Nordic Walking Ibilbideak
Nordic Walking
Nordic Walkinga hanken zein gorputzaren goiko partea gozo mugiarazten du, muskuluen indarra ala nola sistema kardiobaskular, koordinazioa eta mugikortasuna hobetuz.
Makil bereziei esker, mugimendu gozo eta eraginkorrarekin ibili zaitez, ariketa atseginez disfrutatuz.
Jaso itzazu zure makilak doaneko maileguan Gorlizko Turismo Bulegoan eta ederki pasatu udalerriko 5 ibilbideetan.

ASTONDO IBILBIDEA
Ibilbidea: 2,6 km, Iraupena: 0:40 h, Desnibela: 38 m., Maila: Erraza
Gorlizko herriguneko itsas pasealekutik eta badiatik pasatzen den joan etorriko ibilbide atsegina eta oso erraza da. Herriko aterpetik abiatuta, paseoa hartuko dugu iparraldeko norabidea jarraituta morrura ailegatu arte, eta bertatik, itzultzeko ibilbidea hasiko dugu hasierako puntura bueltatu arte.

GORLIZ IBIBILBIDEA
Ibilbidea: 6,4 km, Iraupena: 1:40 h, Desnibela: 118 m. Maila: Erraza
Gorlizko hirigune historikoa ezagutzera eramaten digun ibilbide zirkularra da hau. Honez gain, Elexalde zonaldean dagoen Sortzez Garbiaren elizara hurbilduko gara, X. eta XI. Mendeen hasieran eraiki zen tenplua da, eta XVIII. Mendean berreraiki zuten Martin de Uribeondo arkitektoaren zuzendaritzapean. Duela gutxi aztarnategi bat aurkitu zen, Bizkaiko VIII-IX mendeetako goi erdi Aroko lehen populatze dokumentatua izanik. Bestalde, ibilbide honekin Agirre Andra Mariren baseliza ezagutuko dugu, Andra Mari auzoan aurkitzen da, eta Butroeko leinu etxeko lehenengo eliz monasteriala izan zen, XI. Mendekoa.

BILLAO LURMUTURRA IBILBIDEA
Ibilbidea: 6,1 km, Iraupena: 1:40 h, Desnibela: 287 m., Maila: Zaila
Astondo eta Billao lurmuturraren arteko esparruak gurutzatzen dituen ibilbide interesgarria eta erraza. Itsasargia 165 metroko altitudean dago, eta bere oinarritik, begiratoki bezala hartuta, Billao irla ikus daiteke. 1990ean inauguratu zen, eta beraz, Iberiar Penintsulako itsasargi modernoetariko bat da. Bere funtzionamendua guztiz automatizatua dago, eta bere argi-sorta Kantabriarra 29 milatara barneratzen da. Gorlizko itsasargiaren altuera 21 metrokoa da.

KOSTA IBILBIDEA
Ibilbidea: 3,3 km, Iraupena: 0:55 h, Desnibela: 200 m Maila: Zaila
Bide-zoru ona daukaten bide eta pabimentatu tarteen eta malkartsuak diren beste bide tarteen arteko konbinazio bezala aurkezten da ibilbide zail hau. Aremune informazio panelaren ondoan, bideak gora egiten du, eskailera batzuetatik, kostaldetik igarotzen dena. Bidea jarraitzen dugu eta jaisten hasiko gara, non Askorriaga gotorlekuaren aztarnak ikusiko ditugun. Herriak “Gaztelutxo” izenaz ezagutzen duen gotorleku hau, XVIII. mendean eraiki zen. Hemetik, aldapa labur bat igo behar da, Larraganeraino ailegatu arte. Bertan, itzulera hasiko dugu, mendi-bide eroso batetik.

ERMUA IBILBIDEA
Ibilbidea: 6,2 km, Iraupena: 1:45 h, Desnibela: 291 m., Maila: Oso zaila
Kostaldeko barrualdea ezagutzera eta Ermuako gandor talaiara eramaten gaitu oso zaila eta interesgarria den martxa nordikoko ibilbide honek. Ibilbide eder honen igoera informazio paneletik hasiko da, eta hirigune historikotik metro batzuk ibili ondoren, laster Untxuetako bizkarrean murgilduko gaitu. Ibilbidea, gorantz jarraitzen du Fao aurkintzaraino, eta bertan zakarki biratuko dugu Ermuako gailurraren bila joateko. Bertan, Kantauri itsasoko sekulako ikuspegiarekin gozatuko dugu. Jaitsiera, lehenengo metrotan oso aldapatsua izanda, Faoaurre izeneko lekurantz jarraituko du, eta Urezarantza auzoan bukatuko da. Ibilbidearen bukaera puntura ailegatzeko azkeneko metroak oso lauak dira, eta Artatza auzotik igaroko dira.