Ingurunea
GORLIZEN INGURUA
IKUSTEKO ASKO!
Gorlizen inguruan monumento itzelak, natura eta esperientzia paregabeak aurkituko dituzu.
Gorlizko euskal ohituretan eta ondarean barneratu zaitez. Ikusi eta sentitzeko askoz gehiago duzu oso gertu.
Ingurunea

BILBO
Bilbo, euskal unibertso kulturaleko sarbidea da, bere Guggenheim museoa nazioarteko ikur gisa izanik.
Itsasadarrak egituratutako hiria, arkitekto handien erakusleihoa – Norman Foster, Santiago Calatrava, Frank Ghery edo Arata Isozaki, besteak beste- da. Horien eraikuntza modernoek hiriaren alde zaharra, hiribilduaren bihotza diren 7 kaleak, inguratzen duten eraikuntza historikoekin uztartzen dira.
Ingurunea

GAZTELUGATXE
Game of Throneseko eskenatoki sinestezina ezagutu. Biotopo babestua den istmo zoragarri honetan lekututako X. mendeko baselizara heltzeko 241 eskailera igo beharko dituzu.
Igo aurretik edo beranduago, behatokira hurbil zaitez, irla goi perspektiba ederrarekin ikusi ahal izateko.
Ingurunea

GETXO
Gorlizetik 17 km-tara baino ez dagoen herri honetara hurbildu zaitez, munduko eraikuntza bitxienetariko bat ikustera, Bizkaia Zubia. Nerbioi ibaiaren estuarioaren bi ertzak lotzen dituen Eiffelen dizipulu batek eraikitako burdinazko eraikin bat da. Bertigorik ez baduzu, gurutzatu oinezkoen pasabide panoramikoa ibaiaren gainetik 50 metrora, edo, besterik gabe, egin ezazu ibai gainean “flotatzen” duen ontzitxoan.
Bizkaiko enpresari ospetsuenen luxu etxe zoragarriek inguratutako hondartza ertzeko paseo luzeak Bizkaia Zubitik kirol portura eramango gaitu taberna eta jatetxe ugariz hornitutako arrantzaleen auzo zaharrean bukatzeko.
Ingurunea

GERNIKA
Gernika euskal demokrazioaren ikurra da. 1937.urtean, bonba-jaurtitzaile naziek, Franco generala kolpistaren ideiekin bat eginda, Gernikako hiria bonbardatu zuten Bigarren Mundu Gerrara eraman zituzten bonbardero berrientzako proba bezala. Tragedia hau “Guernica” izeneko Picassoren koadroan irudikatu zen.
Gure historia hobeto ezagutzeko, bakearen museoa bisitatzea ezinbestekoa da.
Ingurunea

BAKIO
Kostaldean, Gorliz eta Bermeo erdibidean, Bakio aurkitzen da. Bere Txakoli gorriagatik famatua egin den Kostaldeko herri honek 1970.urtean sekulako eraikuntza boom-a izan zuen.
Ingurunea

BERMEO
1236. urtean sortutako herri hau, herri arrantzalerik garrantzitsuenetarikoa izan zen.
Hiribildu hau XIV.mendean harresiz inguratuta zegoen eta hauetatik, gaur egun, San Juan ataria da gelditzen den elementu bakarra.
Ingurunea

SOPELA
Sopelako udalerria, Sopelana izenaz ere ezaguna (lehengo izena), itsaslabarrengatik eta hondartzengatik nabarmentzen da. Portu propiorik ez duen Bizkaiko kostaldeko herri bakanetakoa da. Surflarien artean oso ezaguna den udalerria da.
Ingurunea

BURDIN HESIA
1936an eraiki zuten, Espainiako gerra zibilean, “Burdinazko gerrikoa”, “Bilboko defentsa gerrikoa”, eta 80 km luze baino gehiagoko gotorlekuen defentsa izan zen, Euskadiko hainbat herritan zehar ibili zena.
Zatoz gure iragana zeharkatzera?
Ingurunea

BUTROIKO GAZTELUA
Estilo neogotikoko gaztelu hau. Gatikan dago, Uribe eskualdean, Bilbo eta Gaztelugatxeko San Joan artean, eta ehun urtetik gorako baso eder batez inguratuta dago, espezie autoktonoak eta exotikoak dituen eremu idiliko batean.
Gaztelu hau ezinbestekoa bihurtu da Bizkaiko Lurralde Historik