Hasieran, umeen hezur-tuberkulosiaren tratamendurako sortu zen. Tuberkulosia mende hasierako eragozpen handia zen eta Bilboko biztanleriaren %7,5 erasotzen zuen. Epidemia honi aurre egiteko, Enrique Areilza eta Luis Larrinaga mediku bilbotarrak eta Felipe Llano lurralde-diputatuak, umeen itsas-erietxe bat eraikuntza sustatzen zuen txostena idatzi zuten, Aldundiak onartu zuelarik.

 

Garai hartan ez zegoen tuberkulosia sendatzen zuen antibiotikorik, eta erietxeak klima epel eta baldintza mesedegarrietan gaixotasuna sendatzeko tratamendu zentroak bezala jaio ziren. Alde batetik, erietxeek gaixoak gizartearengandik isolatzen zituzten, horrela, gaixotasunaren kutsatze-zikloa saihestuz. Bestalde, deskantsua, zaintzak eta gainbegiratutako elikadura eskaintzen zizkien, baita tratamendu naturalak ere.

 

Medikuek Gorliz bereziki gomendatu zuten  erietxea eraikitzeko eta helioterapia tratamendua eskaintzeko, gaixoak eguzkitan jartzean datzana, ingurune bikain gisa. Kostaldeko herrien artean, Gorliz eguzki ordu gehien jasotzen dituela eta nabarmentzen da eta, horregatik, eguzki-erradiazioaren bidezko tratamendua egiteko aparteko tokia da. Klima eta itsas-brisari esker, txikienen erresistentzia eta fisiologia indartzeko beharrezko baldintzak betetzen dira.

 

Alde batetik, itsasoak tenperatura erregulatzen zuen, osotzea oztopatu dezaketen aldaketa bortitzak saihestuz. Bestalde, itsas-brisak airea etengabe berritzen du, ozono kontzentrazio handiago eta aire garbi gehiagorekin. Higienea ere erietxearen tratamenduaren barne zegoen, industrializazio garai betean bizi-, lan- eta bizigarritasun-baldintzak zailak baitziren.

 

Gaixoek baldintza naturalak ahalik eta gehien profitatu zitzaten, Erietxea hondartzarekiko paraleloan eraiki zen. Honek, eraikinak itsas-airea sartzen utzi eta horren zirkulazioa ahalbidetzen zuen. Gelak oso zabalak ziren eta sabai garaian zituzten. Eraikina zati bitan banatzen zen, neskak alde batean eta mutilak bestean zeudelarik, eta balkoi handiak zituen, helioterapia jasotzen zuten gaixoen oheak kokatzeko. Umeak lau ordu arte eguzkitan etzanda egoten ziren tuberkulosia eguzki-erradiazioarekin tratatzeko, bereziki, hezur-tuberkulosia.

 

Karitatearen Ahizpak ospitaleko lehen langileak izan ziren.

 

Udaletxearen fatxadan proiektatutako Video Mapping-a uzten dizuegu.

Gorlizko Itsas-Erietxeari buruz gehiago…

 

Industrializazioa:

Pasa den mendearen hasiera, bizkaitar gizarteak erronka ugari zituen, besteak beste, biztanleriaren hazkunde masiboa. XX.mendeko lehen urteetan, Astilleros de Euskalduna eta Altos Hornos de Vizcayaren irekierarekin batera, Bilbo penintsulako gune industrial nagusienetakoa bilakatu zen eta langile eskaerak industria guneen inguruan pilatu ziren milaka langile erakarri zituen hazten zegoen hiri honetara. Pertsona kopuru handiak bizi ziren gune hauetan gaixotasunen barreiatzea arazo larria zen, garai honetan osasungarritasun eta bizi baldintzak egokienak ez zirela kontuan hartuta. Gainera, medikuntza modernoa arestikoa zen, beraz, gaur egun tratatzen diren hainbat gaixotasunen ezagutza eta sendabideak ez ziren existitzen.

 

TBa:

XX.mendeko lehen erdialdean tuberkulosia sendatzeko antibiotiko espezifikoa sintetizatu zen.  Gainera, Robert Krock zientzialariak Elkarte Fisiologikoaren aurrean, Berlinen, berak isolatzen lortu zuen tuberkulosiaren baziloa 1882an aurkeztu zuenez gero, txertaketa deskubritu eta zabaldu zen. Pixkanaka epidemia kontrolatuz eta tuberkulosiaren intzidentzia murriztu zen.

 

Erietxearen funtzioen bilakaera:

Apurka, Gorlizko Erietxeak TBaren tratamendurako zentroa izateari utzi zion. Gaur egun, bere eraikuntza eragin zuen funtzioa galdu eta beste ezberdin batzuk ditu. Orain, birgaitze eta zainketa aringarriei zuzendutako Osakidetza euskal osasun-sare barneko zentroa da.

 

Gorlizko Udaletxeak mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldiak hauek izan dira:

 

 

Compartir:
© 2020 Gorlizko Udala | Legezko oharra I Lege oharra – Pribatutasun politika I Cookien politika

Web orri honek cookie propioak eta hirugarreneak erabiltzen ditu zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko eta web analitika egin ahal izateko. Nabigatzen jarraituz gero gure cookie politika onartzen duzu. Informazio gehiago

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar