MARI, JAINKOSA NAGUSIA

MARI, JAINKOSA NAGUSIA

Izen ugarirekin izendatu zuten, jatorri ugari erantsi zioten, eta guztiak egiazkoak ziren, zein bere garaian, zein bere tokian. Oiz eta Anbotoko Mari izendatu zuten, Txindokikoa baita ere, Aketegikoa, Aiako harrietakoa, sorgina, Andra… Hauek, eta beste batzuk ere, bere izenak izan ziren. Baina, egun beregan sinesten dugunontzat Mari baino ez da, gure jainkosa nagusia.

Emakume dotore eta ederra, bere presentziarekin gizkonak maitemintzen duen andrak, hain den ederra.

7 urte eman ondoren bere kobazuloan, beste batera joan ohi da. Bidai hori egiteko modu ezberdinak ezagutzen dira: suaz inguratuta zeharkatzen du zerua, edo ahari baten gainean edo beste modu asko dauzka.

Mariren aurrean gaudenean arau batzuk bete behar dira:
• zukaz hitz egin beharrean, hikaz
• ezin gara ezeri, nahiz eta berak gonbidapena luzatu egiteko
• inoiz ez diogu sorbalda erakutsi behar, beti aurrean izan behar dugu, handik hurruntzeko atzeraka ibili behar badugu ere…

 

Kondaira

Behin, artzain batek Mari ikusi zuen zerua zeharkatzen, zazpi aker nekaezinek bultzatutako karroza baten gainean. Begiradarekin jarraitu egin zuen, eta Akertegiko kobazuloan sartu zela ikusi ahal izan zuen. Gaztea haraino hurbildu zen, eta, kontu handiarekin burua azalduz, emakume ederrena ikusi ahal izan zuen, ile luzea urrezko orrazi batekin orraztuz. Buelta emateko beharrik izan gabe, badirudi Damak artzaina bertan zegoela antzeman zuela, eta hurbiltzeko gonbitea luzatu zion, buruarekin keinu arin bat eginez. Gizakiak ez zuen zalantzarik egin; harengana hurbildu zen, eta pasio handiz besarkatu zuen. Aitzitik, Marik apartatu egin zuen pixka bat, eta kobazuloaren sarreraraino eraman zuen. Han denborarik galdu gabe, alde egiteko eskatu zion, zerua estaltzen zuten hodei beltz trinkoak seinalatzen zizkion bitartean.

-Hona hemen nire ejertzitoak. Saia zaitez haiek beren eraginak zuri jasanarazi baino lehen alde egiten-, esan zion.

Gazteak beldurrez begiratu zuen zerua. Istant batzuk geroago, burua atzerantz biratu zuenean, tokia hutsik topatu zuen: Jainkosa handia desagertua zen jada.

Gustatu zaizue kondaira? Orduan goazen, beste pertsonaiak gure zain daude eta.

 

Aritza Bergara Alustizak idatzitako testua

ANTOLATU ZURE BIDAIA

BERRIAK

24. ibilbidea: Uritzarretik Urizarmendira igotzea, Andraka eta Saratxagatik itzulita

24. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “24 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorliztik” Ikusi ibilbidearen mapa Wikiloc-en IBILBIDEAREN FITXA: Denbora guztira: 3 ordu eta 20 min.Distantzia: 15,26 kmMetatutako desnibel positiboa: 484 mZailtasuna: Ertaina Ibilbide ertaina da (15 km baino pixka bat gehiago), eta 484 m-ko desnibel positiboa duena. Urizarmenditik jaisteko bidea eta Andrakatik itzultzeko bidea dira berrikuntza nagusiak. Beste … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

22. ibilbidea: Zirkularra Gorliztik Butroeko gazteluraino eta Isuskitza menditik eta Gandiatik itzultzea

22. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “24 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorliztik” Ver mapa de la ruta en Wikiloc IBILBIDEAREN FITXA: Denbora guztira: 4 ordu eta 40 min.Metatutako desnibel positiboa: 356mDistantzia: 17,18 kmZailtasuna: Ertaina Gorlizko Ibarreta plazatik atera, eta txalupako biribilgunetik Sagastikoetxe industrialde eta hilerri aurretik pasatuko gara, berehala Mungiako errepideko biribilgunera iritsiz. Aurrera jarraitu, eta, … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

23. ibilbidea: Zirkularra Andrakatik, Malgartzagane menditik eta Plentziako itsasadarretik, Junkera bidetik, Gandia eta Plentziatik itzuliz

23. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “24 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” Ikusi ibilbidearen mapa Wikiloc-en IBILBIDEAREN FITXA: Zirkuituaren guztizko denbora: 4 ordu eta 54 minutuDistantzia: 17,97 kmMetatutako desnibel positiboa: 449 mZailtasuna: ertaina Ibilbide hau, bere zatirik handienean, nahiko originala da, eta Andrakaren eta Plentziako itsasadarraren artean igarotzen da menerako ezezagunak diren pista eta bideetatik. Gainera, Malgartzagane izeneko … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

GERO ARTE DASTATUARTE

Aurtengo edizioa bukatu ondoren,  aho zapore on honekin jaialdia ixten dugu. Eskerrik asko parte hartu duzuon guztioi! Hemen uzten dizuegu uztailaren 1etik 4ra arte bizi izan dugun asteburu artistiko eta gastronomiko honen bideo laburpentxo bat. Zuen gustukoa izango delakoan… ON EGIN! Gustoko izan baldin baduzu gure menua, hurrengo urterako erreserbatu  data   #SAVE THE DATE … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

© 2022 Gorlizko Udala | Legezko oharra I Lege oharra – Pribatutasun politika I Cookien politika