Nordic Walking Ibilbideak

Nordic Walking

Nordic Walkinga hanken zein gorputzaren goiko partea gozo mugiarazten du, muskuluen indarra ala nola sistema kardiobaskular, koordinazioa eta mugikortasuna hobetuz.

Makil bereziei esker, mugimendu gozo eta eraginkorrarekin ibili zaitez, ariketa atseginez disfrutatuz.

Jaso itzazu zure makilak doaneko maileguan Gorlizko Turismo Bulegoan eta ederki pasatu udalerriko 5 ibilbideetan.

ibilbideak

ASTONDO IBILBIDEA

Ibilbidea: 2,6 km, Iraupena: 0:40 h, Desnibela: 38 m., Maila: Erraza

Gorlizko herriguneko itsas pasealekutik eta badiatik pasatzen den joan etorriko ibilbide atsegina eta oso erraza da. Herriko aterpetik abiatuta, paseoa hartuko dugu iparraldeko norabidea jarraituta morrura ailegatu arte, eta bertatik, itzultzeko ibilbidea hasiko dugu hasierako puntura bueltatu arte.

Mapa deskargatu

ibilbideak

gORLIZ IBIBILBIDEA

Ibilbidea: 6,4 km, Iraupena: 1:40 h, Desnibela: 118 m. Maila: Erraza

Gorlizko hirigune historikoa ezagutzera eramaten digun ibilbide zirkularra da hau. Honez gain, Elexalde zonaldean dagoen Sortzez Garbiaren elizara hurbilduko gara, X. eta XI. Mendeen hasieran eraiki zen tenplua da, eta XVIII. Mendean berreraiki zuten Martin de Uribeondo arkitektoaren zuzendaritzapean. Duela gutxi aztarnategi bat aurkitu zen, Bizkaiko VIII-IX mendeetako goi erdi Aroko lehen populatze dokumentatua izanik. Bestalde, ibilbide honekin Agirre Andra Mariren baseliza ezagutuko dugu, Andra Mari auzoan aurkitzen da, eta Butroeko leinu etxeko lehenengo eliz monasteriala izan zen, XI. Mendekoa.

Mapa deskargatu

ibilbideak

BILLAO LURMUTURRA IBILBIDEA

Ibilbidea: 6,1 km, Iraupena: 1:40 h, Desnibela: 287 m., Maila: Zaila

Astondo eta Billao lurmuturraren arteko esparruak gurutzatzen dituen ibilbide interesgarria eta erraza. Itsasargia 165 metroko altitudean dago, eta bere oinarritik, begiratoki bezala hartuta, Billao irla ikus daiteke. 1990ean inauguratu zen, eta beraz, Iberiar Penintsulako itsasargi modernoetariko bat da. Bere funtzionamendua guztiz automatizatua dago, eta bere argi-sorta Kantabriarra 29 milatara barneratzen da. Gorlizko itsasargiaren altuera 21 metrokoa da.

Mapa deskargatu

ibilbideak

KOSTA IBILBIDEA

Ibilbidea: 3,3 km, Iraupena: 0:55 h, Desnibela: 200 m Maila: Zaila

Bide-zoru ona daukaten bide eta pabimentatu tarteen eta malkartsuak diren beste bide tarteen arteko konbinazio bezala aurkezten da ibilbide zail hau. Aremune informazio panelaren ondoan, bideak gora egiten du, eskailera batzuetatik, kostaldetik igarotzen dena. Bidea jarraitzen dugu eta jaisten hasiko gara, non Askorriaga gotorlekuaren aztarnak ikusiko ditugun.  Herriak “Gaztelutxo” izenaz ezagutzen duen gotorleku hau, XVIII. mendean eraiki zen. Hemetik,  aldapa labur bat igo behar da, Larraganeraino ailegatu arte. Bertan, itzulera hasiko dugu, mendi-bide eroso batetik.

