Haurrekin egiteko planak Gorlizen | Familia jarduerak Bizkaian
Ezagutu haurrekin egiteko plan onenak Gorlizen (Bizkaia): hondartza segurua, ibilbide laburrak eta familientzako jarduerak Euskal Kostaldean. Goizetik gauera, dibertsioa aseguratuta dago. Udan familian igarotzeko leku ezin hobea da.
Gorliz familiarekin gozatzeko leku aproposa da. Hondartza zabal eta ur lasaiez gain, pinu artean paseatzeko edo kostaldeko ibilbide laburrak egiteko aukera dago. Haurrak pozik ibiltzen dira itsasargirako bidean edo hegaztiak behatzen. Herrian jolasguneak eta jatetxe egokiak aurkituko dituzu familientzat.
Splash!!! Euskal kostaldeko hondartza seguru eta zoragarrienetakoagaz goza ezazu. Ibili zaitez bizikletan edo pinudian barbakoa bat prestatu.
Relaaaax. Ekintzaz beteriko egunaren ostean, herriko jatetxe zein tabernetan mokadu bat edo aparteko bazkaria hartzea baino hoberik ez dago.
Gorlizek aukera ugari eskaintzen ditu familiarekin urte osoan gozatzeko, hala nola coastering-a, big sup-a eta piragua bezalako ur-jarduerak, baita inguruko mendi-ibiliak ere.

Hondartza
BADIA IZUGARRI BAT
Bere hondartza, maskor itxuradun badiagatik babestuta, euskal itsasertzeko seguruetariko eta ikusgarrietarikoa da.
Atsedenereako eta edozein ur kirolen praktikarako lekua, itzalpean atseden artzeko pinudiaz inguraturik.
Ekintzak
UMEENTZAKO PARKEAK
Hondartzatik gertu Kantauri Pinudia dago, egun atsegin batez gozatzeko leku aproposa. Bere instalazioek aire zabalean egun bat igarotzeko aukera ematen dute ingurune natural batean. Sarreran, txikientzako kulunkak dituen jolas-gunea dago.
Ezagutu Gorlizko jolastoki guztiak
Ekintzak
ASTONDOKO UR-PARKEA
Udako egunetan ur-parke bat izaten da Astondo aldeko hondartzan. Parke hau plataforma, txirrista eta eskailera puzgarriek osatzen dute. Hondartzako eguna dibertigarriagoa egiteko denborapasa aproposa da eta gainera handi zein txikiek jolastu dezakete.
Etor zaitezte uretan murgiltzera!
New Diversion Park
Ibilbideak
NORDIC WALKING
Makil bereziei esker, mugimendu gozo eta eraginkorrarekin ibili zaitez, ariketa atseginez disfrutatuz.
Nordic Walking-ak hanken zein gorputzaren goiko partea gozo mugiarazten du, muskuluen indarra hala nola sistema kardiobaskular, koordinazioa eta mugikortasuna hobetuz.
Jaso itzazu zure makilak doaneko maileguan Gorlizko Turismo Bulegoan eta ederki pasatu udalerriko 5 ibilbideetan.
Gorlizko NW Ibilbideak
Jaitsi gure foiletuak
Beste NW guneak
Ibilbideak
HAURRENTZAKO 15 IBILBIDE ZIRKULAR
Gorliztik abiatzen diren 15 ibilbide zirkular, Pedro Pablo Uriarte Astarloak pentsatuak, familiarekin eta etxeko txikienekin egiteko.
“Haurrekin mendira joateak bere interesari etengabe eustea beste arazorik ez du, aspertu ez daitezen. Oso zaila da haurrek, ikuspegi fisikotik, sei, zortzi, hamar, hamabi kilometro edo gehiago mendian oinez egitea, aldapak barne. Hala ere, haien interesari eustea lortzen badugu, ez dute guk baino neke handiagoa nabarituko eta arazo handirik gabe igoko dira.
Haurrentzako 15 ibilbide zirkular
Ekintzak
COASTEERING
Hondartzako itsaslabarren azpiko leku magikoetara iristen da Gorlizen. Gure gida adituen laguntzarekin kostalde ikusgarria zeharkatuko duzu olatuekin jolastuz. Uretara salto egin, igeri egin, snorkela egin eta harkaitzetan igo ahal izango duzu.
Be surfer
Taupada Abentura
Uribe Kosta Surf Eskola
Jaiak
JAIAK
Herritarrek naiz udatiar zein bisitari, dena ematen dute ospakizunetan. Hauetan gastronomia lehiaketaz, euskal dantzaz zein kontzertuetaz gozatu daiteke egun naiz gauez.
Jaiak, euskal kultura eta tradizioak ezagutzeko aukera apartak dira. Seguru Gau Pasa zer den ulertuko duzu. Eta Jota dantzatzen ikasten baduzu?
Informazio gehiago
ITSASARGIRAKO SARBIDEA ALDI BATERAKO ITXITA DAGO GORLIZETIK
ITSASARGIA
Udalerriko ezaugarri ezagunena, itsasoarekiko 165mko altuerako itsaslabarren gainean eraiki zen 1990. urtean. Bertan 21mko altueradun dorrea altxatzen da, kristalez egindako linterna batekin, kantauri aldean dagoen itsasargi altuena da.
Bide batek itsasargiraino eramango zaitu eta bertan itsasoaren ikuspegi bikainak izango dituzu.
SARBIDEA ALDI BATERAKO ITXITA DAGO GORLIZETIK
BUNKERRAK
Itsasargi ondoan dagoen bidetxotik jaitsiz, mendi-hegalean haien artean konektatuta dauden antzinako hiru kostako bateria ikusiko dituzu. Hauek 40. hamarkadan eraiki ziren, baina ez dira inoiz erabili.
Azkenengo plataforman pisu handiko kainoi baten aztarnak ikus daitezke. Buelta bat emateko eta argazki batzuk ateratzeko leku interesgarria.






