BUNKERRAK | Historia eta kostaldeko ibilbideak

SARBIDEA ALDI BATERAKO ITXITA DAGO GORLIZETIK.

Ezagutu Gorlizko Bunkerrak, kostaldeko defentsarako aztarnak, familientzat eta haurrentzat egokiak diren ibilbideetan, Kantauri itsasoaren ikuspegiekin.

Bizkaian Gerra Zibilaren aztarna ugari aurki daitezke eta hauetariko  bat Bilboko Burdin Hesia da. Izen honekin ezagutzen dira Bizkaiko kostaldean eta Bilboren inguruan eraiki ziren tunel eta tiro-postuak.  Gorlizko Kostako Bateriak antzeko tipologia dauka baina kasu honetan 40. hamarkadan eraiki zen eta gainera ez da Burdin Hesiaren parte.

Arkitektura eta diseinua

Bunkerrak hormigoi egitura originalak eta barruko pasabideak mantentzen dituzte, garai hartako ingeniaritza militarra ulertzeko. Batzuek ikusgune naturalak dituzte, itsasora eta kostaldera begira.

Historia
bitxiak

Estrategikoki eraiki ziren posible diren itsas jaitsierak behatzeko eta Bizkaiko kostalde osoan zabaltzen zen defentsa sarearen parte dira.

Flora
eta fauna

Bunkerren eta hurbileko dunen artean landare autoktono eta itsas hegazti espezieak daude, natur behaketarako eta argazkilaritzarako aukera ematen dute.

Jarduera
hezitzaileak

Bunkerrak bisitatzea haurrentzat esperientzia hezitzailea izan daiteke, historia, geografia eta kostaldearen kontserbazioa ikasteko.


Zergatik eraiki zen?

Askok, eraikuntza hauen existentzia ez dute ezagutzen, Euskal Herrian aldiz,  biztanleen artean oso ezaguna da. Erregimen frankistako sinboloa, lur azpiko galeriako multzo hau eta tiro-postuak Gerra Zibilaren ondoren eraiki ziren, eskulan esklaboarekin, hau da, irabazitako bandoaren presoekin.

Bigarren Mundu Gerran, Europaren aliatuen garaipenaren ondoren, Aliatuek Francoren  gobernua bota nahi zutelaren berdur zenez,  defentsa-lerro  hau  eraiki zuen. Ez zen erasorik inoiz egon.

Eraikuntza

Gorlizen, multzo  hau hainbat hormigoiz egindako tiro postuz eratuta dago. Hauek guztiak mendixkan, beheranzko norabidean kokatuta daude. altuago dagoena salbu. Lur azpiko galeriako sare batek postuak elkartzen ditu, postu batetik  beste batera mugitzeko erabiltzen zituztenak, ezkutatuta egonez.

Beste postua itsasargiaren ondoan dago, lurmuturraren puntu altuenean, kokatuta dago, zerumuga guztia ikusi ahal izateko. Azken honek bi pisu  dituela esan daiteke. Goikoan  zainketa-postua kokatuko litzateke eta  behekoan berriz, kanoi-ardatz bat ikusten da.

Gaur egun hiru kanoietatik bakarra kontserbatzen da.

Bideo gida

Aurkitu itsasargiaren inguruan ezkutatuta dagoen leku hau.

Bideoaren eta audioaren transkripzioa

Hondartzatik oinez ordu erdira gutxi gora behera , labarraren ertzean, 40.hamarkadan eraikitako kostaldeko bateria aurkitzen da, zenbait bunkerrez eta kanoiez osatuta.

Gaur egun, kanoi bat eta bunkerrak konektatzen dituen lur azpiko galerien sare zati gehiena kontserbatzen da soilik. Eta nahiz eta inoiz ez egon hauek erabiltzeko beharrizanik, beraien hormigoi-egiturari esker aireko eraso bat jasateko prestatuta zeuden. Defentsako lehenengo lerroa izateko  helburuarekin eraiki ziren, iparretik etor zitekeen eraso baten kontra.

Itsas mailatik altuera handian egonik, Billao lurmuturreko bateria altuenetik,  aire eta itsas ikuspegia kontrola zitekeen. Bertatik, Billao uhartea ere ikusten delarik.

Ibilbideak

Billao uhartearen ikuspegia itsaslabarretatik

BUNKERRETARAKO IBILBIDEA BARNEALDETIK

Ibilbidea: 6,1 km, Iraupena: 1:40 h, Desnibela: 287 m., Maila: Zaila

Astondo eta Billao lurmuturraren arteko esparruak gurutzatzen dituen ibilbide interesgarria eta erraza. Itsasargia 165 metroko altitudean dago, eta bere oinarritik, begiratoki bezala hartuta, Billao irla ikus daiteke. 1990ean inauguratu zen, eta beraz, Iberiar Penintsulako itsasargi modernoetariko bat da. Bere funtzionamendua guztiz automatizatua dago, eta bere argi-sorta Kantabriarra 29 milatara barneratzen da. Gorlizko itsasargiaren altuera 21 metrokoa da.

