SANTIAGOKO JAIAK

Santiago jaiak Bizkaian, udalerri desberdinetan ospatzen dira, eta era derberdinean ere bai. Gorlizen , Santiago Apostoluaren omenez ospatzen dira jai hauek eta uztailaren 25aren inguruan izaten dira. 5 eta 6 egun bitartean diraute. Liluratuko zaituen euskal tradizioa eta nobedadearen arteko nahaste ezin hobea lortzen da jai hauetan.


Santiago jaietako programa

Jai hauek, Gorlizen ezagunenak, santuaren omenez egiten dira. Meza tradizionalak, Gorlizko abesbatzaren kantuak,  tradiziozko euskal dantzak, nekazaritza-azokak, umeentzako joko parkeak, play back emanaldiak eta beste aktibitate batzuk bateratzen ditu. Batzuek, baserritar jantzi tradizionalarekin janztera animatzen dira.

Santiagoko jaiak pregoia eta txupinazoarekin hasten dira, jaietan ezinbestekoak direnak. Gorliztar, udatiar eta bisitari askok urte guztian zehar itxaroten duten seinale da, 5 edo 6 egun bitartean  emanaldiak eta entretenimenduak hasten direlako.

Txikienek puzgarrietan jolastea, playbackean eta jaietako jaitsieran parte hartzen duten bitartean, nagusiek mozorro jaitsieran eta herriko bazkarietan eta txapelketa gastronomikoetan parte hartzea ere, gustoko dute.

Jai-giro honetan, Kuadrilentzako ere, lekua dago, Euskal Herrian asko erabiltzen den hitza eta lagun taldeak esan nahi duena. Izan ere, hitz hau motz gelditzen da, “Kuadrilak” ez baitira lagunak  soilik, zure bizitza guztian egon den persona talde bat baizik, bigarren familia bat osatuz. Talde hauek, poztasunarekin eta dibertsiorako gogo askorekin parte hartzen dute.

Gainera, gazteen gustuak kontuan hartzen direnez gero, egunean zehar jarduerak aldizkatzen dira, bigantzak plazan, su-zezena, eta kontzertuak gauean izanik.

Deskargatu Gorlizko Jaiak 2023ko egitaraua

Eguraldia Gorlizen

GORLIZ EZAGUTU

BERRIAK

Larraganenako Estela

Gorlizko erdialdean dagoen Larraganena baserrian disko-formako hilarri bat aurkitu zen, gaur arte ezezaguna. Hilarria erdi lurperatuta zegoen jabetza horretako lorategian, eta bizilagunek antzinako eguzki-erlojutzat hartu zuten. Materiala eta kontserbazio-egoera Landutako…

Informazio gehiago Larraganenako Estela

Jaso itzazu plan guztiak zure posta elektronikoan