GETXO

Gorlizetik 17 km-tara baino ez dagoen herri honetara hurbildu zaitez, munduko eraikuntza bitxienetariko bat ikustera, Bizkaia Zubia. Nerbioi ibaiaren estuarioaren bi ertzak lotzen dituen Eiffelen dizipulu batek eraikitako burdinazko eraikin bat da. Bertigorik ez baduzu, gurutzatu oinezkoen pasabide panoramikoa ibaiaren gainetik 50 metrora, edo, besterik gabe, egin ezazu ibai gainean “flotatzen” duen ontzitxoan.


Getxon zer ikusi

Getxo, 80.000 biztanle inguru dituen kostaldeko herri bat da.

Gorlizetik gertuen dagoen gunea, itsaslabarrei dagokiena, Galea ingurua da. Itsaslabarrak jarraituz ibilbidea eginez, Aixerrotako errota, La Galeako itsasargia eta Gorrondatxe edo Azkorri hondartza ikusten dira, besteak beste.

Behin itsaslabarrak amaituta, Arrigunaga hondartza dago, eta ondoren, Ereagako hondartzan, portu zaharra. Bertan, Euskal Kostaldeko beste herri batzuetan ikusten diren arrantzaleen etxe zaharrak ikus daitezke, euren ohiko fatxada zuriekin. Kasu honetan, horietako batzuen balkoiak eta leihoetako markoak gorriz, berdez edo urdin biziz margotuta daude. Etxe multzo horrek kalezulo estuak dituen auzoa osatzen dute, eta asko ematen da arrantza tradizioa duten herrietan.

Ereaga hondartzaren ondoan, kirol-portua dago eta hortik aurrera Bizkaiko zubirantz doan “Villa” handien pasealekua aurkitzen da. Itsasoaren ondotik lasai paseatzeko Ibilbidea da eta XIX eta XX. mendeen artean eraiki ziren eraikitako hiribilduak eta jauregi esanguratsuenak ikusteko leku aproposa. Garai hartan Getxok zuen erosteko ahalmen handiaren isladak dira etxe hauek.

Getxoko beste muturrean dago 1893an eraikitako altzairuzko eta burdinazko zubi zintzilikatua, Bizkaia Zubia izenez ezagunagoa. Zubi horrek Getxo eta Portugalete lotzen ditu.

Distantzia: 20 km / 27 minutu kotxez (Bizkaia Zubia) .

*Getxoko Turismo Bulegoak utzitako argazkiak.

Eguraldia Gorlizen

GORLIZ EZAGUTU

BERRIAK

AMALUR

Amalur, Ama Lurra. Bere barnetik sortu ziren gauza guztiak, eta oraindik, egunero, atseden bila, bere barnera bueltatzen dira, bere alabak, Eguzki eta Ilargi. Beste mitologietan jainkoak eta jainkosak zeruetan bizi…

Informazio gehiago AMALUR

BASAJAUN

Inguruko mendien hamarka kilometroak trinko estaltzen dituzten basoak ezagutzen al dituzue? Ez pinudiak edo eukaliptoekin sortutakoak, ez. Horiek berriagoak dira, modernoagoak. Beste motatako basoei buruz ari naiz, pagadiak eta hariztiak…

Informazio gehiago BASAJAUN

GALTZAGORRIAK

Bai, ezagutzen ditudalako dinotzuet. Bai izaki erraldoiak bai ñimiñoak existitzen dira. Baina ez dituzu topatuko, ez, zuen herrietako etorbideetatik. Galtzagorriak taberna oker eta ilunetan, erakusleiho lohidun kafetegitan, zuhaitzetako enborren zulo…

Informazio gehiago GALTZAGORRIAK

GIZOTSO

Erdia gizakia, erdia otsoa. Arduragaberen bat jateko asmoarekin, gizakiok igarotzen ditugun lekuak zeharkatzen ditu. Aizkorriko artzainei kasu egiten badiegu inguruetako erailketaren gehiengoa Gizotsori egotzi liezaioke, agintariek, beldurra urruntzeko, datuak ezkutatu…

Informazio gehiago GIZOTSO

Jaso itzazu plan guztiak zure posta elektronikoan