Mapa deskargatu

Askorriagako gotorlekuaren hondakinak, Barrika eta itsasoa ondoan duelarik

ERMUARAKO IBILBIDEA BUNKERRETATIK

“Gaztelutxo”tik Ermuara igotzea, Armintzara jaitsi eta 280 GR-tik bueltatuz

Ibilbide hau aurreko biak baino zorrotzagoa da. Izan ere, itsasargira iritsi aurretik bi kota txiki igoko ditugu, eta gero Ermuara igo. Horrek desnibel positibo handiagoa ematen du, eta, gainera, Armintzara jaitsiz ibilbidea luzatzen dugu eta Gorlizera, GR 280ren zati batetik itzulkiko gara. Horrek esan nahi du distantzia dezente handiagoa ibili behar dugula. Nolanahi ere, mendi ibilaldiak egitera ohituta dauden ibiltarientzat ez da gehiegizkoa, kontuan hartuta Gorlizera Armintzatik egindako itzulera oso lasaia dela, igoera zorrotzik gabe.

Denbora: 3 ordu eta 10 min.
Metatutako desnibel positiboa: 537 m
Distantzia: 15,5 km
Zailtasuna: distantziagatik eta metatutako desnibelagatik neurritsua

Informazio gehiago

Lemoizko zentral nuklearraren ikuspegia, natura eta itsasoaren ondoan

Gorlizetik, Astondotik, Itsasargitik, Ermua menditik, Armintzatik, Urizarmenditik, Andrakatik, Plentziako itsasadarretik, Gandia auzotik eta berriz ere Gorlizetik doan ibilbide zirkularra

Ohartarazi behar dut gidaren ibilbide luzeenetako bat dela hau, eta desnibel positibo handiena duen bigarrena. Nahiko entrenatuta dauden pertsonentzako mendi-ibilaldien iraupena lau ordu eta erdi ingurukoa izango da, geldialdirik gabe.

Denbora: 4 ordu eta 15 minutu
Distantzia: 21,6 km
Zailtasuna: ertaina – Altua (bere luzeragatik eta Ermua eta Urizarmendirako bi igoerengatik)
Metatutako desnibel positiboa: 786 m

Informazio gehiago

Gorlizko Itsasargia

IBILBIDE ZIRKULARRA GORLIZKO MUGEN INGURUAN

Gutxi gorabeherako zirkuitua Gorliz udalerriaren mugen inguruan

Ibilbide hau hasi aurretik, esan behar dugu ezinezkoa dela, zentzu hertsian, Gorlizko udalerriari buelta osoa ematea, ez baitago udalerriko mugetara ahalik eta gehien hurbiltzen den bide edo pistarik. Hala ere, ahalik eta hurbilen egin nahi izan dugu, nahiz eta erabat saihestezina den, ibilbidearen eraginkortasunaren mesedetan, tarteren batean udalerri mugakideetako lurretatik igarotzea edo gure udalerriko muga geografikoetatik erlatiboki aldentzea.

Denbora guztira: 3 ordu eta 45 minutu
Distantzia: 18,35 km
Metatutako desnibel positiboa: 543 m
Zailtasuna: Ertaina, distantziagatik

Informazio gehiago

Uribe Kostako itsaslabarrak

DE ZIRKULAR HANDIA

Ibilbide zirkular handia Gorlizetik, Ermua eta Urizarmendi igoz, Andraka, Butroeko gaztelua, Urduliz, Barrikako itsaslabarrak, San Telmo, Plentzia eta berriro Gorliz

Hau da, zalantzarik gabe, gida honetako ibilbide zirkularrik luzeena. 30 km baino gehiago ditu, eta guztira 7 ordu baino gehixeagoko ibilbidea da, 900 m inguruko desnibel metatuarekin. Uribe Kostako eremu honetatik igarotzen dela kontuan hartuta, non ia ez dugun mendi handirik, bide bakar batean metatutako ia 900 metroko desnibelera iristea hitz handiak dira. “Zango-hausle” tipikoa da, eta zenbait orduko ibilaldietan trebatu eta ibiltzera ohituta daudenentzat baino ez da gomendatzen. Jakina, beste aukera bat da ibilbidea bi egunetan egitea, bi etapatan banatuz. Kasu honetan, erronka arinagoa da.

Denbora guztira: 7 ordu eta 30 minutu
Distantzia: 34 km
Metatutako desnibel positiboa: 900 m
Zailtasuna: altua

Informazio gehiago

Gorliz eta Lemoizko itsaslabarrak egun hodeitsu batean

20. ibilbidea: Itsaslabarren ibilbidea. Zazpi gailur txikiak Astondotik Armintzaraino

Hauxe ausartentzako ibilbidea da, mendizale trebatuentzat, zeinei ez zaien axola pixka batean sufritzea tarte zail samarrak zeharkatuz, jende gutxi ibiltzen den lekuetan ikuspegi ikusgarriak edukitzearen truke. Itsaslabarrek markatzen dituzten amildegietatik hurbil joango gara beti, bertikaltasun osoz erortzen direnak behean ikusten den itsasoraino.

Denbora guztira: 5 ordu
Distantzia: 15,7 km
Metatutako desnibel positiboa: 675 m
Zailtasuna: Ertaina

Informazio gehiago

GORLIZ EZAGUTU

BERRIAK