Mapa deskargatu

 

ibilbideak

ERMUA IBILBIDEA

Ibilbidea: 6,2 km, Iraupena: 1:45 h, Desnibela: 291 m., Maila: Oso zaila

Kostaldeko barrualdea ezagutzera eta Ermuako gandor talaiara eramaten gaitu oso zaila eta interesgarria den martxa nordikoko ibilbide honek. Ibilbide eder honen igoera informazio paneletik hasiko da, eta hirigune historikotik metro batzuk ibili ondoren, laster Untxuetako bizkarrean murgilduko gaitu. Ibilbidea, gorantz jarraitzen du Fao aurkintzaraino, eta bertan zakarki biratuko dugu Ermuako gailurraren bila joateko. Bertan, Kantauri itsasoko sekulako ikuspegiarekin gozatuko dugu. Jaitsiera, lehenengo metrotan oso aldapatsua izanda, Faoaurre izeneko lekurantz jarraituko du, eta Urezarantza auzoan bukatuko da. Ibilbidearen bukaera puntura ailegatzeko azkeneko metroak oso lauak dira, eta Artatza auzotik igaroko dira.

Mapa deskargatu


ANTOLATU ZURE BIDAIA

BERRIAK

Goi erdi-aroko arkeologia aztarnak

2008.urtean aparkalekuaren birmoldaketa egin zenean, Bizkaia mailan oso interesgarriak diren goi erdi-aroko arkeologia aztarnak aurkitu ziren. Ikerketa arkeologikoak VII eta XVIII. mendeen artean etengabeko okupazioa dokumentatu zuen. ¿Zer aurkitu zen? Ikerketak fase ezberdinetan eta kronologikoki gainjarritako nekropolia argitara atera zuen. Esan bezala, hobiratze hauek faseetan sailkatzen dira: 6. fasea, X eta XI. mendeen artean: Harrian egindako hobiratze … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

Larraganenako Estela

Gorlizko erdialdean dagoen Larraganena baserrian disko-formako hilarri bat aurkitu zen, gaur arte ezezaguna. Hilarria erdi lurperatuta zegoen jabetza horretako lorategian, eta bizilagunek antzinako eguzki-erlojutzat hartu zuten. Materiala eta kontserbazio-egoera Landutako materiala gris koloreko hareharria da. Haren neurriak 92 cm-ko diametroa eta 21,5 cm-ko lodiera dira. Kontserbazio egoera nahiko ona du, apaindura garbi ikusten da aurrealdean, … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

15 haur.ibilbidea: Gorlizen inguruko pasealeku bat familia osoarentzat edo zabuen ibilbidea

15.haur ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea: “15 ibilbide zirkular Gorlizetik haurrak dituzten familientzat” Ikusi ibilbidearen mapa Wikiloc-en IBILBIDEAREN FITXA: Iraupena: 3 ordu eta 16 minutuDistantzia: 7,49 kmMetatutako desnibel positiboa :  123 mZailtsuna: Erreza  Ibilbide hori, egia esan, paseo bat da, eta Gorlizko hirigunearen inguruko zenbait bide hartzen ditu, jende gutxi erabiltzen dituen eremu batzuk ezagutarazteko. Ibilaldian, … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

14.haur ibilbidea: Andrakarako ibilbidea Saratxagan barrena, Plentziako itsasadarrera jaitsi eta Gandiatik itzuliz

14.Haur ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea: “15 ibilbide zirkular Gorlizetik haurrak dituzten familientzat” Ikusi ibilbidearen mapa Wikiloc-en   IBILBIDEAREN FITXA Iraupena: 2 ordu eta 37 minutuDistantzia: 6,38 kmMetatutako denible metatua: 174 mZailtasuna: Erreza Gaur oso egun lainotsua da eta euria egin du gaur gauean. Beraz, ziurrenik lokatza aurkituko dut ibilbide berri honen zatiren batean, eta Gorlizko 15 ibilbideen … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

© 2023 Gorlizko Udala | Legezko oharra I Lege oharra – Pribatutasun politika I Cookien politika