LUDOTEKA ETA GAZTELEKU ZERBITZUEK BLOG BAT SORTU DUTE.

Alarma egoera onartu zenetik, haur eta gazte ekipamenduak jendearentzat itxita daude, koronabirusaren hedapena geldiarazteko helburu nagusiarekin.
Hala ere, Gorlizko Udalak, Kultura Sailaren bitartez, ““Gorlizko Ludoteka eta Gaztelekua” ” izeneko bloga sortu du, Gorlizko familiei topagune bat eta eskaintza dibertigarri eta hezitzaile bat eskaintzeko konfinamendu aldi honetan.
Blog honetan, tailerrak, jolasak, erronkak, musika- eta dantza-jarduerak eta “familian Jolasean” espazioa aurkituko dituzu. Bertan, familian gozatzeko jolasak eta inguruko zerbitzuek eskainitako baliabideak partekatuko ditugu.
Blog hau zure bloga izatea nahi dugu, gure bloga!. Zuentzat eta elkarrekin sortutako gunea, besteekin partekatu eta topo egin ahal izateko, mugikorraren edo ordenagailuaren bidez bada ere. Horretarako, gure artista gorliztar txikienek bidaltzen dizkiguten ekimen eta lanak igoko ditugu.
Gainera, “Kumpleteka” gune bat izango dugu, umeen urtebetzeak ospatzeko eta haien eguna ederrena egiteko.
Blogeko jardueren eskaintza handitzen joango da egunero, osasun alertak irauten duen bitartean. Era berean, gune birtual hau udalerriko auzotarren proposamenei eta ekarpenei irekita egongo da une oro.
ZATOZ PARTE HARTZERA !
SARTU BLOG-ERA
Gazteleku eta ludoteca