Andra Mariko Jaiak

Euskal dantza tradizionalak Andra Mari zelaian

Gaur hasten dira Andra Mariko jaiak izen bera duen auzoan. Txupinazoaz gozatzeko  biltzen da jendea eta honekin batera, umeentzako puzgarriak zabaltzen dira eta auzoko kaleetatik kalejira bat egiten da ere.

Jai hauetan, Herri Krossa eta umeen tortila txapelketa antolatzen da, helduen paella txapelketa ezaguna ahaztu gabe. Txapelketan parte hartzen dutenen lana girotzeko, paella lehiaketan Trikitixaren musikak postu guztiak alaituko ditu.

Jai hauetan azpimarragarria da ere Ohorezko Aurreskua eta jarraian datozen Euskal Dantza tradizionalak. Gainera, urtero egiten dira Euskal herri kirolen lehiaketak edo erakusketak.

Gauak ere zirraraz beteta daude zezen suzkoarekin eta jaiak direla eta egiten diren haur zein helduentzako kontzertu eta ikuskizunekin.

 

GORLIZ EZAGUTU

AZKEN POST-AK

  • Euria Bizkaian? Gorlizen egiteko ezinbesteko 5 plan euri-egun baterako 🌧️
    Ostegunetako ‘Pintxopotetik’ aterpe naturala diren pinudietako ibilaldietara: gozatu Gorliziz urteko edozein garaitan. Ziur noizbait gertatu zaizula: Bizkaian esnatzen zara, leihotik begiratu eta zeru urdinik gabeko egun iluna edo euri fin…
  • Gorliz eguzki-eklipsearen aurrean: jakin beharreko guztia aparteko une bat bizitzeko
    2026ko abuztuaren 12an, Gorlizetik Kantauri itsasertzean ikusgai izango den fenomeno astronomiko apartenetako bat behatu ahal izango da: eguzki-eklipse partzial bat, non Eguzkiaren %99,9 inguru Ilargiak estaliko duen. ⚠️ Garrantzitsua: Gorlizen…
  • Bizkaiko doako museoak: non eta noiz
    Ba al zenekien Bizkaian hainbat museo doan bisitatu daitezkeela? Gorlizen egun batzuk igarotzen ari bazara edo kultur ihesaldi baten bila bazabiltza, urte osoan edo egun eta ordutegi jakin batzuetan doako…
  • Bizkaiko ilunabar ederrena Gorlizen dago
    Badira eguzkia sartzean guztiz aldatzen diren tokiak. Eta Gorliz horietako bat da. Agian badia formagatik izango da. Agian Kantauri itsasoan islatzen den urrezko argiagatik. Edo agian hemen ilunabarra presarik gabe…
  • Gorliz bertako artista baten begietatik
    Bizkaiko kostaldean, helmuga turistiko ezaguna da hondartzagatik, ingurune naturalagatik eta Euskal Herriko beste gune enblematiko batzuetatik gertu egoteagatik. Baina bisitatzeko lekua izateaz gain, inspirazio artistikoaren iturri ere bada Gorliz. Kantauri…