TORTO

TORTO

Eta orain arte kontatu dizuedanarekin ez baduzue niregan konfiantza galdu, akaso sinetsiko didazue, lurralde hauetan Torto izendatu zutena, Alarabi eta Tartalo gainerako herrialdetan, izaki horien gaizto eta basatiena dela esaten badizuet. Desagertu omen da, baina… hainbeste ipuin memelo entzuten dira…

Duen begi bakarrarekin adar artetik zelatan dago, inozoak heltzeko zain. Bera basati eta krudelena dugu, odolzaleena. Noizbait, bera egotea sumatzen baduzue edo bidetik topatzen baduzue, egizue ihes atzera begiratu gabe!!. Bere neurria ez da traba, tximista bezain azkarra eta lurrikada bezain hondatzailea du erasoa.

 

Kondaira

Zuiako eskualde arabarrean Torto eskerga bat bizi zen aspaldi, eta hurbileko auzotarrak beldur ziren ardiei, ahuntzei, behiei eta gizakiei egin ziezazkiekeen erasoengatik. Behin batean, ibiltari bat Zuberoako mugatik zetorren, hain zuzen ere euskal lurrak amaitzen diren toki hartatik. Piztiaren lurraldean sartzea erabaki zuen, eta hark, bisitaria jo izan ondoren, harrapatu egin zuen eta bizitokitzat zuen haitzulora eraman zuen berekin. Kobaren ingurumarietara iritsi zenean, harrapakinak konorterik gabe jarraitzen zuela pentsatuz, Tortok zera esan zuen:

– Ireki zaitez, Txarranka-, eta sarrera ezkutatzen zuen harria albo batera mugitu zen bat-batean, sarbidea libre utziz.

Erraldoia kobazuloan sartu zen, eta gizakia kobazuloko hondoraino jaurti ondoren, albo batera hurbildu zen. Albo horretan ñir-ñir zegoen sua, eta haragi pusketak ere ikus zitezkeen mantso errez. Janaria prest egoteko oraindik denbora falta zela ikusi ondoren, Tortoa kobazulotik atera zen eta eztarriko ahotsez zera esan:

– Itxi zaitez, Txarranka.

Eta harria berriro mugitu zen, sarrera ezkutatuz.

Basatia kanpoan zen bitartean, gizakiak, Aitor Goikuria izena zuena, konortea berreskuratu zuen pixkanaka, eta behin begiak iluntasunera egokituta, ingurunea aztertzen hasi zen. Zoritxarrez, hezur tontor handi bat topatu zuen, eta, zalantzarik gabe, gizaki hezurrak ere baziren haien artean. Alde egin behar zuen, baina, nola?

Minutu batzuk igaro zirenean, lurrak dardara egin zuen, Tortoa bazetorrenaren seinale. Ondorioz, Aitor bazterrean kokatu zen eta konorterik gabe jarraitzearen itxurak egin zituen. Hitz magikoak erabilita, arroka mugitu egin zen eta erraldoia beste behin sartu zen ilunpera. Sura hurbildu zen, eta haragia gogo biziz irensten hasi zen. Hain zen bizia irentsi behar hori, tona erdia baino pixka bat gehiago jan ondoren ase geratu eta deskantsatzera joan zela, sarrera ixteaz gogoratu gabe. Hori izan zen gaztea itxaroten ari zen unea. Kobazulotik korrika irten zen, eta, behin kanpoan, garrasika hasi zen, Torto harritua esnaraziz.

– Eh, Torto-, esaten zion, -Ezetz izan berriro ni harrapatzeko bezain azkarra?-

Eta kopetan begi bakarra zuen izaki eskergak burua agertu zuen kobazuloko irekiduratik, erronka luzatu zion gizaki txoroa ikusteko. Une horretan, Aitorrek zera esan zuen:

– Itxi zaitez, Txarranka.

Eta mugimendu azkar eta zehatz batez, arroka bere tokira itzuli zen, ziklopearen burua zanpatuz. Une horretan bertan hil zen Torto.

 

Aritza Bergara Alustizak idatzitako testua

ANTOLATU ZURE BIDAIA

BERRIAK

KOLESTEROLAREN IBILBIDEAK

Gorlizen harro egoteko moduko zerbait badago, gure inguruko natura zoragarria da. Horregatik, kirolaz eta inguruan ditugun paisaiez gozatzeko ibilbide ugari ditugu. Badakigu ibilbide ezagunenak seinaleztatuta daudela, baina badira beste ibilbide batzuk ere, biztanleek maiz pasealeku gisa egiten dituztenak eta pertsona guztientzat ohikoak bihurtu direnak. Bizkaiko Foru Aldundiak “Kolesterolaren ibilbideak”izenarekin definitu ditu oinez edo bizikletaz egiteko … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

Goi erdi-aroko arkeologia aztarnak

2008.urtean aparkalekuaren birmoldaketa egin zenean, Bizkaia mailan oso interesgarriak diren goi erdi-aroko arkeologia aztarnak aurkitu ziren. Ikerketa arkeologikoak VII eta XVIII. mendeen artean etengabeko okupazioa dokumentatu zuen. ¿Zer aurkitu zen? Ikerketak fase ezberdinetan eta kronologikoki gainjarritako nekropolia argitara atera zuen. Esan bezala, hobiratze hauek faseetan sailkatzen dira: 6. fasea, X eta XI. mendeen artean: Harrian egindako hobiratze … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

Larraganenako Estela

Gorlizko erdialdean dagoen Larraganena baserrian disko-formako hilarri bat aurkitu zen, gaur arte ezezaguna. Hilarria erdi lurperatuta zegoen jabetza horretako lorategian, eta bizilagunek antzinako eguzki-erlojutzat hartu zuten. Materiala eta kontserbazio-egoera Landutako materiala gris koloreko hareharria da. Haren neurriak 92 cm-ko diametroa eta 21,5 cm-ko lodiera dira. Kontserbazio egoera nahiko ona du, apaindura garbi ikusten da aurrealdean, … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

15 haur.ibilbidea: Gorlizen inguruko pasealeku bat familia osoarentzat edo zabuen ibilbidea

15.haur ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea: “15 ibilbide zirkular Gorlizetik haurrak dituzten familientzat” Ikusi ibilbidearen mapa Wikiloc-en IBILBIDEAREN FITXA: Iraupena: 3 ordu eta 16 minutuDistantzia: 7,49 kmMetatutako desnibel positiboa :  123 mZailtsuna: Erreza  Ibilbide hori, egia esan, paseo bat da, eta Gorlizko hirigunearen inguruko zenbait bide hartzen ditu, jende gutxi erabiltzen dituen eremu batzuk ezagutarazteko. Ibilaldian, … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

© 2023 Gorlizko Udala | Legezko oharra I Lege oharra – Pribatutasun politika I Cookien politika