URRI GASTRONOMIKOA: GARAGARDO ARTESANALA ETA MIKOLOGIA
Garagardoa gustoko duzu eta gainera perretxikoak bilatzera joatea biziki guztatzen zaizun pertsonetako bat zara, horrela zure gustora sukaldatu ahal izateko eta zaporea hartzeko? Orduan jaialdi hau zure neurrira eginda dago.
Urtero, Urrian zehar, eskualde osan hamaika aktibitate Gastronomiko eskeintzen dira. Hemen duzu aurtengo programa.
Gorlizen garagardo artisanal eta mikologiaren inguruan eraikitako jaialdia ospatzen da eta bertan askotariko ekintzak prestatzen ditugu.
Alde batetik, zonaldeko maisu garagardogile batzuk gonbidatzen ditugu beraien produktuak ezagutzera eman ditzaten dastaketa edo salmentaren bidez eta baita katen bitartez ere. Kata horietan garagardo mota ezberdinak daude dastatzeko.
Beste alde batetik, mikologiarekin erlazionatutako ekintzak ere egiten dira, adibidez, urtero egiten den Gorlizko mikología argazki txapelketa, Gorlizko taberna askok parte hartzen duten pintxo mikologiko lehiaketa,perretxiko erakusketa, mahai didaktikoak e.a.
Pintxo parte hartzaileen argazkiak:
Aktibitatez beteriko asteburu hau, ezin hobea da Gorliz Dastatzeko. Ez duzu galdu nahi izango, ezta?
Hemen duzu programa osoa Jaitsi.
Ta oraindik duda izpiren bat geldituko balitzaitzu… zergatik ez diozu pasadan urtean asteburu honetan bisitatu gintuzten bloggerrek idatzi dutenari begirada bat botatzen? E-book -ari begirada bat bota
VisitGorliz!