Jaiak Gorlizen
GORLIZKO JAIAK
DIBERTSIOA ETA TRADIZIOA
Herritarrek nahiz udatiarrek zein bisitariek, dena ematen dute ospakizunetan. Hauetan gastronomia lehiaketaz, euskal dantzaz zein kontzertuetaz gozatu daiteke egun nahiz gauez.
Jaiak, euskal kultura eta tradizioak ezagutzeko aukera apartak dira. Seguru Gau Pasa zer den ulertuko duzula. Eta Jota dantzatzen ikasten baduzu?
Otsaila

INAUTERIAK
Joaldun tradizionalak, Nafarroako pertsonaia tipikoak, bizkarrean txalupa handiak dituztela, natura esnatu eta izpiritu gaiztoak aldentzen dituzte.
Maiatza

DANTZARI TXIKI EGUNA
Herri osoa kalera irtengo da euskal dantza ezberdinez, instrumentu tradizionalen soinuarekin, txistuarekin eta danbolinarekin gozatzera, jai giroko dantza eta kalejira erakustaldian, beti ere pintxo eta ardo onarekin.
Ekaina

SAN JUAN GAUA GORLIZEN
Gorlizen, San Juan gaua herriko jendea giro lasaian elkartzen den gaua da eta emanaldi batez gozatu ostean txokolatea edaten dute eta San Juan suak deitutakoak pizten dituzte. Su motaren arabera, jauzi egiten dira zorte ona eskatzeko edo, besterik gabe, sua erretzen ikusten duten bitartean musikaz gozatzeko.
Ekaina

GORLIZKO SAN PEDRO JAIAK
Jai honek San Pedro apostoluaren heriotza oroitzen du. Tradizionalki arrantza- edo itsas-ohitura duten kostaldeko herrietan ospatu izan da, santu hau marinelen eta arrantzaleen zaindaria baita.
Uztaila

DASTATUARTE
Dastatuarte Gorlizen uztailaren hasieran gastronomía eta artearen inguruan ospatzen den jaialdi gastronomiko eta artistikoa da. Umeentzako, helduentzako, familiarekin edota lagunekin egiteko ekintzak antolatzen dira, batzuk doakoak dira eta beste batzuk ordea, ez.
Uztaila

SANTIAGOKO JAIAK
Udako momentu alaienetarikoa izaten da. Jai hauetan arreta handiz kalean prestatzen den bakailao txapelketa eta bai nekazaritza baita artisau azoka ere oso ezagunak dira.
Deskargatu Gorlizko Jaiak 2022ko egitaraua
Abuztua

ANDRA MARI JAIAK
Festa handi guztiak bezala, hiruzpalau egun irauten duten hainbat jarduerarekin festa baten hasiera markatzen duen txupinazoarekin hasten da. Euskal dantza tradizionalez gozatzeko aukera izango dugu, euskal kirol tradizionalen erakusketaz, hala nola harri-jasotzea edo aizkora moztea. Bere ohiko paella lehiaketa ere oso ezaguna da. Gauez, asteburu oso biziari amaiera ukitua ematen dioten erromeriak egiten dira.
Abuztua

UREZARANTZAKO JAIAK
Abuztuko hirugarren asteburuan izaten dira. Dibertsioa nagusien eta txikien artean partekatzen da, antolatzen diren jolas eta txapelketa gastronomikoei esker. Nagusien txapelketen artean, tortila eta Euskal Herrian tradizionalki prestatzen den Sukalki txapelketaz gozatzeko aukera egoten da.
Urria

GAU BALTZA
Badira urte batzuk Euskadi tradizio zahar eta errotuenetako bat berreskuratzen ari dela: Gau Baltza edo Arimen Gaua. Kalabaza argiztatuak, oihal edo izara zuriekin egindako mozorroek Gorlizko Ibarreta plaza betetzen dute urriaren 31an. Gau dibertigarria eta izugarria.
Urria

URRI GASTRONOMIKOA
Urteko urriko asteburu batean ospatzen da Gorlizen urri gastronomikoa. Bisitariek bertako garagardoak ezagutu eta dastatu ahal izango dituzte, eta gainera perretxikoak osagai nagusi dituzten pintxoak dastatu ahal izango dituzte.
Abendua

SORTZEZ GARBIKO ANDRA MARIAREN JAIA
Festa honetan galdu ezinezkoa den ekintza, Bizkaitar erara prestatutako barraskiloen txapelketa da. Urteko sasoi honetan ohikoa da plater honen prestakuntza euskaldunen etxeetan. Honi gabonetako merkatua, dantzak eta jokoak gehitzen zaizkio eta emaitza asteburu ahaztezina da.