Gorlizen San Juan gaua, herriko jendea, giro lasaian, biltzen duen gaua da. Emanaldi batez gozatu ostean, txokolatea edaten da eta San Juan suak pizten dira. Suaren arabera, suak saltatzen dira, zorte ona izateko edo simpleki, musikaz gozatzen da suak pizten diren bitartean.
Bizkaian, San Juan gauak tradizio handia du baina zein da nazioarteko mailan asko ospatzen den jaialdi honen jatorria?


San Juan gauaren jatorria eta historia
Gaur egun, jai hau penintsula guztian ospatzen da eta Ipar hemisferioko herrialde askotan ere bai. Jai pagano batetik dator, non “Eguzkiaren jainkoa” animatzeko, suak egiten ziren. Gau horretatik aurrera, urteko gaurik laburrena, gainerakoak aurreko urtarokoak baino laburragoak izango lirateke.
Kristautasunaren orokortzearekin batera, ohitura paganoak desagertzen joan ziren, ohitura kristauak ezarriz, paganismoa irudikapen sinbolikoa izatera pasatu zen arte. Garaiaren arabera, ohitura hauek debekatuta ere egon dira.
Aldatu edo berrinterpretatu ziren jaietako bat, gaur egun San Juan gaua bezala ezagutzen duguna izan zen. Biblia honen betsioaren arabera, ekainaren 23aren gauan San Juan Bautista jaiotzen da eta bere aitak, Zacarías-ek, guztiei jaiotzaz abisatzeko, suak piztea erabakitzen du.
Urteko gaurik luzeena edo egunik motzena da, hemisferioaren arabera?
Ez. Gai hau, ekainaren 21ean gertatzen den udaburuarekin lotuta dago. Baina kristau egutegian daten egokitzeak 21aren jai paganoa 23ra edo 24ra, eskualdearen arabera, eramatea eragin du.






