BILBO

Bilbo, euskal unibertso kulturaleko sarbidea da,  bere Guggenheim museoa nazioarteko ikur gisa izanik.

Itsasadarrak egituratutako hiria, arkitekto handien erakusleihoa – Norman Foster, Santiago Calatrava, Frank Ghery edo Arata Isozaki, besteak beste- da. Horien eraikuntza modernoek hiriaren alde zaharra, hiribilduaren bihotza diren 7 kaleak, inguratzen duten eraikuntza historikoekin uztartzen dira.


Bilbo zaharra

Bilbo bisitatzen duten petsona guztiek oso hiri kosmopolita dela esaten dute. Seguruenik, Bilbo nahasketen hiri bat delako gertatzen da hori. Itsasadarreko pasealekuari jarraitzea besterik ez dago berritasuna eta antzinatasuna zein orekatuta dauden konturatzeko.

Toki zaharrena eta garrantzi historiko handia duen alderdia alde zaharreko 7 kaleen inguruan eraiki dena da. Hasieran, 7 kale hauek, Bilboren erdigunea osatzen zuten eta geroago, biztanleriak gora egin zuenez gero, kaleak gehitzen hasi ziren.

Alde zaharraren erdigunean Santiagoko Katedrala aurkitzen da. XIV. mendeko azken hamarkadan eta  XV. mendearen bitartean eraiki zen. UNESCOren Gizateriaren Ondare izendatua. Katedralaren ondoan eta San Anton Eliza eta izen bereko zubiko norabidea hartuta, Erriberako merkatua aurkitzen da. 1990ean  Europa osoko merkatu estalirik handiena izendatu zuten. 1928 eta 1929urte bitartean eraiki zuten. Barruan era guztietako produktu freskoak eta gastrobarrak dituzten postu ugari daude, atseden hartzeko eta zerbait hartzeko.

Bilboko erdigunerantz doan itsasadarraren bideari jarraituz, Arriaga antzokira iritsiko gara. Arkitektura neobarrokarraren bitxi hau 1890ean inauguratu zen. 1983ko uholdeak gehien jasan zituen eraikinetako bat izan zen Bilbon, eta zaharberritu egin behar izan zuten. Plaza Berritik pauso gutxira dago eraikina, Bilbon bizimodua nolakoa den ikusi eta pintxoak dastatu ahal izateko leku interesgarria.

Bilbo berria

Alde zaharrarekin alderatuz, Bilbok eraikuntza modernoak eta erakargarritasun turistiko handikoak ditu. Udaletxetik gertu, Calatrava edo Zubizuriko zubia dago. Zubiak Udaletxea dagoen itsasadarraren eta Kale Nagusiaren arteko lotura egiten du, eta bertan daude Isozaki dorreak, Arata Isozakik eginak. Gainera, zati honek, besteak beste, Frank Gehry arkitektoak diseinatutako Guggenheim museoa ere badu, Bizkaiko hiriburuko erakargarritasunik handienetakoa.

Hala ere, Bilbon eraikin abangoardista guztiak ez dira hain monumentu nabarmenak. Kategoria honen barruan Norman Fosterrek diseinatutako metro ahoak daude, “Fosteritos” ere deituak.

Hau guztia Bilbon ikusteko dagoenaren laburpena baino ez da. Hurbil zaitez eta arakatuezazu hiria!

Distantzia: 28km /32 minutu kotxez

* Imágenes cedidas por la Oficina de Turismo de Bilbao.

Eguraldia Gorlizen

GORLIZ EZAGUTU

BERRIAK

AMALUR

Amalur, Ama Lurra. Bere barnetik sortu ziren gauza guztiak, eta oraindik, egunero, atseden bila, bere barnera bueltatzen dira, bere alabak, Eguzki eta Ilargi. Beste mitologietan jainkoak eta jainkosak zeruetan bizi…

Informazio gehiago AMALUR

BASAJAUN

Inguruko mendien hamarka kilometroak trinko estaltzen dituzten basoak ezagutzen al dituzue? Ez pinudiak edo eukaliptoekin sortutakoak, ez. Horiek berriagoak dira, modernoagoak. Beste motatako basoei buruz ari naiz, pagadiak eta hariztiak…

Informazio gehiago BASAJAUN

GALTZAGORRIAK

Bai, ezagutzen ditudalako dinotzuet. Bai izaki erraldoiak bai ñimiñoak existitzen dira. Baina ez dituzu topatuko, ez, zuen herrietako etorbideetatik. Galtzagorriak taberna oker eta ilunetan, erakusleiho lohidun kafetegitan, zuhaitzetako enborren zulo…

Informazio gehiago GALTZAGORRIAK

GIZOTSO

Erdia gizakia, erdia otsoa. Arduragaberen bat jateko asmoarekin, gizakiok igarotzen ditugun lekuak zeharkatzen ditu. Aizkorriko artzainei kasu egiten badiegu inguruetako erailketaren gehiengoa Gizotsori egotzi liezaioke, agintariek, beldurra urruntzeko, datuak ezkutatu…

Informazio gehiago GIZOTSO

Jaso itzazu plan guztiak zure posta elektronikoan