GASTRONOMIA GORLIZEN

ON EGIN!

Gorlizen gastronomiak eskaintza zabala du, sukaldaritza tradizional zein pintxoetan oinarritutako sukaldaritza topatu ahal izango duzu Gorlizko taberna zein jatetxeetan. On egin esaeraren benetako esanahia ulertuko duzu!

Urtean zehar ospatzen diren gastronomia jai eta jaialdiak, artisau garagardoa, primerako txakolina eta giro onez gozatzeko aukera apartak dira.


Txipiroi platera bere tintan

JATEKO PREST

Euskal herria bere gastronomiagatik ezaguna da eta Gorlizen ez zara ondo jateko gogoarekin geratuko. Bere etxeko berezitasun, eguneko menua, karta edo menu bereziak eskaintzen dituzten jatetxeak daude batez ere asteburu eta jaiegunetan.

Pintxoa gulekin

TABERNAZ – TABERNA

Gorliz herriko erdialdetik abiatuz eta Gorliz eta Plentziako itsas-paseleku ondotik igaroz Gorliz eta Plentziako tabernak askotariko pintxoz jositako barrak eskaintzen digute Euskal Herriko ostalaritza eta minigastronomia nabarmenduz.

Pintxo – potez joatea aukera eder bat da ere bai.

Emakumea okindegi batean

ERAMATEKO JANARIA

Azken orduko ezusteko egitasmoa, azken ordurarte hondartzaz gozatu nahia edota soilik sukaldean aritzeko gogorik ez badago….. Gorlizen badago eramateko janaria erosteko aukera.

Hurbildu zaitez dastaleku edo jatetxeetara ala telefonoz deitu egizu. Horren erraza.

Edalontzia likorearekin

ARDO-DASTAKETAK ETA TAILER ENOGASTRONOMIKOAK

Sukalde ona maite duten lagunek ardo-dastaketak eta uztartzeak nahieran, master klaseak, sukalde tailerrak, koktel sorkuntzak, lagun zein enpresa taldeentzako ikastaroak neurrira dastatzeko aukera izango dute Gorlizen.

Garagardoa

ARTISAU GARAGARDO BISITA ETA DASTAKETA GIDATUAK

Tito Blas Brewing Co.mikro-garagardotegi artisauak Gorlizera egiten diren bisiten plazerretako bat bilakatu ditu bere garagardoak. Garagardo dastaketa batekin lagunduta, bere lantegira bisita bat egin ostean, ez duzu kaña bat modu berean dastatuko inoiz.

Foodtruck

JAMONOSTRUCK

Itsaski-gourmet produktu eta marka  propioko produktu iberikoak. Luxuzko  esperientzia batez gozatzeko edozein egoeratara egokitzen dira.

Txiringitoak eta hondartzako postuak

Gorlizko hondartza berriz ere zaporez eta giroz betetzen da bere denboraldiko hiru guneekin. Busterri zubiko izozki postu freskagarri batetik pasealekuaren eta aterpetxearen artean estrategikoki kokatutako bi txosnetaraino, esperientzia publiko guztientzat pentsatutako proposamen gastronomikoekin osatzen da.

GORLIZ EZAGUTU

BERRIAK