URRI GASTRONOMIKOA GORLIZEN

Ekitaldi honetan bisitariek, eskuz egindako zonaldeko garagardoak ezagutu eta probatzeko eta perretxikoa osagai nagusi bezala dituzten pintxoak dastatzeko aukera izango dute.


Egun horretarako ekintzak

Jaialdi hau udazkenaren hasieran ospatzen da, perretxiko-sasoiaren hasierarekin batera, eta perretxikoa da osagai nagusia. Eskualdeko inguruetatik perretxikoak biltzen dira eta ondoren mikologo aditu batek aleak sailkatzen ditu.

Beste alde batetik, pintxo lehiaketa dago. Asteburuan zehar, herriko ostalari batzuek perretxikoekin egindako pintxo bat aurkezten dute pintxo lehiaketan parte hartzeko. Gainera, argazki-lehiaketa bat ospatzen da perretxikoak gai nagusia izanik. Perretxikoekin erlazionatutako jarduera desberdinak ere egiten dira.

Pintxo zaporetsu hauekin batera, egun hauetan, artisau garagardoa egiten duten fabrikatzaile batzuk Gorlizera hurbiltzen dira, bere produktua ezagutzera emateko eta saltzeko. Garagardo artisau hauen artean Gorlizko bat dago eta jakinmina dutenentzat bere lantegian bisita gidatuak egiten ditu.

DASTATU URRIA 2023 programazioa

Eguraldia Gorlizen

GORLIZ EZAGUTU

BERRIAK

Larraganenako Estela

Gorlizko erdialdean dagoen Larraganena baserrian disko-formako hilarri bat aurkitu zen, gaur arte ezezaguna. Hilarria erdi lurperatuta zegoen jabetza horretako lorategian, eta bizilagunek antzinako eguzki-erlojutzat hartu zuten. Materiala eta kontserbazio-egoera Landutako…

Informazio gehiago Larraganenako Estela

14. Haur ibilbidea: Andrakarako ibilbidea Saratxagan barrena, Plentziako itsasadarrera jaitsi eta Gandiatik itzuliz

14. Haur ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea: “15 ibilbide zirkular Gorlizetik haurrak dituzten familientzat” Ikusi ibilbidearen mapa Wikiloc-en   IBILBIDEAREN FITXA Iraupena: 2 ordu eta 37 minutuDistantzia: 6,38 kmMetatutako denible metatua: 174 mZailtasuna:…

Informazio gehiago 14. Haur ibilbidea: Andrakarako ibilbidea Saratxagan barrena, Plentziako itsasadarrera jaitsi eta Gandiatik itzuliz

Jaso itzazu plan guztiak zure posta elektronikoan