GAU BALTZA GORLIZEN

Badira urte batzuk Euskadi tradizio zahar eta errotuenetako bat berreskuratzen ari dela: Gau Baltza edo Arimen Gaua

Kalabaza argiztatuak, oihal edo izara zuriekin egindako mozorroek Gorlizko Ibarreta plaza betetzen dute urriaren 31an. Gau dibertigarria eta izugarria.


Gau Baltzaren jatorria eta historia

Ospakizun hau urriaren 31ko gauean egiten da eta oso itxura berezia du, batez ere hildakoen munduarekin erlazionatuta baitago. Gau honen jatorria zeltikoa omen da, eta badirudi Euskal Herrian ere antzinatik ospatu izan dela baina misteriotsuki XX.mendearen inguruan festa hau ospatzearen ohitura galdu zela. Zenbait idatziren esanetan, arimen eguna ailegatzen zenean umeek baratzetan aurkitzen zituzten barazkiak, hala nola kuiak, arbiak eta patatak, hustu eta aurpegi beldurgarriak mozten zizkieten gero piztutako kandela bat barnean sartzeko eta ondoren trapuekin janzten zituzten, beldurgarriak izan zitezen. Hauekin egiten zutenari buruz bi bertsio daude. Baten arabera umeek panpin antzeko hauekin beste ume eta nagusiak izutzen joaten ziren eta etxez etxe eskatzen zuten. Bestearen arabera, panpin horiek etxe zein bideen ertzetan uzten zituzten santu guztien egunean altzatzen ziren arima gaiztoak uxatzeko.

Dena dela, egun Halloween gauean egiten dena jai zeltiar horretatik aterata dagoela esan genezake.

¿Nola ospatuko dugu Gau Baltza Gorlizen?

Gorlizen aurten festa honen jatorrira nolabait itzultzea proposatzen dizuegu eta horretarako tradizionala den Gau Baltzean oinarritutako jolasak eta ekintzak antolatuko ditugu. Mozorrotutako jendea ere egongo da baina betiere tradizionaltazun kutxu hori mantentzeko ahalegina eskertuko da, ez baita Halloween jaia.

Horretarako Euskal Arimen Gaueko antifaz eta makilaje tailerrak ere egongo dira antolatutako ekintzen artean.

2023KO PROGRAMAZIOA IKUSI // ACCEDE AL PROGRAMA DEL 2023

Eguraldia Gorlizen

GORLIZ EZAGUTU

BERRIAK

Larraganenako Estela

Gorlizko erdialdean dagoen Larraganena baserrian disko-formako hilarri bat aurkitu zen, gaur arte ezezaguna. Hilarria erdi lurperatuta zegoen jabetza horretako lorategian, eta bizilagunek antzinako eguzki-erlojutzat hartu zuten. Materiala eta kontserbazio-egoera Landutako…

Informazio gehiago Larraganenako Estela

Jaso itzazu plan guztiak zure posta elektronikoan