Dastatuarte Gorlizen uztailaren hasieran gastronomía eta artearen inguruan ospatzen den jaialdi gastronomiko eta artistikoa da. Umeentzako, helduentzako, familiarekin edota lagunekin egiteko ekintzak antolatzen dira, batzuk doakoak dira eta beste batzuk ordea, ez.



Jatorria eta Programazioa
Ideia, Gorlizen jada ospatzen ziren bi jaialdi, “Umore Gauak” eta “Dastatu Gorliz” konbinatzearen ondorioz sortu zen. Jaialdiko egunetan zehar, ekintzak, jarduerak egiteko izendatutako herriaren puntu zehatzetan, “Espazioetan” eta “Korner’s-etan” garatzen dira. Haietan eta orokorrean karpa baten azpian, dena prestatuta uzten da, dibertsioak aurrera egin eta parte-hartzaileek gozatzen duten bitartean ikasi ahal izateko.
Arratsaldean, eta gauean batez ere, jaialdiaren espazio desberdinak emanaldiz eta inor hotz utziko ez duen era askotako soinuez betetzen dira.
Gainera, urtero data hauetan, produktu desberdinetako artisauek eta foodtruck-ek Gorliz bisitatzen dute, produktu eta elikagaien aukera zabala eskaintzeko.
Poteoan ibiltzea gustatzen zaien pertsonetan ere pentsatu da. Horregatik, pintxo lehiaketa bat egiten da non, parte hartzen duten tabernek, haiek aukeratutako pintxo bat prezio murriztuan eskainiko duten ezarritako ordutegi batean. Bisitariak pintxoa dastatzeko aukera izango du eta sari desberdinen zozketan parte hartu ahal izango du, gustokoenari botoa emanez.
Akzio Solidarioa
Gorlizen gizartearekin kontzientziatutako herri bat dela uste dugu. Horregatik, urtero paella solidario bat antolatzen da. Bertako etekinak irabazi asmorik gabeko elkarte batentzat zuzentzen dira.
Aurreko urteetako programazioa
Atal honetan pasadan urteko eta aurreko edizioen argazkiak ikus ditzakezu.
Uztailean Gorliz bisita ezazu!






