GORLIZKO ONDAREA

ESPLORA EZAZU!

Itsasoarekiko hurbiltasunak eratu zuen Gorlizen nortasuna. Badiaren defentsarako, XVIII. mendean eraikitako bi gotorleku zituen. Azkenaren, Askorriagako Gotorlekuaren aztarnak, gaur egunerarte iraun dute

Itxas Erietxean eta eraikuntza erlijiosoek osatzen dute bere ondarea.  Bere klima onak XX. mendean Gorlizeko erietxearen, ala nola udarako etxebizitzen eraikuntzak sustatu zituen, udalerria turismorako lekuan bilakatuz.


ITSASARGIRAKO SARBIDEA ALDI BATERAKO ITXITA DAGO GORLIZETIK

ITSASARGIA

ITSASARGIA

Udalerriko ezaugarri ezagunena, itsasoarekiko 165mko altuerako itsaslabarren gainean eraiki zen 1990. urtean. Bertan 21mko altueradun dorrea altxatzen da, kristalez egindako linterna batekin, kantauri aldean dagoen itsasargi altuena da.


Bide batek itsasargiraino eramango zaitu eta bertan itsasoaren ikuspegi bikainak izango dituzu.


Informazio gehiago

ITSASARGIA

SARBIDEA ALDI BATERAKO ITXITA DAGO GORLIZETIK

BUNKERRAK

BUNKERRAK

Itsasargi ondoan dagoen bidetxotik jaitsiz, mendi-hegalean haien artean konektatuta dauden antzinako hiru kostako bateria ikusiko dituzu. Hauek 40. hamarkadan eraiki ziren, baina ez dira inoiz erabili.


Azkenengo plataforman pisu handiko kainoi baten aztarnak ikusi daitezke. Buelta bat emateko eta argazki batzuk ateratzeko leku interesgarria.


Informazio gehiago

Ondare

ASKORRIAGA GOTORLEKUA

ASKORRIAGA GOTORLEKUA

Herriak “Gaztelutxo” izenaz ezagutzen duen gotorleku hau, XVIII. mendean, ontzi ingelesak zirela eta gerta litezkeen erasoak saihesteko eraiki zen.


Gaur egun, itsasargirako bidean ikusi daitezken hondakinak baino ez dira geratzen.


Informazio gehiago

ASKORRIAGA GOTORLEKUA

Ondare

HARRI BIHURTUTAKO AREMUNEAK

HARRI BIHURTUTAKO AREMUNEAK

“Aremuneak” fenomeno geologiko interesgarriak dira. Astondon begiztatu daitezke: harri bihurtutako aremuneak dira, hareazko pilaketa eolikoak. 6000 urte baino gehiago dituzte eta Euskal kostalde osoan eredu bakarra da.


Informazio gehiago

HARRI BIHURTUTAKO AREMUNEAK

Ondare

ITSAS ERIETXEA

ITSAS ERIETXEA

Hondartzaren ondoan, XX. mende hasieran eraiki zen itsas erietxea aurkitzen da, gaur egun Gorlizko ospitalea izanik. Eraikuntza hau, Estatu mailan, osorik hormigoi armatuz egindako lehenengo eraikina izan zen. Astondon, Gorlizko badiara eta ospitalera begira, ospitalearen sustatzailea izan zen Areilza Doktorearen monumentua dago.


Informazio gehiago

ITSAS ERIETXEA

Ondare

ANDRA MARI SORTZEZ GARBIKO ELIZA

ANDRA MARI SORTZEZ GARBIKO ELIZA

Andra Mari Sortzez garbiko eliza, Elexalden hirigunean, dago. X eta XI. mendeen hasieran eraiki bazen ere, XVIII. mendean berreraiki zuten Martin de Uribeondo arkitektoaren zuzendaritzapean. Elizaren alboan interpretazio panel bat aurkitu daiteke.


Informazio gehiago

ANDRA MARI SORTZEZ GARBIKO ELIZA

Ondare

ANDRA MARI BASELIZA

ANDRA MARI BASELIZA

Agirre Andra Mari baseliza, zelaiez inguraturiko Andra Mari auzoan aurkitzen da. Bertatik Gorlizko badia eta Butroe itsasadarraren ikuspegi paregabeak daude. Butroeko leinu etxeko lehenengo eliz monasteriala izan zen eta XI. mendean bazegoen aurreneko baseliza.


Informazio gehiago

ANDRA MARI BASELIZA

Ondarea

GORLIZKO LATSARRIA

GORLIZKO LATSARRIA

Gorlizko latsarria zena, zati batean zaharberritua izan zen 2022an.
XX. mendean zehar, latsarri hau Gorlizko emakumeen bizipenen eta testigantzen lekuko izan zen, arropak garbitu bitartean.
Historian zehar, arropak garbitzea, herritarren bizi-kalitatea eta osasungarritasuna mantentzeko, mendeetan zehar, emakumeen zeregina izan da.


Informazio gehiago

GORLIZKO LATSARRIA

Ondare

GOI ERDI-AROKO ARKEOLOGIA AZTARNAK

GOI ERDI-AROKO ARKEOLOGIA AZTARNAK

Sortzez Garbiko Andra Mariaren Elizaren azpian, bai orain aparkalekua den zatiaren azpian, mota eta garai desberdinetako aztarna arkeologikoak aurkitu ziren.


Informazio gehiago

GOI ERDI-AROKO ARKEOLOGIA AZTARNAK

Ondare

LARRAGANENAKO ESTELA

LARRAGANENAKO ESTELA

Gorlizko erdialdean dagoen Larraganena baserrian disko-formako hilarri bat aurkitu zen, gaur arte ezezaguna. Hilarria erdi lurperatuta zegoen jabetza horretako lorategian, eta bizilagunek antzinako eguzki-erlojutzat hartu zuten.


Informazio gehiago

LARRAGANENAKO ESTELA

Ondare

BISITA GIDATUAK

BISITA GIDATUAK

Gorlizko turismo Bulegoak antolatzen dituen bisita gidatuekin, Udalerriko historia ezagutzeko aukera duzu. Ikuspegi ederrez gozatu eta bertako ondare, kultur, paisaia eta ingurunea ezagutuko dituzu, herrian zehar ibilaldi gidatua eginez.

Turismo Bulegoa

BISITA GIDATUAK

Ondare

FLYSCH BIZKAIA

FLYSCH BIZKAIA

E9 – Europako itsasertzeko ibilbidea jarraituz, GR 123 – Bizkaiko Itzuliaren kostaldeko zatiarekin bat egiten duena Bizkaian, Uribeko altxor geologiko askotara hurbildu ahal izango gara.


Informazio gehiago

FLYSCH BIZKAIA

GORLIZ EZAGUTU

BERRIAK