Goi erdi-aroko arkeologia aztarnak


 

2008.urtean aparkalekuaren birmoldaketa egin zenean, Bizkaia mailan oso interesgarriak diren goi erdi-aroko arkeologia aztarnak aurkitu ziren. Ikerketa arkeologikoak VII eta XVIII. mendeen artean etengabeko okupazioa dokumentatu zuen.

¿Zer aurkitu zen?

Ikerketak fase ezberdinetan eta kronologikoki gainjarritako nekropolia argitara atera zuen. Esan bezala, hobiratze hauek faseetan sailkatzen dira:

  • 6. fasea, X eta XI. mendeen artean: Harrian egindako hobiratze zuloak.
  • 5. fasea: XI. eta XII. mendeen artean. Harrian egindako hobiratze zuloak eta lauzaz egindakoak. Badirudi eliza edo tenplu txiki baten aztarnak garai berekoak direla, baina honi buruzko datuak oso urriak direnez, ez dugu informazio handirik.
  • 4. fasea: XIV. mendeko kanpai labe horizontal baten estruktura.
  • 3. fasea: XV. eta XVI. arteko mendeak. Garai honetakoak dira hezurtoki bat (aintzinako ehorzketen hezurrak botatzeko zuloa) eta kanpai labe bertikal baten estruktura.
  • 1. eta 2. faseak: 2 fase hauek nekropolia ixten zuen harresi bati lotuta daude.

Nekropoli fase guztien azpian, goi erdi-garaiko habitat bat dokumentatu zen VII. eta IX. mendeen bitartekoa. Habitataren arrasto batzuk nekropoliko mailek suntsitu zituzten. Aro honetako nekropoliaren kokapena ez da ezagutzen, etxebizitza baten barneko haur baten ehorzketa bat izan ezik (garai hauetan hau oso arrunta zen). Nekropoliarekin gertatzen den bezala habitat gunea faseetan banatzen da.

  • VII. mendea (zaharragoa izan daiteke) Bost egitura laukizuzen plantarekin eta material suntsikorrekin eginak dokumentatu ziren (20m² gutxi gora behera)
  • VII/VIII. mendeak. Erdi fasea. Lauki itxurako txabolen pilare zuloak, aurreko fasekoak baino handiagoak (36m²). Erdi nukleoak dira korta antzeko espazioekin. Hauetako bitan zeramika material ugari aurkitu zen.
  • VII-IX. mendeak. Berriena. Lauki formako etxeak. Kultura eta tradizioari dagokionez oso aberatsa da eta gorriz edo granatez margotutako apainketa geometrikoa izateagatik nabarmentzen da 

¿Zergatik da interesgarria Bizkaia mailan?

Bi arrazoirengatik:

  • Dokumentatutako sekuentziaren handitasunagatik (XVII. eta X. mende bitartekoa)
  • Kantauri aldean dauden era honetako finkapen gutxienetariko bat izanagatik. 1 Eta 2. faseetako nekropoliaren itxitura Bizkaian dauden gutxi batzuen artean aurkitzen da.
Compartir:
© 2023 Gorlizko Udala | Legezko oharra I Lege oharra – Pribatutasun politika I Cookien politika