ANDRA MARI SORTZEZ GARBIKO ELIZA

Sortzez Garbiko Andra Mariaren eliza, Andra Mari baselizarekin batera, erabileran dauden eraikinen artean zaharrenetarikoenak dira. Biak, historian zehar aldatuz joan dira, nahiz eta hasierako irudi fidela mantendu.


Gorlizko Eliza

XI.mendearen hasieran eraiki zen eta XVIII.ean berreraiki zen Martin de Uribeondo arkitektoaren zuzendaritzapean. Bere estiloa barroko soila da. Eliza Gorlizko Elexalde auzoan dago kokatuta.

Canoi bobedako nabe bakarra du eliza honek, elizburu poligonalarekin. Bost zatitan banatuta dago eta bost aldare churriguereskoekin. Elizako harresien kanpoaldean horma-bularrak ikusten dira, harri-harresiaren pisua jasanez. Dorre azpian, irteera erdi puntuko 4  arkuz osatuta dago. Beste bat txikiago atean sartzen dena. Gainera, beste sarbide bat du.

Arkeologi aztarnak

Elizako zein gaur  egun dagoen parkinaren azpian, garai eta mota desberdinetako arkeologi aztarnak aurkitu dira. Gertaera hau dokumentatuta dago eta udaletxe plazako atalean gehiago zehazten da.

Bideo gida

Sortzez Garbiaren Eliza kokatuta dagoen Udaletxeko plazari buruzko bideoa.

Sartu bideoa!

Eguraldia Gorlizen

GORLIZ EZAGUTU

BERRIAK

Larraganenako Estela

Gorlizko erdialdean dagoen Larraganena baserrian disko-formako hilarri bat aurkitu zen, gaur arte ezezaguna. Hilarria erdi lurperatuta zegoen jabetza horretako lorategian, eta bizilagunek antzinako eguzki-erlojutzat hartu zuten. Materiala eta kontserbazio-egoera Landutako…

Informazio gehiago Larraganenako Estela

14. Haur ibilbidea: Andrakarako ibilbidea Saratxagan barrena, Plentziako itsasadarrera jaitsi eta Gandiatik itzuliz

14. Haur ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea: “15 ibilbide zirkular Gorlizetik haurrak dituzten familientzat” Ikusi ibilbidearen mapa Wikiloc-en   IBILBIDEAREN FITXA Iraupena: 2 ordu eta 37 minutuDistantzia: 6,38 kmMetatutako denible metatua: 174 mZailtasuna:…

Informazio gehiago 14. Haur ibilbidea: Andrakarako ibilbidea Saratxagan barrena, Plentziako itsasadarrera jaitsi eta Gandiatik itzuliz

Jaso itzazu plan guztiak zure posta elektronikoan