Sortzez Garbiko Andra Mariaren eliza, Andra Mari baselizarekin batera, erabileran dauden eraikinen artean zaharrenetarikoenak dira. Biak, historian zehar aldatuz joan dira, nahiz eta hasierako irudi fidela mantendu.



Gorlizko Eliza
XI.mendearen hasieran eraiki zen eta XVIII.ean berreraiki zen Martin de Uribeondo arkitektoaren zuzendaritzapean. Bere estiloa barroko soila da. Eliza Gorlizko Elexalde auzoan dago kokatuta.
Canoi bobedako nabe bakarra du eliza honek, elizburu poligonalarekin. Bost zatitan banatuta dago eta bost aldare churriguereskoekin. Elizako harresien kanpoaldean horma-bularrak ikusten dira, harri-harresiaren pisua jasanez. Dorre azpian, irteera erdi puntuko 4 arkuz osatuta dago. Beste bat txikiago atean sartzen dena. Gainera, beste sarbide bat du.
Arkeologi aztarnak
Elizako zein gaur egun dagoen parkinaren azpian, garai eta mota desberdinetako arkeologi aztarnak aurkitu dira. Gertaera hau dokumentatuta dago eta udaletxe plazako atalean gehiago zehazten da.
Bideo gida
Sortzez Garbiaren Eliza kokatuta dagoen Udaletxeko plazari buruzko bideoa.
Bideoaren eta audioaren transkripzioa
Eliz plaza Itsasbiden kokatuta dago, kale nagusian. Hemen udaletxea, Andra Mari Sortzez Garbiaren eliza, eta frontoia ikus ditzakegu, aspaldi Gorlizko udalerriaren gune neuralgikoa zelarik.
Plazaren erdian Udaletxea dago; 1988tik eskola bereizia izan zena, non gaur egun, bandera instituzionalak astintzen diren.
Hala ere, eliza da eraikuntzarik zaharrena. Eraikin barroko hau, XI. Mendean eraikia bazen ere, gaur egun ikusten dena, XVIII. mendean berreraiki izanaren emaitza da.
Plaza honetan, kirolerako ere, lekua dago: pilotalekua. Hemen, Euskal pilotara jokatu daiteke. Joko tradizionala hau gure kulturaren nortasun-ezaugarrietariko bat izanik.






