Baseliza honen izena, Agirreko Andra Maria baseliza da. Andra Mari izen bereko auzoan dago kokatuta eta zelaiez inguratuta. Herriko eraikinik zaharrenetarikoa da, XI.mendekoa izanik.



Lehengo baseliza
Andra Mari baseliza Butroeko leinu etxeko lehen eliz monasteriala izan zen. Nahiz eta bere funtzio nagusia eliza izan, inguruko lursailak itsasargia funtzioarekin erabiltzen zuten, ingurura hurbiltzen ziren itsasotzientzako. Elizaren ondoan su handi bat pizten zen, eta kokalekuagatik itsasotik ikusten zen. Horrela, itsasargia egin baino leku horretan lurra zegoela, adierazten zen.
Marinelek eskerrak emateko ofrendak uzten zizkioten Birginari, itsasotik osorik itzultzen zirelako.
Idazki desberdinetan, baseliza hau Bizkaian zaharrenetarikoen bat dela, esaten da. Gorlizko, Plentziako, Gatikako eta Laukizeko parrokia izan da, udalerri hauen elizak eraiki arte.
Gaur egungo baseliza
Gaur egun ikusten dugun baseliza, birmoldaketaren ondorioa da. Harresiak bistako harri-hormaz eginda daude eta nabea bi isurialdeko teilatuarekin errematatuta dago.
Eraikin honen inguruan, Andra Mari jaiak eta paellen lehiaketa ospatzen dira abuztuaren 5etik inguruan.
Bideo gida
Toki polit hau ezagutu nahi duzu?
Bideoaren eta audioaren transkripzioa
Baseliza honen izena, Agirreko Andra Maria baseliza da.
Baseliza, izen bereko auzoan kokatuta dago, eta XI.mendean eraiki zen. Toki honetatik itsasadar eta badiako ikuspegi paregabeak daude.
Garai batean Gorlizko itsasargia eraiki aurretik, Baseliza honen inguruko zelaietan, suak pizten ziren itsasontziei lurra han zegoela ikustarazteko. Hauek gehiegi hurbil ez zitezen, enkailatu edo itsasontziko kaskoa kaltetu ez zezaten, seinale bezala erabiliaz.






