Lehen aldiz Gorlizen | Zer ikusi eta egin Bizkaian
Gorliz lehenengo aldiz ezagutzeko planak
Ezagutu Gorliz (Bizkaia) lehen aldiz: hondartzak, ibilbideak, itsasargia eta natura Euskal Kostaldean.
Gorliz lehen aldiz bisitatzen baduzu, kostaldeko paisaia eta lasaitasuna harrigarrriak irudituko zaizkizu. Egunari hondartzan hasiera eman, itsasargiraino ibilbidea egin eta itsaslabarretatik ikuspegi zoragarriaz gozatu. Herrian, pintxo tabernak eta terrazak aurkituko dituzu giro onean. Gorliz Bizkaiko kostaldea ezagutzeko abiapuntu bikaina da.
Aparteko naturaz inguraturik dago. Bere kokalekua dela eta, Euskadiko leku ezberdinak esploratzeko aukera izango duzu, gero atseden hartzeko itzuli zaitez hondartzaz, gastronomiaz eta kulturaz gozatzeko.
Gorliz eta lurralde osoak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutzeko, Turismo bulegora etortzea gomendatzen dizugu.

Hondartza
BADIA IZUGARRI BAT
Bere hondartza, maskor itxuradun badiagatik babestuta, euskal itsasertzeko seguruetariko eta ikusgarrietarikoa da.
Atsedenereako eta edozein ur kirolen praktikarako lekua, itzalpean atseden artzeko pinudiaz inguraturik.
ITSASARGIRAKO SARBIDEA ALDI BATERAKO ITXITA DAGO GORLIZETIK
ITSASARGIA
Udalerriko ezaugarri ezagunena, itsasoarekiko 165mko altuerako itsaslabarren gainean eraiki zen 1990. urtean. Bertan 21mko altueradun dorrea altxatzen da, kristalez egindako linterna batekin, kantauri aldean dagoen itsasargi altuena da.
Bide batek itsasargiraino eramango zaitu eta bertan itsasoaren ikuspegi bikainak izango dituzu.
SARBIDEA ALDI BATERAKO ITXITA DAGO GORLIZETIK
BUNKERRAK
Itsasargi ondoan dagoen bidetxotik jaitsiz, mendi-hegalean haien artean konektatuta dauden antzinako hiru kostako bateria ikusiko dituzu. Hauek 40. hamarkadan eraiki ziren, baina ez dira inoiz erabili.
Azkenengo plataforman pisu handiko kainoi baten aztarnak ikusi daitezke. Buelta bat emateko eta argazki batzuk ateratzeko leku interesgarria.
Ondare
ASKORRIAGA GOTORLEKUA
Herriak “Gaztelutxo” izenaz ezagutzen duen gotorleku hau, XVIII. mendean, ontzi ingelesak zirela eta gerta litezkeen erasoak saihesteko eraiki zen.
Gaur egun, itsasargirako bidean ikusi daitezken hondakinak baino ez dira geratzen.
Ondare
HARRI BIHURTUTAKO AREMUNEAK
“Aremuneak” fenomeno geologiko interesgarriak dira. Astondon begiztatu daitezke: harri bihurtutako aremuneak dira, hareazko pilaketa eolikoak. 6000 urte baino gehiago dituzte eta Euskal kostalde osoan eredu bakarra da.
Ondare
ITSAS ERIETXEA
Hondartzaren ondoan, XX. mende hasieran eraiki zen itsas erietxea aurkitzen da, gaur egun Gorlizko ospitalea izanik. Eraikuntza hau, Estatu mailan, osorik hormigoi armatuz egindako lehenengo eraikina izan zen. Astondon, Gorlizko badiara eta ospitalera begira, ospitalearen sustatzailea izan zen Areilza Doktorearen monumentua dago.
Ondare
ANDRA MARI SORTZEZ GARBIKO ELIZA
Andra Mari Sortzez garbiko eliza, Elexalden hirigunean, dago. X eta XI. mendeen hasieran eraiki bazen ere, XVIII. mendean berreraiki zuten Martin de Uribeondo arkitektoaren zuzendaritzapean. Elizaren alboan interpretazio panel bat aurkitu daiteke.
Ibilbideak
NORDIC WALKING
Makil bereziei esker, mugimendu gozo eta eraginkorrarekin ibili zaitez, ariketa atseginez disfrutatuz.
Nordic Walking-ak hanken zein gorputzaren goiko partea gozo mugiarazten du, muskuluen indarra hala nola sistema kardiobaskular, koordinazioa eta mugikortasuna hobetuz.
Jaso itzazu zure makilak doaneko maileguan Gorlizko Turismo Bulegoan eta ederki pasatu udalerriko 5 ibilbideetan.
Gorlizko NW Ibilbideak
Jaitsi gure foiletuak
Beste NW guneak
Ibilbideak
IBILBIDEAK OINEZ EDO BIZIKLETAZ
Zailtasun txikiko ibilbide hauek Gorlizko gune adierazgarrienak zeharkatzen dituzte.
Bizkaiko Foru Aldundiak “Kolesterolaren Ibilbideak” gisa definitu ditu eta oinez zein bizikletaz egiteko pentsatuta daude.
Kolesterolaren Ibilbideak
Jaiak
JAIAK
Herritarrek naiz udatiar zein bisitari, dena ematen dute ospakizunetan. Hauetan gastronomia lehiaketaz, euskal dantzaz zein kontzertuetaz gozatu daiteke egun naiz gauez.
Jaiak, euskal kultura eta tradizioak ezagutzeko aukera apartak dira. Seguru Gau Pasa zer den ulertuko duzu. Eta Jota dantzatzen ikasten baduzu?
Informazio gehiago
Ekintzak
MATERIALA ALOKATZEA
Gorlizek turismo aktiboko enpresak ditu surf materiala alokatzeko. Itsasoaz modu seguruan gozatzeko zerbitzu desberdinak eskaintzen dira. Eskuragarri dago surf taulak, Paddle surf eta neoprenozko jantziak.
Aloka Surf & SUP
Be surfer
Uribe Kosta Surf Eskola
Peña Txuri Surf Eskola
Ekintzak
PIRAGUISMOA / KAYAK
Piraguan edo kayaken arraun egiten ikasi eta Gorlizko ur ikusgarrietan edo Butroiko itsasadarrean barneratu zaitez. Paisaia, perspektiba pribilegiatuarekin ikusteko aukera izango duzu toki ikusgarrietan nabigatuz.
Be surfer
Uribe Kosta Surf Eskola
Kirik
Ingurunea
GAZTELUGATXE
Game of Throneseko eskenatoki sinestezina ezagutu. Biotopo babestua den istmo zoragarri honetan lekututako X. mendeko baselizara heltzeko 241 eskailera igo beharko dituzu.
Igo aurretik edo beranduago, behatokira hurbil zaitez, irla goi perspektiba ederrarekin ikusi ahal izateko.
Ingurunea
BILBO
Bilbo, euskal unibertso kulturaleko sarbidea da, bere Guggenheim museoa nazioarteko ikur gisa izanik.
Itsasadarrak egituratutako hiria, arkitekto handien erakusleihoa – Norman Foster, Santiago Calatrava, Frank Ghery edo Arata Isozaki, besteak beste- da. Horien eraikuntza modernoek hiriaren alde zaharra, hiribilduaren bihotza diren 7 kaleak, inguratzen duten eraikuntza historikoekin uztartzen dira.






