Bilbo, euskal unibertso kulturaleko sarbidea da, bere Guggenheim museoa nazioarteko ikur gisa izanik.
Itsasadarrak egituratutako hiria, arkitekto handien erakusleihoa – Norman Foster, Santiago Calatrava, Frank Ghery edo Arata Isozaki, besteak beste- da. Horien eraikuntza modernoek hiriaren alde zaharra, hiribilduaren bihotza diren 7 kaleak, inguratzen duten eraikuntza historikoekin uztartzen dira.
Bilbo bisitatzen duten petsona guztiek oso hiri kosmopolita dela esaten dute. Seguruenik, Bilbo nahasketen hiri bat delako gertatzen da hori. Itsasadarreko pasealekuari jarraitzea besterik ez dago berritasuna eta antzinatasuna zein orekatuta dauden konturatzeko.
Toki zaharrena eta garrantzi historiko handia duen alderdia alde zaharreko 7 kaleen inguruan eraiki dena da. Hasieran, 7 kale hauek, Bilboren erdigunea osatzen zuten eta geroago, biztanleriak gora egin zuenez gero, kaleak gehitzen hasi ziren.
Alde zaharraren erdigunean Santiagoko Katedrala aurkitzen da. XIV. mendeko azken hamarkadan eta XV. mendearen bitartean eraiki zen. UNESCOren Gizateriaren Ondare izendatua. Katedralaren ondoan eta San Anton Eliza eta izen bereko zubiko norabidea hartuta, Erriberako merkatua aurkitzen da. 1990ean Europa osoko merkatu estalirik handiena izendatu zuten. 1928 eta 1929urte bitartean eraiki zuten. Barruan era guztietako produktu freskoak eta gastrobarrak dituzten postu ugari daude, atseden hartzeko eta zerbait hartzeko.
Bilboko erdigunerantz doan itsasadarraren bideari jarraituz, Arriaga antzokira iritsiko gara. Arkitektura neobarrokarraren bitxi hau 1890ean inauguratu zen. 1983ko uholdeak gehien jasan zituen eraikinetako bat izan zen Bilbon, eta zaharberritu egin behar izan zuten. Plaza Berritik pauso gutxira dago eraikina, Bilbon bizimodua nolakoa den ikusi eta pintxoak dastatu ahal izateko leku interesgarria.
Alde zaharrarekin alderatuz, Bilbok eraikuntza modernoak eta erakargarritasun turistiko handikoak ditu. Udaletxetik gertu, Calatrava edo Zubizuriko zubia dago. Zubiak Udaletxea dagoen itsasadarraren eta Kale Nagusiaren arteko lotura egiten du, eta bertan daude Isozaki dorreak, Arata Isozakik eginak. Gainera, zati honek, besteak beste, Frank Gehry arkitektoak diseinatutako Guggenheim museoa ere badu, Bizkaiko hiriburuko erakargarritasunik handienetakoa.
Hala ere, Bilbon eraikin abangoardista guztiak ez dira hain monumentu nabarmenak. Kategoria honen barruan Norman Fosterrek diseinatutako metro ahoak daude, “Fosteritos” ere deituak.
Hau guztia Bilbon ikusteko dagoenaren laburpena baino ez da. Hurbil zaitez eta arakatuezazu hiria!
19. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “19 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” *Ibilbidearen mapa: egiteke* IBILBIDEAREN FITXA Denbora guztira: 7 ordu eta 30 minutu Distantzia: 34 km Metatutako desnibel positiboa: 900 m Zailtasuna: altua Hau da, zalantzarik gabe, gida honetako ibilbide zirkularrik luzeena. 30 km baino gehiago ditu, eta guztira 7 ordu baino gehixeagoko ibilbidea … Jarraitu irakurtzen
17. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “19 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” Ikus ibilbidearen mapa Wikiloc-en IBILBIDEAREN FITXA: Denbora: 3 ordu 2 minutu Distantzia: 15,52 Km Desnibel positiboa: 174 m Zailtasuna: txikia Ibilbide hau, zentzu hertsian, ez da mendi edo mendi ibilaldi zirkuitu bat aurrekoak bezala, baizik eta nahiko ibilbide hiritarra, Gorliz eta Plentziako hiriguneak … Jarraitu irakurtzen
16. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “19 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” Ikus ibilbidearen mapa Wikiloc-en IBILBIDEAREN FITXA Denbora: 2 ordu eta 5 minutu Distantzia: 11, 16 km Desnibel positiboa: 297 m Zailtasuna: txikia Bi ordu pasatxo eta 11 km inguruko ibilbidea duen ibilbide honek, pisten eta bidezidorren zuhaiztiak eta oso zirkulazio urria duten … Jarraitu irakurtzen
15. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “19 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” Ikus ibilbidearen mapa Wikiloc-en IBILBIDEAREN FITXA: Guztizko denbora: 2 ordu eta 40 min GR 280tik eta 5 minutu gutxiago Txipio Bideatik Distantzia: 13,9 Km eta 13,7 Km, hurrenez hurren Metatutako desnibel positiboa: 251 m eta 272 m, hurrenez hurren Zailtasuna: Txikia, baso-bidetik igarotzen den … Jarraitu irakurtzen
Web orri honek cookie propioak eta hirugarreneak erabiltzen ditu zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko eta web analitika egin ahal izateko. Nabigatzen jarraituz gero gure cookie politika onartzen duzu. Informazio gehiago
Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.