GORLIZKO PLANAK
Ekintzaz betetako eguneko planak
Zure gogo-aldartearentzat edo gorputzak eskatzen dizunarentzat, ibilaldi ezberdina.
Honako hau erreza da! Gorlizko badian zehar eta bidean ikusiko duzun Gorlizko erietxearen sustatzailea izan zen Areilza Doktorearen estatuaraino doan ibilbide laua.
Eup!! Kantauri kostaldean dagoen itsasargi altueneraino doan ibilbidea, 40. hamarkadako kostaldeko bateria eta bunkerrak hala nola euskal kostalde aldapatsua ikusteko aukera izango duzu.
Gorliz, Nordic Walking gunea da, bertan kirol honetaz gozatzeko, norabide-plakekin markatutako 5 ibilbide dituzu. Jaso itzazu zure makilak doaneko maileguan Gorlizko Turismo Bulegoan eta aurrera!

Hondartza
BADIA IZUGARRI BAT
Bere hondartza, maskor itxuradun badiagatik babestuta, euskal itsasertzeko seguruetariko eta ikusgarrietarikoa da.
Atsedenereako eta edozein ur kirolen praktikarako lekua, itzalpean atseden artzeko pinudiaz inguraturik.
Ibilbideak
24 IBILBIDE ZIRKULARRAK
“NON GOGOA, HAN ZANGOA”
Zure pentsamenduak doazen lekuan, zure urratsak doaz (euskal esaera zaharra). Gorlizek, bere udalerriaren luze-zabalean, leku berezietatik ibiltzeko aukera ugari biltzen ditu, batzuk historiaz kargatuak, eta paisaia xarmagarriak, txangozalea txunditzen dutenak. Hemen aurkituko dituzu Gorlizeko 24 ibilbide zirkular, Pedro Pablo Uriarte Astarloak argitaratuak.
24 ibilbide zirkular Gorliztik
Ibilbideak
NORDIC WALKING
Makil bereziei esker, mugimendu gozo eta eraginkorrarekin ibili zaitez, ariketa atseginez disfrutatuz.
Nordic Walking-ak hanken zein gorputzaren goiko partea gozo mugiarazten du, muskuluen indarra hala nola sistema kardiobaskular, koordinazioa eta mugikortasuna hobetuz.
Jaso itzazu zure makilak doaneko maileguan Gorlizko Turismo Bulegoan eta ederki pasatu udalerriko 5 ibilbideetan.
Gorlizko NW Ibilbideak
Jaitsi gure foiletuak
Beste NW guneak
Ekintzak
UR-PARKEA
Udako egunetan ur-parke bat izaten da Astondo aldeko hondartzan. Parke hau plataforma, txirrista eta eskailera puzgarriek osatzen dute. Hondartzako eguna dibertigarriagoa egiteko denborapasa aproposa da eta gainera handi zein txikiek jolastu dezakete.
Etor zaitezte uretan murgiltzera!
New Diversion Park
Ekintzak
SURF
Surf-eko lehen esperientziaz gozatu, guztientzat egokia den jarduera. Ingurune urtarrarekin lotura berezia sentituko duzu. Baldintza onak dituen hondartza batean egun dibertigarria pasatuko duzu.
Aloka Surf & SUP
Be surfer
Taupada Abentura
Uribe Kosta Surf Eskola
Peña Txuri Surf Eskola
Ekintzak
SUP
SUPa, paddle surf izenez ere ezaguna, oso kirol ezaguna da. Arraun baten laguntzaz taula baten gainean zutik egiten da. Itsasoan edo ibaietan egin daiteke, monitorearekin edo norberaren kabuz. Gorputz osoa lantzen duen jarduera osoa da.
Aloka Surf & SUP
Be surfer
Taupada Abentura
Uribe Kosta Surf Eskola
Peña Txuri Surf Eskola
Kirik
Ekintzak
UMEENTZAKO PARKEAK
Near the beach lies the Cantabrian Pine Forest, an ideal place to enjoy a pleasant day. Its facilities allow visitors to spend time outdoors in a natural setting. At the entrance, there is a playground with swings for children.
Ezagutu Gorlizko jolastoki guztiak
Jaiak
JAIAK
Herritarrek naiz udatiar zein bisitari, dena ematen dute ospakizunetan. Hauetan gastronomia lehiaketaz, euskal dantzaz zein kontzertuetaz gozatu daiteke egun naiz gauez.
Jaiak, euskal kultura eta tradizioak ezagutzeko aukera apartak dira. Seguru Gau Pasa zer den ulertuko duzu. Eta Jota dantzatzen ikasten baduzu?
Informazio gehiago
ITSASARGIRAKO SARBIDEA ALDI BATERAKO ITXITA DAGO GORLIZETIK
ITSASARGIA
Udalerriko ezaugarri ezagunena, itsasoarekiko 165mko altuerako itsaslabarren gainean eraiki zen 1990. urtean. Bertan 21mko altueradun dorrea altxatzen da, kristalez egindako linterna batekin, kantauri aldean dagoen itsasargi altuena da.
Bide batek itsasargiraino eramango zaitu eta bertan itsasoaren ikuspegi bikainak izango dituzu.
SARBIDEA ALDI BATERAKO ITXITA DAGO GORLIZETIK
BUNKERRAK
Itsasargi ondoan dagoen bidetxotik jaitsiz, mendi-hegalean haien artean konektatuta dauden antzinako hiru kostako bateria ikusiko dituzu. Hauek 40. hamarkadan eraiki ziren, baina ez dira inoiz erabili.
Azkenengo plataforman pisu handiko kainoi baten aztarnak ikusi daitezke. Buelta bat emateko eta argazki batzuk ateratzeko leku interesgarria.






