Itsas erietxea, Gorlizko eraikin ezagun eta garrantzitsuenetariko bat da. Gaur egun, Itsas Erietxe zahar hau Euskal Osasun Publikoaren Sarekoa da. Hondartzatik metro gutxitara, Ospitalea bere kolore argiarekin eta bere aurrealde bereziarekin erraz antzeman daiteke.
Gorlizko itsas Erietxea, 1919.urteko ekainean sortu zen. Eraikuntza hau estatu mailan osorik hormigoi armatuz egindako ospitale zaharrena da.
Itxura eta erabilitako koloreei dagokienez, garaian Frantziako Pas de Calais hirian zeuden eraikinak eredutzat hartuz egin zen. Aurrealdea dela eta, bisitari batzuek bainuetxe bat dela pentsatzen dute.
Diseinuan, argi naturala pasatzeko leiho zabalak egitea pentsatu zen. Bestalde, esparrua erizainek eta gaixoek lo egiten zuten eraikinak bereizita egongo ziren.
Oraingo Gorlizko Ospitalearen ideologoa Areilza doktorea izan zen. Beste profesional batzuen lankidetzarekin, Bizkaian bizi zen osasun krisia geldiarazteko proiektu bat idatzi zuen. Gero eta ume gehiago zeuden hezur-tuberkulosiarekin, beraz, hau eteteko momentua heldu zela erabaki zuten.
Horretarako, ura, kokapena eta hainbat lekuko baldintza klimatikoak analizatu zituzten Gorlizen eraikiko zela erabaki arte. Gorliz herriak, ospitalea itsasoaren ondoan kokatu ahal izateko espazio zabala izateaz gain, iodo proportzio altuko ura dauka eta Bizkaian eguzki ordu gehien jasotzen duen hondartza da. Horrela, lehen Itsas Erietxe helioterapeutikoa sortu zen.
Ume tuberkulosien kantitatea gutxitzen joan zen ahala, beste gaixotasun motak zituzten umeak ere tratatzen hasi ziren.
Sortu zenetik urteak pasa eta ondoren, Gerra Zibilean zehar Erietxea ebakuatu behar izan zen. Ospitalea tuberkulosidun gaixoz eta erizainez hutsik geratu zen Frantziara joan ziren, non tratamenduarekin jarraitu ahal izan zuten.
Ehun urte geroago, Erietxeak zutik irauten du eta ospitale funtzioa izaten jarraitzen du.
Ospitaleko lorategietan Laureano de Jado ospitaleko ongilearen bustoa dago. Eta Astondon, bere obrari begira, Areilza Doktorearen bustoa aurkitzen da. Biak Moises Huertas-ek landutakoak.
Bideo guida
Gorlizko Itsas Erietxeari buruzko informazioa bideoan
19. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “19 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” *Ibilbidearen mapa: egiteke* IBILBIDEAREN FITXA Denbora guztira: 7 ordu eta 30 minutu Distantzia: 34 km Metatutako desnibel positiboa: 900 m Zailtasuna: altua Hau da, zalantzarik gabe, gida honetako ibilbide zirkularrik luzeena. 30 km baino gehiago ditu, eta guztira 7 ordu baino gehixeagoko ibilbidea … Jarraitu irakurtzen
17. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “19 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” Ikus ibilbidearen mapa Wikiloc-en IBILBIDEAREN FITXA: Denbora: 3 ordu 2 minutu Distantzia: 15,52 Km Desnibel positiboa: 174 m Zailtasuna: txikia Ibilbide hau, zentzu hertsian, ez da mendi edo mendi ibilaldi zirkuitu bat aurrekoak bezala, baizik eta nahiko ibilbide hiritarra, Gorliz eta Plentziako hiriguneak … Jarraitu irakurtzen
16. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “19 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” Ikus ibilbidearen mapa Wikiloc-en IBILBIDEAREN FITXA Denbora: 2 ordu eta 5 minutu Distantzia: 11, 16 km Desnibel positiboa: 297 m Zailtasuna: txikia Bi ordu pasatxo eta 11 km inguruko ibilbidea duen ibilbide honek, pisten eta bidezidorren zuhaiztiak eta oso zirkulazio urria duten … Jarraitu irakurtzen
15. ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea “19 mendi-ibilaldi zirkularrak Gorlizetik” Ikus ibilbidearen mapa Wikiloc-en IBILBIDEAREN FITXA: Guztizko denbora: 2 ordu eta 40 min GR 280tik eta 5 minutu gutxiago Txipio Bideatik Distantzia: 13,9 Km eta 13,7 Km, hurrenez hurren Metatutako desnibel positiboa: 251 m eta 272 m, hurrenez hurren Zailtasuna: Txikia, baso-bidetik igarotzen den … Jarraitu irakurtzen
Web orri honek cookie propioak eta hirugarreneak erabiltzen ditu zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko eta web analitika egin ahal izateko. Nabigatzen jarraituz gero gure cookie politika onartzen duzu. Informazio gehiago
Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.