AKELARRE eta AKERBELTZ

AKELARRE

Eguzkia ezkutatu eta gero, paseatzen duzuen bitartean, ez al duzue urrutiko ahotsak, barreak eta kantikak entzun? Ez du ematen leku guztietatik zein inondik ere ez sortzen direnik? Ziur asko Akelarreren bat izango da, ospakizun zaharra, sorginak, haizeetatik hegan, sakonetik datorren deabruarekin biltzera omen datoz.

Ongi etorri Akelarrera, maltzurraren zerbitzariok

AKERBELTZ

Inoiz ausartu al zarete, izarrak gure buruaren gaineko-aldean daudenean mendietara joaten eta etxebizitza modernoen segurtasuna atzean uzten? Ezetz suposatzen dut baina hala izan bada, ez nuke zalantzan jarriko, Akerbeltz berak zuzendutako anitz akelarre ikusi dituzuela esaten baduzue. Astelehenak, asteazkenak eta ostiralak dira lurraldearen zehar ospatzeko egunik onenak.

Gure toki sakratuak, gure usadioak, gure ohiturak zikintzen dutenak, mantendu zaitezte urrun!
Agurtu Akerbeltzaren bidetik kentzen ez den gizajoa! Ez eskatu barkamenik zuen denbora bukatu ostean!

 

Kondaira.

Mitologiari sorginkeria uztartzen diogunean, bada berezko ahotsarekin sortzen den elementu bat: Akerbeltz, aker beltza. Haren gainean hainbat gauza esan da: sorgin eta aztien Akelarre izeneko bileretan nagusi izan ohi zela, bertaratutakoen eskutik edozein motatako eskaintzak jasotzen zituela, jainko baten pare gurtzen zutela eta akelarreko gau ezagun haietan emakumeekin nahiz gizonekin kopulatu ohi zuela, gazte nahiz zaharrekin, nahierara.

Ez dago esan beharrik izugarrikeria horiek guztiak inkisidore askoren buruan bakarrik zeudela, izan ere, deabrua beren begirada laburraren esparrutik ateratzen zen guztian ikusteko obsesioa zuten.

Jende gehienarentzat, Akerbeltz Lurraren sakonenean bizi zen jeinu bat zen, bai, eta ekaitzak ekartzeko gai bazen ere, abereentzako onuragarriak diren ezaugarriak ere bazituen, beraz, etxe askotan aker beltz bat hazi ohi zuten gainerako animaliak gaixotasunetatik libre eduki zitzan.

 

Aritza Bergara Alustizak idatzitako testua

ANTOLATU ZURE BIDAIA

BERRIAK

19. ibilbidea: Ibilbide zirkular handia Gorlizetik, Ermua eta Urizarmendi igoz, Andraka, Butroeko gaztelua, Urduliz, Barrikako itsaslabarrak, San Telmo, Plentzia eta berriro Gorliz

19. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “19 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” *Ibilbidearen mapa: egiteke* IBILBIDEAREN FITXA Denbora guztira: 7 ordu eta 30 minutu Distantzia: 34 km Metatutako desnibel positiboa: 900 m Zailtasuna: altua   Hau da, zalantzarik gabe, gida honetako ibilbide zirkularrik luzeena. 30 km baino gehiago ditu, eta guztira 7 ordu baino gehixeagoko ibilbidea … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

18. ibilbidea: Gutxi gorabeherako zirkuitua Gorliz udalerriaren mugen inguruan

18. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “19 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” Ikus ibilbidearen mapa Wikiloc-en IBILBIDEAREN FITXA: Denbora guztira: 3 ordu eta 45 minutu Distantzia: 18,35 km Metatutako desnibel positiboa: 543 m Zailtasuna: Ertaina, distantziagatik     Ibilbide hau hasi aurretik, esan behar dugu ezinezkoa dela, zentzu hertsian, Gorlizko udalerriari buelta osoa ematea, ez baitago … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

17. ibilbidea: Hiri inguruko zirkuitua Gorlizetik eta Plentziatik oinez edo korrika egiteko

17. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “19 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” Ikus ibilbidearen mapa Wikiloc-en IBILBIDEAREN FITXA: Denbora: 3 ordu 2 minutu Distantzia: 15,52 Km Desnibel positiboa: 174 m Zailtasuna: txikia   Ibilbide hau, zentzu hertsian, ez da mendi edo mendi ibilaldi zirkuitu bat aurrekoak bezala, baizik eta nahiko ibilbide hiritarra, Gorliz eta Plentziako hiriguneak … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

16. ibilbidea: Ibilbide zirkularra Saratxaga, Andraka, Plentziako itsasadarra eta Zabale auzotik, Areantza kaleraino jaitsi eta Gorlizera bueltatu Hondartza ibiltokitik

16. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “19 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” Ikus ibilbidearen mapa Wikiloc-en IBILBIDEAREN FITXA Denbora: 2 ordu eta 5 minutu Distantzia: 11, 16 km Desnibel positiboa: 297 m Zailtasuna: txikia     Bi ordu pasatxo eta 11 km inguruko ibilbidea duen ibilbide honek, pisten eta bidezidorren zuhaiztiak eta oso zirkulazio urria duten … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

© 2021 Gorlizko Udala | Legezko oharra I Lege oharra – Pribatutasun politika I Cookien politika

Web orri honek cookie propioak eta hirugarreneak erabiltzen ditu zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko eta web analitika egin ahal izateko. Nabigatzen jarraituz gero gure cookie politika onartzen duzu. Informazio gehiago

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar