Billao lurmuturrean kokatzen da, non itsaslabarrak eta itsasoaren handitasuna ikusi ahal diran. Nahiz eta eraikuntza berria izan, 1990an eraiki zen, Gorlizko ikonoetariko batean bilakatu da, ia ia Itsas erietxearen parean. Bere argiak, itsasontzak gauean zehar edota baldintza meteorologiko txarrekin, ez hondoratzea ekiditzen laguntzen du.
Gorlizko itsasargiak arkitektura nahiko berezia du, eKantauri isurialdeko gainerako itsasargiekin alderatuz. Hasteko, itsasargirik garaiena da erlaitz osoan eta, jakina, Bizkaiko kostaldean. Gorputza 21 metro inguruko altuera duten hormigoizko bi elementuz osatuta dago, atxikita eta kareztatuta daudenak. Kareztadurak kostaldeko euskal herrietako eraikin tradizionalak gogorarazten ditu; izan ere, iparraldeko herrietan, oro har, tonu griseko eraikin ilunak eta lurrak dira nagusi. Dorrea, metalezko hagaxkaz apaindutako beirazko linterna batez koroatuta dago.
Oro har, itsasargiek kokatuta dauden lurmuturraren izena jasotzen dute Kasu zehatz honetan, lehendik Galizian Villano lurmuturra existitzen zen eta bertako itsasargiak ere izen bera hartu zuenez, Gorlizko itsasargiari herriko izena ematea erabaki zen.
Honek Gorlizko udalerriari mesede egin dio Gorliz izena itsasargien mapetan agertzea ahalbidetu baitu.
Gorlizek bere zigilua duela esan daiteke; izan ere, 2007an Correos-ek zigilu berezi bat atera zuen eta bertan Gorlizko itsasargia agertzen da.
Kokatuta dagoen toki ikusgarria ezagutu nahi al duzu?
19. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “19 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” *Ibilbidearen mapa: egiteke* IBILBIDEAREN FITXA Denbora guztira: 7 ordu eta 30 minutu Distantzia: 34 km Metatutako desnibel positiboa: 900 m Zailtasuna: altua Hau da, zalantzarik gabe, gida honetako ibilbide zirkularrik luzeena. 30 km baino gehiago ditu, eta guztira 7 ordu baino gehixeagoko ibilbidea … Jarraitu irakurtzen
17. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “19 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” Ikus ibilbidearen mapa Wikiloc-en IBILBIDEAREN FITXA: Denbora: 3 ordu 2 minutu Distantzia: 15,52 Km Desnibel positiboa: 174 m Zailtasuna: txikia Ibilbide hau, zentzu hertsian, ez da mendi edo mendi ibilaldi zirkuitu bat aurrekoak bezala, baizik eta nahiko ibilbide hiritarra, Gorliz eta Plentziako hiriguneak … Jarraitu irakurtzen
16. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “19 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” Ikus ibilbidearen mapa Wikiloc-en IBILBIDEAREN FITXA Denbora: 2 ordu eta 5 minutu Distantzia: 11, 16 km Desnibel positiboa: 297 m Zailtasuna: txikia Bi ordu pasatxo eta 11 km inguruko ibilbidea duen ibilbide honek, pisten eta bidezidorren zuhaiztiak eta oso zirkulazio urria duten … Jarraitu irakurtzen
15. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “19 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” Ikus ibilbidearen mapa Wikiloc-en IBILBIDEAREN FITXA: Guztizko denbora: 2 ordu eta 40 min GR 280tik eta 5 minutu gutxiago Txipio Bideatik Distantzia: 13,9 Km eta 13,7 Km, hurrenez hurren Metatutako desnibel positiboa: 251 m eta 272 m, hurrenez hurren Zailtasuna: Txikia, baso-bidetik igarotzen den … Jarraitu irakurtzen
Web orri honek cookie propioak eta hirugarreneak erabiltzen ditu zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko eta web analitika egin ahal izateko. Nabigatzen jarraituz gero gure cookie politika onartzen duzu. Informazio gehiago
Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.