Jai hau, San Pedro apostuluaren heriotzaren oroitzapenean egiten da. Tradizonalki, kostaldeko tradizio marinela eta arrantzalea dituzten herrietan ospatzen joan da. Santu hau, marinelen eta arrantzaleen patroia da.



San Pedro egitaraua Gorlizen
Jaietako programan interesa gehien pizten duen gaia, sardinada da. Afaltzeko orduan ospatzen da eta herriko biztanle kopuru handia eta bisitariak ere, bertaratzen dira.
Gosea egiteko, urtearen arabera, sardinada baino lehen jolas eta ikuskizunak ospatzen dira, sardinak gero, gogo handiagoarekin jateko. Bitartean, musika eta jai giroa dago, dantzatzeko musika eta berbena hasi arte. Berbena dagoen bitartean, guztiak pozik gera daitezen, su-zezena ere dago.






