Gorlizko izen bereko auzoan ospatzen dira, eta jai handi guztietan bezala, txupinazioarekin emoten zaio hasiera. Urtero ospatzen diren euskal dantzak, edo dantza tradizionalak, Herriko krosaz gozatu ahal izango dugu. Herriko paella lehiaketa oso tradizionala da ere bai. Gauetan, asteburu bizi honen amaierarako, erromesaldiak ospatzen dira.



Andra Mariko Jaietako programa
Andra Mari jaiak abuztuaren hasieran hasten dira. Jendea txupinazoa ikusteko eta entzuteko biltzen da eta, honekin batera, umeentzat puzgarriak irekitzen dituzte eta herriko kaleetatik kalejirak hasten dira.
Urtero, Herri Krosa, nagusientzako paella txapelketa, eta umeentzako tortila txapelketaren edizio berriak ospatzen dira. Gainera, parte-hartzaileen lanak girotzeko, postu guztietatik ibiliko den Trikitixa musika entzungo da.
Egun hauetan, euskal dantzen ondoren, Ohorezko Aurrezku tradizionala azpimarratzekoa da. Aurresku Dantza erreberentziarako zehazki erabiltzen da, txistu eta danbolinarekin lagunduta. Bestalde, urtero erakusketak eta tradizionalki euskal herri kirol txapelketak ere, egiten dira.
Jaia dela eta, gauak emozioz beterik daude, zezen-suzkoa, kontzertu desberdinak eta musika saioekin, umeentzat zein helduentzat.
Baina… Zer da Trikitixa?
Testu inguruagatik trikitixa musika-tresna bat dela ondoriozta daiteke. Egia esan, hitz hau modu desberdinean erabili daiteke, nahiz eta ohikoa da tresnaz aritzea. Trikitixa botoiak dituen akordeoi diatonikoa da. Nahiz eta bere gaurko izena euskal jatorrikoa izan, bere jatorria Alpetarra da eta Euskal herrian XIX.mendeko bigarren erdian hedatu zen, trenbideko langile frantziar eta italiarrek jakinarazi zutelako.
Musika-tresna bezala Trikitixa-ren erabilera XX mendean esponentzialki hazi zen eta gaur egun ia ez dago Euskal herriko jairik, musika hau gabe ospatzen dena. Instrumentuaren moldakortasunagtik da, Vals bat jotzeko edo dantzariek koreografiak burutzen dituzten tipikoki diren euskal dantzetarako aproposa da. Garai desberdinen musika-beharretara moldatzeko, tresna hau eboluzionatzen joan zen, gaur egun ezagutzen dugunean bihurtu arte.
Trikitixarekin jotzen duen erreferenteetako bat Kepa Junkera da. Musikari honek, mundu guztitik soinu hau hedatu du, trikitixa euskal kulturarekin erlazionatzea lortu duena.






