ITSASARGIRAKO SARBIDEA ALDI BATERAKO ITXITA DAGO GORLIZETIK.
Ezagutu Gorlizko Itsasargia: nola iritsi, igoerak zenbat irauten duen eta ibilbideak Bizkaiko itsaslabarretara eskaintzen dituen ikuspegiak. Billao lurmuturrean kokatzen da, non itsaslabarrak eta itsasoaren handitasuna ikusi ahal diran. Nahiz eta eraikuntza berria izan, 1990an eraiki zen, Gorlizko ikonoetariko batean bilakatu da, ia ia Itsas erietxearen parean. Bere argiak, itsasontzak gauean zehar edota baldintza meteorologiko txarrekin, ez hondoratzea ekiditzen laguntzen du.
Nola iritsi
Gorlizko Itsasargira iristeko bi aukera daude: autoz edo oinez. Autoz joanez gero, aparkaleku txiki bat dago gertu. Ibilbiderik ezagunena, ordea, Gorlizko hondartzatik hasten da eta oinez 30-40 minutu inguru irauten du.
Zenbat denbora
Hondartzatik itsasargira igotzeak 30 eta 40 minutu artean irauten du, erritmoaren arabera. Ibilbidea erraza da, baina malda pixka bat badu.
Haurriekin
Ibilbidea familientzat eta haurrentzat egokia da, ondo seinaleztatuta dagoelako eta zailtasun handirik ez duelako. Hala ere, gomendagarria da oinetako erosoak eta ura eramatea.
Zer ikusi inguruan
Itsasargiaz gain, inguruan Gerraostean eraikitako bunkerrak bisitatu daitezke, Ermua mendia igo eta itsaslabar ikusgarriak gozatu.
👉 Oso gertu aurkituko dituzu Gorlizko bunkerrak
Arkitektura
Gorlizko itsasargiak arkitektura nahiko berezia du, eKantauri isurialdeko gainerako itsasargiekin alderatuz. Hasteko, itsasargirik garaiena da erlaitz osoan eta, jakina, Bizkaiko kostaldean. Gorputza 21 metro inguruko altuera duten hormigoizko bi elementuz osatuta dago, atxikita eta kareztatuta daudenak. Kareztadurak kostaldeko euskal herrietako eraikin tradizionalak gogorarazten ditu; izan ere, iparraldeko herrietan, oro har, tonu griseko eraikin ilunak eta lurrak dira nagusi. Dorrea, metalezko hagaxkaz apaindutako beirazko linterna batez koroatuta dago.
Zergatik deitzen zaio Gorlizko Itsasargia?
Oro har, itsasargiek kokatuta dauden lurmuturraren izena jasotzen dute Kasu zehatz honetan, lehendik Galizian Villano lurmuturra existitzen zen eta bertako itsasargiak ere izen bera hartu zuenez, Gorlizko itsasargiari herriko izena ematea erabaki zen.
Honek Gorlizko udalerriari mesede egin dio Gorliz izena itsasargien mapetan agertzea ahalbidetu baitu.
Bitxikeriak
Gorlizek bere zigilua duela esan daiteke; izan ere, 2007an Correos-ek zigilu berezi bat atera zuen eta bertan Gorlizko itsasargia agertzen da.
Bideo gida
Kokatuta dagoen toki ikusgarria ezagutu nahi al duzu?
Bideoaren eta audioaren transkripzioa
Gorlizko itsasargia, Billao lurmuturraren puntu altuenean aurkitzen da, naturan murgilduta. Itsas mailatik, 165 metro ingurura dago.
1990. urtean eraiki zen eta ezin daiteke itsasargi ohiko bat bezala kontsideratu.
Gorputza, itsatsita dauden 21 metroko altueradun bi dorrez osatuta dago, linternarekin batera.
Itsasargi tradizionalen estetikagaz ez du zerikusirik, itsasargi abangoardista baita.
Oro har, itsasargiek atseden hartzen duten lurmuturraren izena jasotzen dute. Baina Galizian, “Villano” izeneko beste itsasargi bat dago, lehenago eraiki zena. Hori dela eta, itsasargi honek, Gorlizko udalerriaren izena jasotzen du.
Ibilbidek

Ibilbidea: 6,1 km, Iraupena: 1:40 h, Desnibela: 287 m., Maila: Zaila
Astondo eta Billao lurmuturraren arteko esparruak gurutzatzen dituen ibilbide interesgarria eta erraza. Itsasargia 165 metroko altitudean dago, eta bere oinarritik, begiratoki bezala hartuta, Billao irla ikus daiteke. 1990ean inauguratu zen, eta beraz, Iberiar Penintsulako itsasargi modernoetariko bat da. Bere funtzionamendua guztiz automatizatua dago, eta bere argi-sorta Kantabriarra 29 milatara barneratzen da. Gorlizko itsasargiaren altuera 21 metrokoa da.

