ITSAS ERIETXEA

Itsas erietxea, Gorlizko eraikin ezagun eta garrantzitsuenetariko bat da. Gaur egun, Itsas Erietxe zahar hau Euskal Osasun Publikoaren Sarekoa da. Hondartzatik metro gutxitara, Ospitalea bere kolore argiarekin  eta bere aurrealde  bereziarekin erraz antzeman daiteke.


Eraikuntza

Gorlizko itsas Erietxea, 1919.urteko ekainean sortu zen. Eraikuntza hau estatu mailan  osorik hormigoi armatuz egindako ospitale zaharrena da.

Itxura  eta erabilitako koloreei dagokienez, garaian Frantziako Pas de Calais hirian zeuden eraikinak eredutzat hartuz egin zen. Aurrealdea dela eta, bisitari batzuek bainuetxe bat dela pentsatzen dute.

Diseinuan, argi naturala pasatzeko leiho zabalak egitea pentsatu zen. Bestalde, esparrua erizainek eta gaixoek lo egiten zuten eraikinak bereizita egongo ziren.

Historia

Oraingo Gorlizko Ospitalearen ideologoa Areilza doktorea izan zen. Beste profesional batzuen lankidetzarekin, Bizkaian bizi zen osasun krisia geldiarazteko proiektu bat idatzi zuen. Gero eta ume gehiago zeuden hezur-tuberkulosiarekin, beraz, hau eteteko momentua heldu zela erabaki zuten.

Horretarako, ura, kokapena eta hainbat lekuko baldintza klimatikoak analizatu zituzten Gorlizko hondartzaren aurrean eraikiko zela erabaki arte.  Gorliz  herriak, ospitalea itsasoaren ondoan kokatu ahal izateko espazio zabala izateaz gain, iodo proportzio altuko ura dauka eta Bizkaian eguzki ordu gehien jasotzen duen hondartza da. Horrela, lehen Itsas Erietxe helioterapeutikoa sortu zen.

Ume tuberkulosien kantitatea gutxitzen joan zen ahala, beste gaixotasun motak zituzten umeak ere tratatzen hasi ziren.

Sortu zenetik urteak pasa  eta ondoren,  Gerra Zibilean zehar  Erietxea ebakuatu behar izan zen. Ospitalea tuberkulosidun gaixoz eta erizainez hutsik geratu zen Frantziara joan ziren, non tratamenduarekin jarraitu ahal izan zuten.

Ehun urte geroago, Gorlizko Erietxeak zutik irauten du eta ospitale funtzioa izaten jarraitzen du.

Ospitaleko lorategietan Laureano de Jado ospitaleko ongilearen bustoa dago. Eta Astondon, bere obrari begira, Areilza Doktorearen bustoa aurkitzen da. Biak Moises Huertas-ek landutakoak.

Bideo guida

Gorlizko Itsas Erietxeari buruzko informazioa bideoan.

Bideoaren eta audioaren transkripzioa

Hondartzaren ondoan, Gorlizko ospitalea aurkitzen da, antzinako itsas erietxea, XX. mende hasieran eraiki zena.

Garai hartan, haurren tuberkulosia oso hedatuta zegoen arazo larria izanik.

Areilza doktoreak, beste mediku batzuen lankidetzarekin, Gorlizko badian ospitale bat kokatzearen onurak islatzen zuen proiektu bat idatzi zuen: Eguzki ordu eta iodo eduki handia duen itsas ura, sendatzeko metodo bezala aprobetxatuz.

Erietxeak egongela desberdinak eta terraza zabalak ditu eta Pas de Calais-en eraikinen estetikari jarraituz eraiki zen , estatu mailan, hormigoi armatuz egindako lehenengo ospitala izanik.

GORLIZ EZAGUTU

BERRIAK