HARRI BIHURTUTAKO AREMUNEAK

Ospitale ondoan, Astondon, harri bihurtutako aremuneak kokatzen dira. 1990an Bizkaiko Aldundiak interes geologiko puntutzat jo zuen eta Kontserbazio Bereziko Eremuak dira, Europaren balorazioaren arabera. Kostaldeko duna mota hauek bakarrak dira Euskal Kostalde osoan.


Zer dira harri bihurtutako aremuneak?

Gorlizko dunak , haizearen eraginez,   hondar-metaketa sedimentatuen eta lehortzearen emaitza dira. Hezatasuna lurruntzen denean, solidoak bilakatzen dira eta pisuagatik harea trinkotu egiten da geruzak sortuz. Horrela, hareharria sortzen da.  Geruza desberdinak posizio horizontalean egon daitezke , forma bitxiak sortuz haizearen eraginagatik.

Koloreari dagokionez, hondartzako hondarrekoaren antzeko kolorea du, bere jatorria hau izan delako.

Bestalde bere konposizioa era askotakoa da. Eraketa honen zenbait geruzeetan 6.000 urte inguru dituzten fosilak aurkitu dira. Horregatik, aremune hauek 6.000 urteko antzinatasuna  dituzte. Aipaturiko fosilak maskorrak eta hondar-geruza azpian lurperatuta geratu ziren bizidun txikiko oskolak dira. Gainera, eraketa ez da batere homogeneoa. Geruza batzuen porositateak, urteetan zehar, uraren iragazketa erraztu zuen, horrela lur azpiko akuiferoa sortuz. Oraindik ere Gorlizko Ospitalea neurri batean ur horretaz hornitzen da.

Bideo gida

Ikusi dunak bideo honetan.

Bideoaren eta audioaren transkripzioa

Ospitalearen ondoan, kantauri itsas ertzeko  interes geologiko eta natural handienetariko toki  bat aurkitzen da: harri bihurtutako dunak.

Europak, Kontserbazio Bereziko Eremutzat jo du. Duna hauek, milaka urteetako hondar-metaketa sedimentatuen emaitza dira eta denboraren eraginez zementatu dira.

Geruza desberdinen konposizioaren arabera, hiru zerrenda handitan sailkatzen dira; Horietako bat, 6.000 urte inguru dituen maskorrez osatuta dago.

Geruza batzuen porositateak, urteetan zehar, uraren iragazketa erraztu zuen, horrela lur azpiko akuiferoa sortuz. Oraindik ere Gorlizko ospitalea neurri batean ur horretaz  hornitzen da.

GORLIZ EZAGUTU

BERRIAK