NOLA HELDU
Ezagutu Gorlizera nola iritsi Bilbotik, aireportutik eta inguruko beste herri batzuetatik, autoan, autobusez, metroz, taxiz, itsasontziz edo hegazkinez.

Lurrez
Norbere Kotxean
Bilbotik: Getxoraino autobia eta gero BI-634 errepidea, edo autobia Mungiaraino eta gero BI-2120 errepidea.
Bakiotik: BI-3151 errepidetik.
Taxi: 670 417 860 / 94 491 53 53
Autobusez Udalerriak lau autobus-linea ditu.
Autobus-lineak :
- A3499 Plentzia – Gorliz
- A3451 Areeta-Armintza
- A3537 Plentzia-Mungia
- A2166 Uribe Kosta – UPV/EHV
Bilatu autobus lineak informazioa Bizkaibus.
Metroz
Gorliztik hurbilen dagoen metro geltokia Plentziakoa da. Metro zerbitzua egunero dago, gutxi gorabehera 20 minutuko maiztasunarekin.
Ordutegiak eta informazio gehiago kontsultatzeko, bisitatu Metro Bilbaoren webgunea.
Udalerriak autobus linea bat ere badu, Gorliz Plentziako metro geltokiarekin lotzen duena, gutxi gorabehera 20 minutuko maiztasunarekin.

Itsasoz
Gorlizko badiaren ur geldiei esker, zure itsasontzitik bainu zein ikuspegi zoragarriez gozatzeko aukera duzu.
Piraguan edo kanoan ibiltzeko eta ur kirolak egiteko leku ezin hobea da.

Airez
Bilboko aireportua Loiu herrian dago, Bizkaiko hiriburutik 12km-tara eta Gorliztik 19 km-tara. Bertatik Gorlizera heltzeko BI-2120 errepidea hartu behar da
Beste aireportu batzuk:
- Santanderrekoa 109 kmra
- Hondarribiakoa 135 kmra
Loiuko aireportua
Telefono: 902 404 704

Ota
Gorlizko bide publikoetan ibilgailuen aparkalekua arautu, kontrolatu eta antolatzeko zerbitzua udako denboraldian egongo da indarrean. OTA ekainaren 6tik 15era eta irailaren 15etik urriaren 15era asteburu eta jaiegunetan egongo da martxan; ekainaren 15etik irailaren 15era, berriz, egunero izango da indarrean.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntua
Udalak beste urrats bat eman du ibilgailu elektrikoak kargatzeko bigarren puntu bat martxan jarrita. Hornigailu berria Aldai kalean dago, udaletxearen atzean. Bestea Odieta kalean dago, aparkalekuaren inguruan.






