Santiago jaiak Gorlizen


 

Santiago Jaiak 2019: uztailaren 24tik 28ra

Etor zaitez eta egun oso berezi hauetaz Gorliz gozatzera

 

Gorliz hurrengo astean Santiago, herriko patroia ospatzeko prestatzen ari da. Bost egunetan zehar, 24 azteazkenetik eta 28 domekara arte, Gorliz aktibitatez, kontzertuz, musikaz eta dibertsio askoz beteko da. Gorliz erdialdeko jaiek primeran pasatzeko gogoz datozten milaka lagun jasotzen ditu, eta egun horietan Gorliz, herri erakargarrienetariko batean bilakatuz.

 

Azteazkenean 24, txupinazoak jaien hasiera ofiziala adieraziko du. Aurten, haien 50. Urteurrenaren ospaketarekin batera, Urriek (gorliztar kuadrilla eta elkartea) pregoia ematearen arduradunak izango dira. Gizonen elkarte honek 50 urteetan zehar jaiak animatu ditu eta ekintza herrikoiak eta benefikoak bultzatu Gorliz herrian. Beraien janzkera bereziarengatik ezagunak, eskoziar gona, txalekoa eta borladun boina soinean, urriaren erretzearen ohitura hasi zuten, jaien amaieraren ikur modura. Uretero jende pila biltzen da elizako plazaren alboan, hurrengo urterarte jaiei agurra emateko.

 

 

Asteazkenean, txupinazoa eta gero, Taldeen Jaitsiera izango da Itsasbide kaletik. Musikarekin eta fanfarriek lagunduta, bertako talde eta elkarte nagusiek herria girotuko dute eta jai giroa zabalduko dute. Jaietan zehar publiko eta gustu guztietarako ekintzetarako lekua egongo da. Ekintza hauetako zenbait hurrengoak dira: Nekazaritza eta Liburu azoka solidarioa ( osteguna 25, 10:30-15:00), Bigantxak (osteguna 25, larunbata 27, igandea 28, 20:00), elektrotxaranga ( osteguna 25, 19:00), zezen suzkoa ( azteazkena 22:30, osteguna eta ostira 20:00, larunbata 22:30), play back txapelketa (ostirala 26, 19:30 umeak eta 21:30 adinezkoak) mozorro lehia eta desfilea ( larunbata 27, 18:30) XXV. Habanera eta euskal polifonía jaialdia (larunbata 27, 20:00) eta umeen parkea (igandea 28, 11:00).

 

Gau animazio proposamentak aurten hurrengoak dira:

 

AZTEAZKENA 24

22:30 Los Charros mariatxiak. Ibarreta Plazan

23:00 Akerbeltz  Elizako Plazan

 

OSTEGUNA 25

22:15 Afaria + Karaokea. Txosnagunean

01:00-04:00 Megafesta Bak produccionesen eskutik. Elizako Plazan

 

OSTIRALA 26

22:30-01:30 Disko 80-90. Ibarreta Plazan

22:30-03:30 Gorliz Pine Groove Festival. Elizako Plazan

 

LARUNBATA 27

23:30 Skakeitian + The Black Malditos. Rock kontzertuak (Stand Beldur Barik). Elizako Plazan

 

Santiagos 2019 Programazioa

Egunez eguneko ordutegia kontsulta dezakezu gune web orrian HURRENGO EKITALDIETAN.

uztailak 24

uztailak 25

uztailak 26

uztailak 27

uztailak 28

 

Descartu programazio osoa HEMEN

 

Programa laburtua HEMEN

 

Compartir:
© 2020 Gorlizko Udala | Legezko oharra I Lege oharra – Pribatutasun politika I Cookien politika

Web orri honek cookie propioak eta hirugarreneak erabiltzen ditu zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko eta web analitika egin ahal izateko. Nabigatzen jarraituz gero gure cookie politika onartzen duzu. Informazio gehiago

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar