ASKORRIAGA GOTORLEKUA GORLIZEN | Historia eta kostaldeko ibilbideak

MENDIKO BIDE NATURALEAN EGITEN DA IBILBIDEA, MALDA ETA LURRAK IRREGULARRAK DIRA. EZ DA HIRI-IBILBIDE EGOKITUA, ETA KONTUZ IBILTZEA GOMENDATZEN DA.

Ezagutu Gorlizko Askorriagako Gotorlekua, itsaso ondoko defentsa eraikina, ibilbideetan txertatua, ikuspegi ikusgarriekin. Uztrikotze puntan, gotorlekuaren aztarnak ikus ditzakegu. Bere garaian, seguraski  “La Canción del Pirata de Espronceda” obraren “El Temido”  pirata, uxatu zuen bere kanoiekin. Hala eta guztiz ere, gaur egun soilik puntatik zehar sakabanatutako harri muinoak ikusteko aukera dago.

Historia

Askorriagako Gotorlekua kostaldeko eraikin militarretako bat izan zen, itsasoko sarrera kontrolatzeko eta defendatzeko. Bere kokapen estrategikoak badia gainbegiratzeko aukera ematen zuen.

Arkitektura

Harri hormak eta egitura hondarrak gordetzen ditu, garai hartako gotorlekuak nola diseinatzen ziren erakutsiz.

Sarbidea

Hondartzatik abiatzen diren ibilbideetan dago, Ermua Mendiarekin lotuta, ondare historikoa eta natura uztartuz.

Interes kulturala

Bere balio militarraz gain, eskualdeko memoria historikoaren parte da eta hezkuntza baliabide gisa erabiltzeko modukoa da.


Interesdun datuak

Askorriagako gotorlekua, “Gaztelutxo” izenaz ere ezaguna, XVIII. mendean eraiki zen.  Garai honetan, ontzi ingelesak ikustea ez zen arraroa, beraz , prebentzio bezala, Askorriaga gotorlekua eraikitzea erabaki zen.

Kokapena ez zen ausaz erabaki. Uztrikotze punta,  leku aproposena izan zen , garai hartako kanoiekin,  Gorlizko badiaren sarrera babesteko. Gainera gotorlekua , itsaslabarretik 25 metrotara dago eta irtengune handian dagoen  puntan kokatuta.  Kokapena oso ona zen, kilometro askotara zeuden itsaontziak ikusteko eta kanoiak tiro egiteko.

Armamentuen  aurrerapenak, gotorlekuko kanoien zaharkitzea eragin zuen eta eraikina gaur egunera arte hondatzen joan da.

Kontsultatu hemen nola iritsi eta Gorliztik egiteko ditugun ibilbide guztiak, zeintzuk udalerriko punturik enblematikoenak bisitatzen lagunduko dizute: Gorlizko erietxe zaharra, Gorlizko hondartzan bertan dagoena, Gorlizko itsasargia, eta, honetatik gertu, 40ko hamarkadako bunker interesgarriak.

Bideo gida

Kokatuta dagoen toki ikusgarria ezagutu nahi al duzu?

Bideoaren eta audioaren transkripzioa

XVIII. mendeko Askorriagako Fortinaren aurriak Uztrikotze puntan daude.

Gorlizko badiaren sarrera zaintzeko, garai hartako lekurik onenean eraiki ziren,  ez baitzen arraroa inguruan ontzi ingelesak ikustea nabigatzen.

Egoera oso ona zen itsasontziak kilometro askotara ikusteko, eta, behar bezain hurbil zeudenean, kanoiekin tiro egiteko ere bai.

Armagintzan izandako aurrerapenen ondorioz, gotorlekuko kanoiak zaharkituta geratu ziren eta eraikina hondatzen joan da gaur egun arte.

Gotorlekuko horman esertzen bagara, mendebalderantz begira, Santanderreko Ajo lurmuturra eta, jakina, Abra ikus ditzakegu.

Gotorlekutik igarotzen diren ibilbideak

IBILBIDE ZIRKULARRA ASKORRIAGAKO GOTORLEKUTIK

Ibilbidea: 3,3 km, Iraupena: 0:55 h, Desnibela: 200 m Maila: Zaila

Bide-zoru ona daukaten bide eta pabimentatu tarteen eta malkartsuak diren beste bide tarteen arteko konbinazio bezala aurkezten da ibilbide zail hau. Aremune informazio panelaren ondoan, bideak gora egiten du, eskailera batzuetatik, kostaldetik igarotzen dena. Bidea jarraitzen dugu eta jaisten hasiko gara, non Askorriaga gotorlekuaren aztarnak ikusiko ditugun.  Herriak “Gaztelutxo” izenaz ezagutzen duen gotorleku hau, XVIII. mendean eraiki zen. Hemetik,  aldapa labur bat igo behar da, Larraganeraino ailegatu arte. Bertan, itzulera hasiko dugu, mendi-bide eroso batetik.

Mapa deskargatu

ERMUARAKO IBILBIDEA ASKORRIAGAKO GOTORLEKUTIK

“Gaztelutxo”tik Ermuara igotzea, Armintzara jaitsi eta 280 GR-tik bueltatuz

Ibilbide hau aurreko biak baino zorrotzagoa da. Izan ere, itsasargira iritsi aurretik bi kota txiki igoko ditugu, eta gero Ermuara igo. Horrek desnibel positibo handiagoa ematen du, eta, gainera, Armintzara jaitsiz ibilbidea luzatzen dugu eta Gorlizera, GR 280ren zati batetik itzulkiko gara. Horrek esan nahi du distantzia dezente handiagoa ibili behar dugula. Nolanahi ere, mendi ibilaldiak egitera ohituta dauden ibiltarientzat ez da gehiegizkoa, kontuan hartuta Gorlizera Armintzatik egindako itzulera oso lasaia dela, igoera zorrotzik gabe.

Denbora: 3 ordu eta 10 min.
Metatutako desnibel positiboa: 537 m
Distantzia: 15,5 km
Zailtasuna: distantziagatik eta metatutako desnibelagatik neurritsua

Informazio gehiago

IBILBIDE ZIRKULARRA ASKORRIAGAKO GOTORLEKUTIK IGAROZ

Gorlizetik, Astondotik, Itsasargitik, Ermua menditik, Armintzatik, Urizarmenditik, Andrakatik, Plentziako itsasadarretik, Gandia auzotik eta berriz ere Gorlizetik doan ibilbide zirkularra

Ohartarazi behar dut gidaren ibilbide luzeenetako bat dela hau, eta desnibel positibo handiena duen bigarrena. Nahiko entrenatuta dauden pertsonentzako mendi-ibilaldien iraupena lau ordu eta erdi ingurukoa izango da, geldialdirik gabe.

Denbora: 4 ordu eta 15 minutu
Distantzia: 21,6 km
Zailtasuna: ertaina – Altua (bere luzeragatik eta Ermua eta Urizarmendirako bi igoerengatik)
Metatutako desnibel positiboa: 786 m

Informazio gehiago

IBILBIDE ZIRKULARRA GORLIZKO MUGEN INGURUAN

Gutxi gorabeherako zirkuitua Gorliz udalerriaren mugen inguruan

Ibilbide hau hasi aurretik, esan behar dugu ezinezkoa dela, zentzu hertsian, Gorlizko udalerriari buelta osoa ematea, ez baitago udalerriko mugetara ahalik eta gehien hurbiltzen den bide edo pistarik. Hala ere, ahalik eta hurbilen egin nahi izan dugu, nahiz eta erabat saihestezina den, ibilbidearen eraginkortasunaren mesedetan, tarteren batean udalerri mugakideetako lurretatik igarotzea edo gure udalerriko muga geografikoetatik erlatiboki aldentzea.

Denbora guztira: 3 ordu eta 45 minutu
Distantzia: 18,35 km
Metatutako desnibel positiboa: 543 m
Zailtasuna: Ertaina, distantziagatik

Informazio gehiago

DE ZIRKULAR HANDIA

Ibilbide zirkular handia Gorlizetik, Ermua eta Urizarmendi igoz, Andraka, Butroeko gaztelua, Urduliz, Barrikako itsaslabarrak, San Telmo, Plentzia eta berriro Gorliz

Hau da, zalantzarik gabe, gida honetako ibilbide zirkularrik luzeena. 30 km baino gehiago ditu, eta guztira 7 ordu baino gehixeagoko ibilbidea da, 900 m inguruko desnibel metatuarekin. Uribe Kostako eremu honetatik igarotzen dela kontuan hartuta, non ia ez dugun mendi handirik, bide bakar batean metatutako ia 900 metroko desnibelera iristea hitz handiak dira. “Zango-hausle” tipikoa da, eta zenbait orduko ibilaldietan trebatu eta ibiltzera ohituta daudenentzat baino ez da gomendatzen. Jakina, beste aukera bat da ibilbidea bi egunetan egitea, bi etapatan banatuz. Kasu honetan, erronka arinagoa da.

Denbora guztira: 7 ordu eta 30 minutu
Distantzia: 34 km
Metatutako desnibel positiboa: 900 m
Zailtasuna: altua

Informazio gehiago

ITSASLABARREN IBILBIDEA “GAZTELUTXOTIK” PASATUZ

20. ibilbidea: Itsaslabarren ibilbidea. Zazpi gailur txikiak Astondotik Armintzaraino

Hauxe ausartentzako ibilbidea da, mendizale trebatuentzat, zeinei ez zaien axola pixka batean sufritzea tarte zail samarrak zeharkatuz, jende gutxi ibiltzen den lekuetan ikuspegi ikusgarriak edukitzearen truke. Itsaslabarrek markatzen dituzten amildegietatik hurbil joango gara beti, bertikaltasun osoz erortzen direnak behean ikusten den itsasoraino.

Denbora guztira: 5 ordu
Distantzia: 15,7 km
Metatutako desnibel positiboa: 675 m
Zailtasuna: Ertaina

Informazio gehiago

GORLIZ EZAGUTU

BERRIAK