Dastatuarte Food & Art jaialdia 2019

Dastatuarte 2019

 

DASTATUARTE 2019

Dena prest Dastatuarteren bigarren edizioa ospatzeko, inor epel utziko ez duen gastronomia- eta arte-jaialdia. Iazko arrakasta ikusita, aurten Gorliz gozatu ahal izango duzue lau egunez.

Txapelketako pitxoak 1€tan dastatu ahal izango dituzu establezimendu eta ordutegi jakinetan eta gustokoen duzun pintxoa bozkatzeko zure bonopintxoa zigila dezatela eska dezakezu. Bonopintxo hori parte hartzen duten establezimenduen kutxetan sartuz, uztailaren 7ko (igandea) 16:00ak baino lehen, sari ezberdinen zozketan parte hartuko duzu.

 

Jaialdi honetarako mimoz egindako 6 plater izango dituzu zuretzat 6 ostalaritza-establezimendutan.

 

Aurten, iaz denbora laburrean toki barik geratu ziren zenbait tailer eta dastatze ERREPIKATUKO dugu, horietan PARTE HARTZEKO aukera izan dezazun berriro, hala nola, talo tailerra, aurten pintxoa barne daukan musikatutako dastatzea, Koktel txapelketa, Tito Blas Artisau-Garagardo fabrikara bisita, etab.

 

NOBEDADEAK ere aurkituko dituzu festibalaren barne, esaterako, urdaiazpiko, ostra, moule eta ardo dastatzea, “Txokolatearen Munduari” buruzko tailerra edo Eureka! Gunea; bertan, “Makey Makey” sormen-experientzia elektroniko bat bizitzeko, Ines Bermejoren pintura erakusketa ikusteko edota Martin Abrisketaren “El País Escondido” liburuaren aurkezpenean izateko aukera izango duzu.

 

Familia zein lagunekin DIBERTITU ETA BARRE EGITEKO tarte on bat nahi duzu? Orduan Rally Ipad Dastatuarte zure ekintza da! Barre tartean lehiatu ahal izango zarete froga ezberdinak gaindituz.

Dendaz denda joatea gustoko duzu? MAITASUN HANDIZ EGINDAKO PRODUKTUAK erosteko aukera izango duzu berriro Artegune Gastrogunean, artisautza eta gastronomiako produktu ezberdinak egiten dituzten erakusketariak biltzen dituen tokian.

 

Zer aurki dezakezu gauez? Gustu guztientzako IKUSKIZUNAK. Ostegun gauean “Erbeste edo Sahiets baten aldarrikapenak” ANTZEZLANA, ostiral gauean MUSIKA “Dastatuarte Reggae Night” bidez, eta larunbat gauean… Juanma Gonzalez MENTALISTA, Got Talent-eko epaimahaia ere liluratu zuena.

 

Festibal honetan ekitaldi solidarioei ere txoko bat gorde nahi diegu. Uztailaren 7an, igandea, paella solidario bat sukaldatu eta zozketarako tiketa erosten dituztenen artean zuzenean egindako akuarela solidario bat zozketatuko da. Bildutako guztia NAIZEN erakundeari emango zaio, Adingabeko Transexualen Familien Erakundea.

 

Ekintza guzti-guztiak testu labur batean azaltzea ezinezkoa denez, egitaraua DESKARGATZERA eta pixkana dastatzera animatzen zaitugu festibal honetan bizi ahal izango dituzun zaporeen eta esperientzien leherketa senti dezazun.

 

Argiak, kamarak… ekin!

 

Compartir:
© 2020 Gorlizko Udala | Legezko oharra I Lege oharra – Pribatutasun politika I Cookien politika

Web orri honek cookie propioak eta hirugarreneak erabiltzen ditu zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko eta web analitika egin ahal izateko. Nabigatzen jarraituz gero gure cookie politika onartzen duzu. Informazio gehiago

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar