Jaiak

GORLIZKO JAIAK

Dibertsioa eta tradizioa

Herritarrek nahiz udatiarrek zein bisitariek, dena ematen dute ospakizunetan. Hauetan gastronomia lehiaketaz, euskal dantzaz zein kontzertuetaz gozatu daiteke egun nahiz gauez.

Jaiak, euskal kultura eta tradizioak ezagutzeko aukera apartak dira. Seguru Gau Pasa zer den ulertuko duzula. Eta Jota dantzatzen ikasten baduzu?

Ekaina

San Juan gaua Gorlizen

Gorlizen, San Juan gauean, herriko jendea giro lasaian elkartzen da, eta emanaldiren batez gozatu ondoren, txokolatea hartzen dute eta San Juan suak pizten dituzte. Su motaren arabera, hauetan salto egiten da zorte onari deitzeko, edo, besterik gabe, musikaz gozatzen da suari begira.

Informazio gehiago

Ekaina

Gorlizko San Pedro jaiak

Jai hau, San Pedro apostuluaren heriotzaren oroitzapenean egiten da. Tradizonalki, kostaldeko tradizio marinela eta arrantzalea dituzten herrietan ospatzen joan da. Santu hau, marinelen eta arrantzaleen patroia da.

Informazio gehiago

Uztaila

Dastatuarte

Dastatuarte Gorlizen uztailaren hasieran gastronomía eta artearen  inguruan ospatzen den jaialdi gastronomiko eta artistikoa da. Umeentzako, helduentzako, familiarekin edota lagunekin egiteko ekintzak antolatzen dira, batzuk doakoak dira eta beste batzuk ordea, ez.

Informazio gehiago

Otsaila

INAUTERIAK

Nafarroako pertsonaia berezkoak, bizkarrean zanpantzar handiak daramatzaten zanpantzar tradizionalek, natura itzartu eta espiritu gaiztoak uxatzen dituzte.

Informazio gehiago

Maiatza

DANTZARI TXIKI EGUNA

Egun honetan herri osoa kaleratzen da, txistu eta danbolin soinuan, euskal dantza ezberdinetaz gozatzeko. Dantzak eta kalejiraz beteriko egunaren ostean, pintxo eta ardo on bat hartzeko momentua da.

Informazio gehiago

Uztaila

SANTIAGOKO JAIAK

Udako momentu alaienetarikoa izaten da. Jai hauetan arreta handiz kalean prestatzen den bakailao txapelketa eta bai nekazaritza baita artisau azoka ere oso ezagunak dira.

Deskargatu Gorlizko Jaiak 2022ko egitaraua

Informazio gehiago

Abuztua

ANDRA MARI JAIAK

Jai handietan egiten den legez, txupinazoarekin batera hasi eta hiru edo lau egun irauten duen jaia da, ondo pasatzeko ekintza anitzekin. Gainera, Euskal Herriko dantzak eta Euskal Herriko kirol tradizionalak ikusteko aukera eskaintzen du, adibidez, aizkolaritza edo harri-jasotzaile erakusketak. Paellak egiteko urteroko lehiaketa tradizionala ere badago eta gauetan eta jaialdiaren amaieran, erromeria egoten da musikaz lagunekin gozatu ahal izateko.

Informazio gehiago

Abuztua

UREZARANTZA FAO-KO JAIAK

Abuztuko hirugarren asteburuan izaten dira. Dibertsioa nagusien eta txikien artean partekatzen da, antolatzen diren jolas eta txapelketa gastronomikoei esker. Nagusien txapelketen artean, tortila eta Euskal Herrian tradizionalki prestatzen den Sukalki txapelketaz gozatzeko aukera egoten da.

Informazio gehiago

Urria

Gau Baltza Gorlizen

“Gau Baltzak” edo “Arimen Gauak” aldaketa asko jasan ditu, ia desagertzear ere egon da, baina geroz eta gehiago dira Gau Baltza ospatzen duten herri eta udalerriak. Ospakizun hau urriaren 31ko gauean egiten da eta oso itxura berezia du, batez ere hildakoen munduarekin erlazionatuta baitago.

