EGUZKI, ILARGI eta ORTZI

EGUZKI

Eguzki, baita Ekhi izenarekin ezaguna. Lurraren alaba. Goizero bere barnetik ateratzen da eta bere barnera bueltatzen da gautzean. Badira, dena den, betidanik ospatu diren bi gau berezi: neguko eta udako solstizioak. Gaurik luzeena zein motzena. Baina ekinozioak –udaberria eta udazkena- garrantzitsuak dira ere, eta beste momentu batzuk, Gau Baltza besteak beste.

Eguna sortzen du, bere argia eta beroa oparitzen digu, eta horregatik, behar gaituenean, gizakiok suak pizten ditugu Eguzki suspertzeko, iluntasunean bizi diren izaki gaiztoak menderatzen laguntzeko.

ILARGI

Eguzkiren ahizpa, Ilargi, edo Ilazki, gure zeruetan agertu eta desagertu egiten du egunen igarotzea markatzen lagunduz. Bera da, beraz, bere toki pribilegiatutik zaintzen gaituen jainkotasunaren begia

Bere distirak, noizbehin, bidea aurkitzen laguntzen gaitu, baina ez dugu ahaztu behar, bera Ilargi dela, hildakoak argitzen duen argia.

ORTZI

Batzuetan, minutu eskasetan, zerua gardentasun osotik odei beltzez estaltzera pasa da. Eguzkiaren izpiek uholde euriari lekua egiten dioten bitartean tximistak eta trumoiak behin eta berriz azaltzen dira. Zer dela eta guzti hau? Ortzi da, amorrua egotziz, ziurtatu diezazueket.

Trumoiekin batera, euriteekin, haize bortitzak daudenean entzun ahalko duzue bere boterea eta ikaratu zaitezte hori gertatzen denean. Gizakiok Mari haserretu duzue eta Ortzi etorri da bere asmoa betearaztera. Begiratu nola dabiltzan hodeiak, tximistak nola jausten diren eta ikaratu haize lodiek joko dutenean.

 

Kondaira

Esaten dutenez, Gordexolako egurgile batek, Aretxederra abizena zeramana, zeruak madarikatu zituen behin, euria etengabe egiten aritu zelako zuhaitzak bustiz eta, beraz, mozketaren lana zailduz. Eta kontakizunak jarraitu egiten du esanez, haren hitzek Ortzi horrenbeste haserretu zutela, hark ekaitza igaroarazi ordez bortizkeria areagotu zuela eta tximistak jaurtitzen hasi zela bata bestearen atzetik, egurgilea zegoen tokirantz. Zeruetatik zetozen uren indarkeriarekin harrituta, eta baita tximista bortitzen hurbiltasunarekin beldurtuta ere, gizakia harkaitz eskerga baten pean ahaztutako otso ezkutaleku batean babesteko bezain burutsua izan zen. Tximistak bata bestearen atzetik erortzen zirenez harri handiaren gainean, bere aizkora jaurti zuen ahal bezain urrun. Horrela, aizkorak tximistak erakarri zituen, azkenean Ortzi egurgilearen lotsagabekeriaz ahaztu zen arte.

 

Aritza Bergara Alustizak idatzitako testua

ANTOLATU ZURE BIDAIA

BERRIAK

Dastatu Gorliz Urrian

URRI GASTRONOMIKOA:  GARAGARDO ARTESANALA ETA MIKOLOGIA   Garagardoa gustoko duzu eta gainera perretxikoak bilatzera joatea biziki guztatzen zaizun pertsonetako bat zara, horrela zure gustora sukaldatu ahal izateko eta zaporea hartzeko? Orduan jaialdi hau zure neurrira eginda dago. Urtero, Urrian zehar, eskualde osan hamaika aktibitate Gastronomiko eskeintzen dira. Hemen duzu aurtengo programa. Gorlizen garagardo artisanal eta mikologiaren inguruan … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

Gau Baltza

“Gau Baltzak” edo “Arimen Gauak” aldaketa asko jasan ditu, ia desagertzear ere egon da, baina geroz eta gehiago dira Gau Baltza ospatzen duten herri eta udalerriak. Ospakizun hau urriaren 31ko gauean egiten da eta oso itxura berezia du, batez ere hildakoen munduarekin erlazionatuta baitago. Gau honen jatorria zeltikoa omen da, eta badirudi Euskal Herrian ere … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

Santiago jaiak Gorlizen

Santiago Jaiak 2019: uztailaren 24tik 28ra Etor zaitez eta egun oso berezi hauetaz Gorliz gozatzera   Gorliz hurrengo astean Santiago, herriko patroia ospatzeko prestatzen ari da. Bost egunetan zehar, 24 azteazkenetik eta 28 domekara arte, Gorliz aktibitatez, kontzertuz, musikaz eta dibertsio askoz beteko da. Gorliz erdialdeko jaiek primeran pasatzeko gogoz datozten milaka lagun jasotzen ditu, eta egun … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

Dastatuarte Food & Art jaialdia 2019

DASTATUARTE 2019 Dena prest Dastatuarteren bigarren edizioa ospatzeko, inor epel utziko ez duen gastronomia- eta arte-jaialdia. Iazko arrakasta ikusita, aurten Gorliz gozatu ahal izango duzue lau egunez. Txapelketako pitxoak 1€tan dastatu ahal izango dituzu establezimendu eta ordutegi jakinetan eta gustokoen duzun pintxoa bozkatzeko zure bonopintxoa zigila dezatela eska dezakezu. Bonopintxo hori parte hartzen duten establezimenduen … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

© 2020 Gorlizko Udala | Legezko oharra I Lege oharra – Pribatutasun politika I Cookien politika

Web orri honek cookie propioak eta hirugarreneak erabiltzen ditu zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko eta web analitika egin ahal izateko. Nabigatzen jarraituz gero gure cookie politika onartzen duzu. Informazio gehiago

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar