Itsasoarekiko hurbiltasunak eratu zuen Gorlizen nortasuna. Badiaren defentsarako, XVIII. mendean eraikitako bi gotorleku zituen. Azkenaren, Askorriagako Gotorlekuaren aztarnak, gaur egunerarte iraun dute
Itxas Erietxean eta eraikuntza erlijiosoek osatzen dute bere ondarea. Bere klima onak XX. mendean Gorlizeko erietxearen, ala nola udarako etxebizitzen eraikuntzak sustatu zituen, udalerria turismorako lekuan bilakatuz.
Gorlizko turismo Bulegoak antolatzen dituen bisita gidatuekin, Udalerriko historia ezagutzeko aukera duzu. Ikuspegi ederrez gozatu eta bertako ondare, kultur, paisaia eta ingurunea ezagutuko dituzu, herrian zehar ibilaldi gidatua eginez.
** Covid-19 osasun-egoeraren ondorioz, bisita gidatuen zerbitzua etenda dago**
Udalerriko ezaugarri ezagunena, itsasoarekiko 165mko altuerako itsaslabarren gainean eraiki zen 1990. urtean. Bertan 21mko altueradun dorrea altxatzen da, kristalez egindako linterna batekin, kantauri aldean dagoen itsasargi altuena da.
Bide batek itsasargiraino eramango zaitu eta bertan itsasoaren ikuspegi bikainak izango dituzu.
Itsasargi ondoan dagoen bidetxotik jaitsiz, mendi-hegalean haien artean konektatuta dauden antzinako hiru kostako bateria ikusiko dituzu. Hauek 40. hamarkadan eraiki ziren, baina ez dira inoiz erabili.
Azkenengo plataforman pisu handiko kainoi baten aztarnak ikusi daitezke. Buelta bat emateko eta argazki batzuk ateratzeko leku interesgarria.
Herriak “Gaztelutxo” izenaz ezagutzen duen gotorleku hau, XVIII. mendean, ontzi ingelesak zirela eta gerta litezkeen erasoak saihesteko eraiki zen.
Gaur egun, itsasargirako bidean ikusi daitezken hondakinak baino ez dira geratzen.
“Aremuneak” fenomeno geologiko interesgarriak dira. Astondon begiztatu daitezke: harri bihurtutako aremuneak dira, hareazko pilaketa eolikoak. 6000 urte baino gehiago dituzte eta Euskal kostalde osoan eredu bakarra da.
Hondartzaren ondoan, XX. mende hasieran eraiki zen itsas erietxea aurkitzen da, gaur egun Gorlizko ospitalea izanik. Eraikuntza hau, Estatu mailan, osorik hormigoi armatuz egindako lehenengo eraikina izan zen. Astondon, Gorlizko badiara eta ospitalera begira, ospitalearen sustatzailea izan zen Areilza Doktorearen monumentua dago.
Agirre Andra Mari baseliza, zelaiez inguraturiko Andra Mari auzoan aurkitzen da. Bertatik Gorlizko badia eta Butroe itsasadarraren ikuspegi paregabeak daude. Butroeko leinu etxeko lehenengo eliz monasteriala izan zen eta XI. mendean bazegoen aurreneko baseliza.
Andra Mari Sortzez garbia eliza, Elexalden hirigunean, dago. X eta XI. mendeen hasieran eraiki bazen ere, XVIII. mendean berreraiki zuten Martin de Uribeondo arkitektoaren zuzendaritzapean. Elizaren alboan interpretazio panel bat aurkitu daiteke.
Andra Mari Informazio gehiago
Sortzez Garbiko Andra Mariaren eleiza Informazio gehiago
19. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “19 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” *Ibilbidearen mapa: egiteke* IBILBIDEAREN FITXA Denbora guztira: 7 ordu eta 30 minutu Distantzia: 34 km Metatutako desnibel positiboa: 900 m Zailtasuna: altua Hau da, zalantzarik gabe, gida honetako ibilbide zirkularrik luzeena. 30 km baino gehiago ditu, eta guztira 7 ordu baino gehixeagoko ibilbidea … Jarraitu irakurtzen
17. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “19 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” Ikus ibilbidearen mapa Wikiloc-en IBILBIDEAREN FITXA: Denbora: 3 ordu 2 minutu Distantzia: 15,52 Km Desnibel positiboa: 174 m Zailtasuna: txikia Ibilbide hau, zentzu hertsian, ez da mendi edo mendi ibilaldi zirkuitu bat aurrekoak bezala, baizik eta nahiko ibilbide hiritarra, Gorliz eta Plentziako hiriguneak … Jarraitu irakurtzen
16. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “19 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” Ikus ibilbidearen mapa Wikiloc-en IBILBIDEAREN FITXA Denbora: 2 ordu eta 5 minutu Distantzia: 11, 16 km Desnibel positiboa: 297 m Zailtasuna: txikia Bi ordu pasatxo eta 11 km inguruko ibilbidea duen ibilbide honek, pisten eta bidezidorren zuhaiztiak eta oso zirkulazio urria duten … Jarraitu irakurtzen
15. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “19 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” Ikus ibilbidearen mapa Wikiloc-en IBILBIDEAREN FITXA: Guztizko denbora: 2 ordu eta 40 min GR 280tik eta 5 minutu gutxiago Txipio Bideatik Distantzia: 13,9 Km eta 13,7 Km, hurrenez hurren Metatutako desnibel positiboa: 251 m eta 272 m, hurrenez hurren Zailtasuna: Txikia, baso-bidetik igarotzen den … Jarraitu irakurtzen
Web orri honek cookie propioak eta hirugarreneak erabiltzen ditu zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko eta web analitika egin ahal izateko. Nabigatzen jarraituz gero gure cookie politika onartzen duzu. Informazio gehiago
Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.