ERMUARAKO IBILBIDEA ITSASARGITIK
“Gaztelutxo”tik Ermuara igotzea, Armintzara jaitsi eta 280 GR-tik bueltatuz
Ibilbide hau aurreko biak baino zorrotzagoa da. Izan ere, itsasargira iritsi aurretik bi kota txiki igoko ditugu, eta gero Ermuara igo. Horrek desnibel positibo handiagoa ematen du, eta, gainera, Armintzara jaitsiz ibilbidea luzatzen dugu eta Gorlizera, GR 280ren zati batetik itzulkiko gara. Horrek esan nahi du distantzia dezente handiagoa ibili behar dugula. Nolanahi ere, mendi ibilaldiak egitera ohituta dauden ibiltarientzat ez da gehiegizkoa, kontuan hartuta Gorlizera Armintzatik egindako itzulera oso lasaia dela, igoera zorrotzik gabe.
Denbora: 3 ordu eta 10 min.
Metatutako desnibel positiboa: 537 m
Distantzia: 15,5 km
Zailtasuna: distantziagatik eta metatutako desnibelagatik neurritsua

IBILBIDE ZIRKULARRA ITSASARGITIK IGAROZ
Gorlizetik, Astondotik, Itsasargitik, Ermua menditik, Armintzatik, Urizarmenditik, Andrakatik, Plentziako itsasadarretik, Gandia auzotik eta berriz ere Gorlizetik doan ibilbide zirkularra
Ohartarazi behar dut gidaren ibilbide luzeenetako bat dela hau, eta desnibel positibo handiena duen bigarrena. Nahiko entrenatuta dauden pertsonentzako mendi-ibilaldien iraupena lau ordu eta erdi ingurukoa izango da, geldialdirik gabe.
Denbora: 4 ordu eta 15 minutu
Distantzia: 21,6 km
Zailtasuna: ertaina – Altua (bere luzeragatik eta Ermua eta Urizarmendirako bi igoerengatik)
Metatutako desnibel positiboa: 786 m

IBILBIDE ZIRKULARRA GORLIZKO MUGEN INGURUAN
Gutxi gorabeherako zirkuitua Gorliz udalerriaren mugen inguruan
Ibilbide hau hasi aurretik, esan behar dugu ezinezkoa dela, zentzu hertsian, Gorlizko udalerriari buelta osoa ematea, ez baitago udalerriko mugetara ahalik eta gehien hurbiltzen den bide edo pistarik. Hala ere, ahalik eta hurbilen egin nahi izan dugu, nahiz eta erabat saihestezina den, ibilbidearen eraginkortasunaren mesedetan, tarteren batean udalerri mugakideetako lurretatik igarotzea edo gure udalerriko muga geografikoetatik erlatiboki aldentzea.
Denbora guztira: 3 ordu eta 45 minutu
Distantzia: 18,35 km
Metatutako desnibel positiboa: 543 m
Zailtasuna: Ertaina, distantziagatik

DE ZIRKULAR HANDIA
Ibilbide zirkular handia Gorlizetik, Ermua eta Urizarmendi igoz, Andraka, Butroeko gaztelua, Urduliz, Barrikako itsaslabarrak, San Telmo, Plentzia eta berriro Gorliz
Hau da, zalantzarik gabe, gida honetako ibilbide zirkularrik luzeena. 30 km baino gehiago ditu, eta guztira 7 ordu baino gehixeagoko ibilbidea da, 900 m inguruko desnibel metatuarekin. Uribe Kostako eremu honetatik igarotzen dela kontuan hartuta, non ia ez dugun mendi handirik, bide bakar batean metatutako ia 900 metroko desnibelera iristea hitz handiak dira. “Zango-hausle” tipikoa da, eta zenbait orduko ibilaldietan trebatu eta ibiltzera ohituta daudenentzat baino ez da gomendatzen. Jakina, beste aukera bat da ibilbidea bi egunetan egitea, bi etapatan banatuz. Kasu honetan, erronka arinagoa da.
Denbora guztira: 7 ordu eta 30 minutu
Distantzia: 34 km
Metatutako desnibel positiboa: 900 m
Zailtasuna: altua

ITSASLABARREN IBILBIDEA ITSASARGITIK PASATUZ
20. ibilbidea: Itsaslabarren ibilbidea. Zazpi gailur txikiak Astondotik Armintzaraino
Hauxe ausartentzako ibilbidea da, mendizale trebatuentzat, zeinei ez zaien axola pixka batean sufritzea tarte zail samarrak zeharkatuz, jende gutxi ibiltzen den lekuetan ikuspegi ikusgarriak edukitzearen truke. Itsaslabarrek markatzen dituzten amildegietatik hurbil joango gara beti, bertikaltasun osoz erortzen direnak behean ikusten den itsasoraino.
Denbora guztira: 5 ordu
Distantzia: 15,7 km
Metatutako desnibel positiboa: 675 m
Zailtasuna: Ertaina









