Itsasoaren erdialdean, beste herrietatik isolatuta eta itsasoko oldarren kontra, penintsula batean bilakatu den irla bakartia altxatzen da. 241 eskailerako pasarela dago, hau sarrera bakarra izanik. Eskailera hauen goialdean, baseliza dago, kanpai magiko batez babestuta.



Historia
Baseliza goialdean duen irla berezi hau, Bizkaiko kostaldean aurkitzen da. Urtero milaka bisitari gerturatzen dira, mundu errealean inguru hain zoragarriak daudela egiaztatzeko.
San Juan Bautistaren omenez egindako baseliza da eta jatorrizkoa, IX. mendean gaur egun dagoen ismoan eraiki zela pentsatzen da. Biotopo babestua da.
Eraikuntza honek, sute ugari eta gatazkak pairatu ditu, inguruan. Hori dela eta, gaur egun ikusten dugun baseliza berreraikitzearen ondorioa da. Komentu funtzioak izan ditu XII eta XIV mendeen bitartean. Beranduago, Gaztelako Alfonso XI erregeak, Bizkaiko jaunaren boterea kendu nahi izan zuenean, babeserako elementua izan zen. Geroago, kortsario ingelesen eraso eta arpilatzea jasan zuen Gaztelugatxeko San Juanek.
Nola heldu
Gorliztik
– Kotxez: BI-3151 errepidea Bakiorantz eta gero Bermeo.
– Autobusez: Lehenengo A3537 autobusa hartu Gorlizen eta Mungian jeitsi, A3517 autobusa hartzeko.
Bilbotik
-Kotxez: N-637 jarraiitu Deriorarte, BI-631 Munguirarte , gero BI-2101 hartzeko Bakiorantz eta ondoren Bermeorantz.
Distantzia: 30km / 49 minutu kotxez
* Bermeoko Turismo Bulegoak utzitako argazkiak