Gorlizen, abenduaren 8an, gabonetako merkatu batekin eta barraskilo-prestaketa lehiaketarekin ospatzen da egun hau. Parte hartzaile bakoitzak bere erara sukaldatu ahal ditu barraskiloak, errezeta tradizionala bertsionatuz.



Egun horretako ekintzak
Gabonak laster direla aprobetxatuz, urtero gabonetako merkatua ospatzen da. Lurreko produktuak eta eskuz egindako produktuak saltzen dira, eskualdeko artisau desberdinek parte hartzen dutelarik. Azoka honetan, Euskal Herrian tipikoak diren produktu artisau gastronomikoak eta artisauek manufakturatutako mota askotako objektuak saltzen dira.
Baina hor ez da bukatzen. Urtero, data hauetan, egun hau dela eta, barraskiloak bizkaitar erara prestatzeko txapelketa ospatzen da, “barraskiloan saltsan” bezala ere ezagutzen dena. Gabonetan, euskaldunen etxeetan faltatzen ez den platerra, alegia. Nahiz eta bizkaitar era errezeta jarraitu behar, urtero parte hartzaileek harritzea lortzen dute, haien toke pertsonala emanez plater tipiko honi.
Barraskiloak Bizkaitar erara
Historian zehar, barraskiloak sarritan izan dira gizakiaren elikagaia. Motaren arabera, era batean edo bestean prestatzen dira, batzuk jangarriak izanik.
Euskadiko inguruan gehien egoten diren barraskiloak, oskola marroia dituztenak dira eta tamaina ertaina eta nahiko handia dute.
Hauek prestatzeko orduan, Bizkaiko errezetarik tipikoena barraskiloak saltsan edo bizkaitar erara da. Euskal amonek egiten zituzten ospakizun garrantzitsuenen plater tipikoa da, hau. Gaur egun ordea, ez dira askotan prestatzen, barraskiloak garbitzeak ekartzen duen lan handiagatik.
Nahiz eta aldaketa txikiak etxe bakoitzean izan, gehienetan piper txorizeroko mamiaz eta tipula gorrituarekin egiten da. Ondoren, irina botatzen zaio saltsa loditzeko eta tomatea ere bai. Gainera, txorizoa, urdaia eta pernila takoak edo pernila xehatua gehitzen zaio, zapore gozo-gozo izateko.