Informazio gehiago

Urria

Urri gastronomikoa Gorlizen

Urteko urriko asteburu batean ospatzen da Gorlizen urri gastronomikoa. Bisitariek bertako garagardoak ezagutu eta dastatu ahal izango dituzte, eta gainera perretxikoak osagai nagusi dituzten pintxoak dastatu ahal izango dituzte.

Informazio gehiago

Abendua

SORTZEZ GARBIKO ANDRA MARIAREN JAIA

Festa honetan galdu ezinezkoa den ekintza,  Bizkaitar erara prestatutako barraskiloen txapelketa da. Urteko sasoi honetan ohikoa da plater honen prestakuntza euskaldunen etxeetan.  Honi gabonetako merkatua, dantzak eta jokoak gehitzen zaizkio eta emaitza asteburu ahaztezina da.

Informazio gehiago

ANTOLATU ZURE BIDAIA

BERRIAK

Goi erdi-aroko arkeologia aztarnak

2008.urtean aparkalekuaren birmoldaketa egin zenean, Bizkaia mailan oso interesgarriak diren goi erdi-aroko arkeologia aztarnak aurkitu ziren. Ikerketa arkeologikoak VII eta XVIII. mendeen artean etengabeko okupazioa dokumentatu zuen. ¿Zer aurkitu zen? Ikerketak fase ezberdinetan eta kronologikoki gainjarritako nekropolia argitara atera zuen. Esan bezala, hobiratze hauek faseetan sailkatzen dira: 6. fasea, X eta XI. mendeen artean: Harrian egindako hobiratze … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

Larraganenako Estela

Gorlizko erdialdean dagoen Larraganena baserrian disko-formako hilarri bat aurkitu zen, gaur arte ezezaguna. Hilarria erdi lurperatuta zegoen jabetza horretako lorategian, eta bizilagunek antzinako eguzki-erlojutzat hartu zuten. Materiala eta kontserbazio-egoera Landutako materiala gris koloreko hareharria da. Haren neurriak 92 cm-ko diametroa eta 21,5 cm-ko lodiera dira. Kontserbazio egoera nahiko ona du, apaindura garbi ikusten da aurrealdean, … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

15 haur.ibilbidea: Gorlizen inguruko pasealeku bat familia osoarentzat edo zabuen ibilbidea

15.haur ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea: “15 ibilbide zirkular Gorlizetik haurrak dituzten familientzat” Ikusi ibilbidearen mapa Wikiloc-en IBILBIDEAREN FITXA: Iraupena: 3 ordu eta 16 minutuDistantzia: 7,49 kmMetatutako desnibel positiboa :  123 mZailtsuna: Erreza  Ibilbide hori, egia esan, paseo bat da, eta Gorlizko hirigunearen inguruko zenbait bide hartzen ditu, jende gutxi erabiltzen dituen eremu batzuk ezagutarazteko. Ibilaldian, … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

14.haur ibilbidea: Andrakarako ibilbidea Saratxagan barrena, Plentziako itsasadarrera jaitsi eta Gandiatik itzuliz

14.Haur ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea: “15 ibilbide zirkular Gorlizetik haurrak dituzten familientzat” Ikusi ibilbidearen mapa Wikiloc-en   IBILBIDEAREN FITXA Iraupena: 2 ordu eta 37 minutuDistantzia: 6,38 kmMetatutako denible metatua: 174 mZailtasuna: Erreza Gaur oso egun lainotsua da eta euria egin du gaur gauean. Beraz, ziurrenik lokatza aurkituko dut ibilbide berri honen zatiren batean, eta Gorlizko 15 ibilbideen … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

© 2023 Gorlizko Udala | Legezko oharra I Lege oharra – Pribatutasun politika I Cookien politika