GORLIZKO INAUTERIAK

Euskadin batez ere, era zehatz eta bereziki  inauteriak ospatzen dituzten herriak asko dira, Lantz, Mundaka edo Markina-Xemein esate baterako.

Gorlizen, egun hauetan biztanleak mozorrotzen dira eta kalera irteten dira egun hauetaz gozatzeko.


Egun hauetarako ekintzak

Zenbait urteetan, beste udalerri baten euskal inauteriak erreferentzia bezala hartzen da eta hauen berregitea egiten da.

Inauterien lehenengo egunean, kalejira bat antolatzen da, dantzak eta txokolatada jarraian izanik.

Bigarren egunean, umeak protagonistak dira, disko festa bat egiten baita eta gainera,  mozorrotzen badira oparitxo bat jasotzen dute. Ondoren, tostada  txapelketa tradizionala  ospatzen da eta laugarren egunean, egun berezi honetan, mozorroen gaia munduko inauterietan datza. Hemen, Gorlizko biztanleak inguruko jantzi tipikoekin mozorrotzen dira, eta herriko tabernetatik poteatzera irteten dira.

Hurrengo egunean, maskarak eta inauterien osagarriak egiten dira.

Inauterien historia

Ezagutzen ditugun inauteriak garai erromatarrean hasi ziren eta nahiz eta jatorrian kristautasunarekin paganoak izan,  jai katoliko batean bihurtu zen. Antzinako erromatarren inauteriak, gaur egunekoekin alderatuz, antzekoak ziren. Hau da, biztanleria mozorrotzen zen, maskarak ipintzen zituzten, musika dantza eta edaria zuten jaietan.

Euskadin ere, inauteriak ospatzen dira. Beste lurralde batzuekin alderatuta, desberdina egiten dituena,  tradizioa eta aniztasuna da. Izan ere, Euskadin, udalerri eta inguruaren arabera, jai desberdinak ospatzen dira, bakoitzak bere tradizioarekin eta pertsonai nagusiarekin. Zenbait herrietan, herritar batzuk ardi larruarekin  janzten dira eta  gorputzari lotutako bi zintzarri handi ere, eramaten dituzte. “Joaldunak “ deitzen zaie pertsonai hauei. Kaleetetaik zehar joaten dira, zintzarriak jotzen, espiritu gaiztoak uxatzeko eta natura esnatzeko asmoz . Hala ere, beste herri batzuetan, jaietako pertsonai nagusia adierazten duen pampina erretzen  dute, urte guztian izandako gauza txar guztiak desegiteko.  Beste jai desberdin batzuen adibide gehiago jartzeagatik , Mundakako “Atorrak”,  Lantzeko “ Miel Otxin-a”, edo Markina-Xemeineko “Zagi Dantza”  aipa ditzakegu.

Ospakizun guzti hauek, inauteriak modu oso desberdinean ospa daitezkeela, erakusten digute.

GORLIZ EZAGUTU

BERRIAK