SORGINAK

SORGINAK

Inoiz sorginei buruz zerbait entzun al duzue? Atso zimurtu eta gaiztoak zirela diogute. Deabruarekin paktuak egiten zituztela, naturaz gaindiko indarrak zituztela eta itxura aldatzeko gai zirela, beleak, katu beltzak edo sineskorrak erakartzeko emakume ederrak antzeratzeko gai zirela. Beste batzuek, ordez, belar-biltzaileak baino ez zirela esaten dute, sendatzeko natur sendagaiak erabiltzen zituztela, haurgintzan laguntzen zutela eta tradizioak zein belaunaldiz belaunaldi pasatutako jakintzak mantentzen zituztela.

Txerrena, merrena, Kin, kuan Portan zela, portan hil.

 

Kondaira

Behin batean, aspaldiko 1792a aldera, Kemen izeneko mandazain bat etxera zihoan lanak amaitu ondoren. Bidea laburtzeko asmotan, Trebiñoko mendiak zeharkatzea otu zitzaion. Aitzitik, galdu egin zen, eta, zoritxar handienarekin, gauak burua estali zion oraindik basoaren erdian zegoela. Hori dela eta, bere gauzak eramateko berekin zeraman astoa pago gazte batera lotu zuen. Halaber, bera, basurdeen eta beste animalia arraro batzuen erasoa saihesteko, pago handiago batera igo zen, erosotasuna bilatuz adar zabaletan. Toki egokiena ez bazen ere, babesean lo egin nahi zuen. Hain nekatuta zegoen, ez zela denbora asko igaro ametsetan murgildu arte.

Pare bat ordu beranduago, ahots batzuek esnarazi egin zuten. Belarria adi jarri eta egiaztatu zuen pertsona ugariko taldea zela, eta mandazaina harritu egin zen ordu desegokiak kontuan hartuta. Bere ingurura begira jarri zen, eta berehala topatu zuen aztoramendu handiz dantza eta barre egiten zuten adin guztietako emakumeen talde bat. Sorginak!, ondorioztatu zuen berehala, eta aldi berean beldurra bere erraietaraino sartu zitzaion.

Hortik pixka batera dantza egiteari utzi zioten, eta emakume gazteetako batek zera galdetu zuen:

-Zuetako norbaitek ba al daki zer gertatzen zaion Perlandari, Markesaren alabari?

Eta agureenak, gainerakoek Maripetralin deitzen zutena, zera erantzun zion:

-Erremedioa bila dezakete, baina ez dute inoiz topatuko-. Eta beretzat barre egin zuen jarraitu aurretik: -Igandean, mezetan, ostia zati bat erori zitzaion eta ehortze-tokiko lauzaren azpian dagoen zirrikitutik ihes egin. Han zegoen zapo batek jan egin nahi izan zuen, baina kontrako eztarritik joan zitzaion. Zapoari ostia zati hori kenduz, ermitaren atzean dagoen iturrian garbituz eta ondoren janez bakarrik lortu du Perlandak osatzea.

Eta dantzaldiek jarraitu egin zuten, urrunean oilar batek abestu zuen arte eta sorginak desagertu egin ziren. Mandazaina pagotik jaitsi zen, eta markesaren etxerako bidea hartu zuen azkar. Hari gertatutakoaren berri eman zion. Azkar batean abiatu ziren markesaren gizonak ermitara eta, hain zuzen ere, adierazitako lauzaren azpian topatu zuten zapoa. Kemenek emandako oharrak jarraitu zituzten, eta Perlandari jada garbi zegoen ostia eman ziotenean, hark berehala berreskuratu zuen osasuna. Ondorioz, mandazainak ordain eskuzabala jaso zuen, eta ez zuen inolako estutasunik jasan behar izan bere bizitza luze guztian.

 

Aritza Bergara Alustizak idatzitako testua

ANTOLATU ZURE BIDAIA

BERRIAK

19. ibilbidea: Ibilbide zirkular handia Gorlizetik, Ermua eta Urizarmendi igoz, Andraka, Butroeko gaztelua, Urduliz, Barrikako itsaslabarrak, San Telmo, Plentzia eta berriro Gorliz

19. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “19 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” *Ibilbidearen mapa: egiteke* IBILBIDEAREN FITXA Denbora guztira: 7 ordu eta 30 minutu Distantzia: 34 km Metatutako desnibel positiboa: 900 m Zailtasuna: altua   Hau da, zalantzarik gabe, gida honetako ibilbide zirkularrik luzeena. 30 km baino gehiago ditu, eta guztira 7 ordu baino gehixeagoko ibilbidea … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

20. ibilbidea: Itsaslabarren ibilbidea. Zazpi gailur txikiak Astondotik Armintzaraino

20. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “21 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” *Ibilbidearen mapa: egiteke* IBILBIDEAREN FITXA Denbora guztira: 5 ordu Distantzia: 15,7 km Metatutako desnibel positiboa: 675 m Zailtasuna: Ertaina Hauxe ausartentzako ibilbidea da, mendizale trebatuentzat, zeinei ez zaien axola pixka batean sufritzea tarte zail samarrak zeharkatuz, jende gutxi ibiltzen den lekuetan ikuspegi ikusgarriak edukitzearen … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “21 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik”

21. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “21 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” *Ibilbidearen mapa: egiteke* IBILBIDEAREN FITXA Denbora guztira:  2 ordu  Distantzia: 7,7 km Metatutako desnibel positiboa: 226 m Zailtasuna: Ertaina  Kasu honetan, ibilbide labur samarra egingo dugu, zortzi kilometro baino gutxiagokoa (7,7 Km zehazki) eta igoera txikikoa (226 metroko desnibel positiboa), hiru tarte interesgarri eta … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

18. ibilbidea: Gutxi gorabeherako zirkuitua Gorliz udalerriaren mugen inguruan

18. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “19 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” Ikus ibilbidearen mapa Wikiloc-en IBILBIDEAREN FITXA: Denbora guztira: 3 ordu eta 45 minutu Distantzia: 18,35 km Metatutako desnibel positiboa: 543 m Zailtasuna: Ertaina, distantziagatik     Ibilbide hau hasi aurretik, esan behar dugu ezinezkoa dela, zentzu hertsian, Gorlizko udalerriari buelta osoa ematea, ez baitago … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

© 2021 Gorlizko Udala | Legezko oharra I Lege oharra – Pribatutasun politika I Cookien politika

Web orri honek cookie propioak eta hirugarreneak erabiltzen ditu zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko eta web analitika egin ahal izateko. Nabigatzen jarraituz gero gure cookie politika onartzen duzu. Informazio gehiago

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar