E9 – Europako itsasertzeko ibilbidea jarraituz, GR 123 – Bizkaiko Itzuliaren kostaldeko zatiarekin bat egiten duena Bizkaian, Uribeko altxor geologiko askotara hurbildu ahal izango gara



Bizkaiko Flyschetik Ibilbidea
Bizkaiko flyschetik ibilbide honetan, Gorlizen, Interes Geologikoko 3 Leku aurkituko dituzu, 3 interpretazio-panelekin markatuta
Astondoko duna fosilak
Kostaldeko duna kuaternarioen dunalerro baten zati dira Astondoko dunak, duela 6.000 urte inguru fosilizatuak eta landarediak kolonizatuak.
Jalkingeruzak ikus daitezke bertan, Goi Kretazeoaren flyscharen gainean oinarritzen direnak.
Osaera:
- Goi-geruza: harea finak landarediarekin.
- Geruza ertaina: harea biogeniko zementatuak, bibalbio, gasterópodo eta foraminiferoekin.
- Behe-geruza: lutita hareatsuak, gasteropodo eta foraminiferoen hondarrekin.
Askorriaga punta
Koralez eta moluskuz osatutako uharri baten hondarretatik abiatuta duela 120 milioi urte osatu zen harkaitzaren ondoan.
Trantsiziopuntu bat da flysch beltzaren (Behe Kretazeo) eta kare flyscharen (Goi Kretazeo) artean.
XVIII. mendean gotorleku bat eraiki zen kokaleku berezi honetan, Bizkaiko Golkoan itsasontzi ingelesek egin zitzaketen erasoak saihesteko asmoz.Urteak aurrera, gotorlekua erabiltzeari utzi zioten eta hondatzen joan zen.
Uribeko kostaren begiratoki paregabea dugu gaur egun.
Billao lurmuturreko multzoa
Billao Lurmuturreko Interes Geologikoko Lekua osatzen duten materialak Kretazeoan eratu ziren, duela 110-90 milioi urte, Euskal-Kantauriar Arroan jarduera tektoniko handikoa izandako aldi batean. Ondorengo kolisioek eta olatuen ekintzak kostaldearen zati hori moldekatu zuten, egungo egoera emanez.
Gorlizko itsasargia 1990. urtean eraiki zen leku honetan eta Kantauri itsasertzeko itsasargi garaiena dela esan ohi da, 165 metroko altuera duen itsas labar baten gainean baitago ezarria.
Itsasoak kostaldearen gain duen ekintza arduratu da itsas labarrak zizelatzeaz eta Billao Lurmuturra bezalako uharteak sortzeaz, itsas
hegazti ugariren babesleku izaten direnak. Bertan zenbait espezie mediterranear ere bizi dira, hala nola Olea europaea edo Lavatera arborea, hegazti migratzaileei esker honaino iritsitakoak.






