ZER EGIN GORLIZEN

HAUR ERREGAITZEKIN PLANAK
Goizetik gauera, dibertsioa segurua da. Udan familian igarotzeko leku ezin hobea da.
Splash!!! Euskal kostaldeko seguru eta zoragarrienetako hondartzaz goza ezazu. Ibili zaitez bizikletan edo pinudian barbakoa bat prestatu.
Relaaaax. Ekintzaz beteriko egunaren ostean, herriko jatetxe zein tabernetan mokadu bat edo aparteko bazkaria hartzea baino hoberik ez dago.
Gorliz eguzki ordu gehien duen Bizkaiko udalerria da. Uda luzatu ezazu eta coasteering, big SUP edo piragua ur ekintzez gozatzera etor zaitez edo urteko edozein momentuan egin daitezken ibilbideak egin itzazu.
Abentura aukeratu

LAGUNEKIN DENA EMATEKO PLANAK
Jarri makina martxan eta igo adrenalina akzioz beteriko egunarekin.
Busti zaitez! Bodyboard, surf, piraguak, kanoas eta kayak eguna freskora igarotzeko.
Esploratu! Kontrabandista baten bilakatu zaitez, snorkel egin eta urpeko upategia ezagutu.
Egin hegan! Eskalada, tirolina, flyboard… Behera ez begiratzea gomendatzen da.
Etor zaitez! Mendi-ibilaldiak, pedalezko karta, skate eta turismo aktiboko esperientziak. Makina bat ekintza, zure kirol espiritua eta erresistentzia proban jartzeko.

EKINTZAZ BETETAKO EGUNEKO PLANAK
Zure gogo-aldartearentzat edo gorputzak ezkatzen dizunarentzat, ibilaldi ezberdina.
Honako hau erreza da! Gorlizeko badian zehar eta bidean ikusiko duzun Gorlizko erietxearen sustatzailea izan zen Areilza Drearen estatuaraino doan ibilbide laua.
Eup!! Kantauri kostaldean dagoen itsasargi altueneraino doan ibilbidea, 40. hamarkadako kostaldeko bateria eta bunkerrak ala nola euskal kostalde aldapatsua ikusteko aukera izango duzu.
Gorliz, Nordic Walking gunea da, bertan kirol honetaz gozatzeko, norabide-plakekin markatutako 5 ibilbide dituzu. Jaso itzazu zure makilak doaneko maileguan Gorlizko Turismo Bulegoan eta aurrera!

GORLIZ LEHENGO ALDIZ EZAGUTZEKO PLANAK
Gorliz aparteko naturaz inguraturik dago. Bere kokalekua dela eta, Euskadiko leku ezberdinak esploratzeko aukera izango duzu, gero atseden hartzeko itzuli zaitez hondartzaz, gastronomiaz eta kulturaz gozatzeko.
5km-tara. Plentziaraino hondartzan zehar bili zaitez eta bere itsasadar ederra, portua eta alde zahar xarmagarria edo itsasargiraino igo euskal kostalde aldapatsuaren bistak ikusteko.
25 Km.tara, Bilbo; Bizkaiko hiriburua eta Guggenheim Museoa bisitatzea eta alde zaharrean “pintxo”ak jatea ezinbestekoa den hiri modernoa bisitatu eta gure lurraldeko esperientzia tipiko zoragarrienaz gozatu.
27km-tara. Game of Throneseko eskenatoki sinestezina ezagutu. 241 eskailera-maila igo beharko dituzu, biotopo babestuaren barruan dagoen istmo zoragarri honetan kokaturiko X. mendeko baselizara irizteko. Handik, bistak oso gomendagarriak dira.
Gorliz eta lurralde osoak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutzeko, Turimo bulegora etortzea gomendatzen dizugu.

GORLIZ ZURE MASKOTAREKIN
Gorliz “pet friendly” helmuga gisa aurkezten da, non maskotarekin bidaiatzea ohikoa deGorliz “pet friendly” helmuga gisa aurkezten da, non maskotarekin bidaiatzea ohikoa den, ez salbuespena. Udalerriak itsasoa, pinudia eta ibilbideak uztartzen dituen ingurune aproposa eskaintzen du elkarrekin paseoak, ibilbideak eta txangoak egiteko: berdeguneak, itzalarekin dagoen itsas pasealekua eta pinudira sarbidea, eta Gorlizko itsasargira edo Askorriagako fortinera iristen diren ibilbideak.
Maskotarekin ostatu hartzeko, Gorlizko camping-a da aukerarik onena, eta herrian “pet friendly” diren taberna eta jatetxe batzuk daude, terraza atseginekin eta urontziekin, ikono berezi batekin identifikatuta.
Gida praktikoak animalien ongizatea kontuan hartuta diseinatutako zerbitzuak biltzen ditu:
- Albaitaritza-klinikak Gorlizen.
- Txakurrentzako denda eta ile-apaindegia.
- Eta baita txakurrentzako parke bat ere.
Halaber, maskotarekin nola iritsi eta mugitu azaltzen du Metro Bilbao, Bizkaibus eta taxiz.
Guztira, Gorliz “pet friendly moduan” ezagutzeko gonbidapena da, informazio praktikoarekin eta zure lau hankako lagunarekin gozatzeko planekin.






