BERMEO

1236. urtean sortutako herri hau, herri arrantzalerik garrantzitsuenetarikoa izan zen. Hiribildu hau XIV. Mendean harresiz inguratuta zegoen eta hauetatik, gaur egun, San Juan ataria da gelditzen den elementu bakarra. Bermeon eliza gotikoa, alde zaharra eta arrantzaleen museoa ikusgai daude. Bertako merkatuak zonaldeko arrainik honena saltzearen fama dauka.


Bermeon zer ikusi

Bermeoko alde zaharra Euskal Herriko zaharrenetarikoa da. Hiribildu hau 1236. urtean eraiki zen eta harresituta egon zen. San Joan arkua gaur egun mantentzen den Erdi Aroko hirirako sarreretako bat da, gainontzeko harresia desagertu egin baita. Alde zaharrean, arrantzaleen etxebizitzen eta familia aberatsen dorretxeen artean alde handia dago. Dorretxe hauetariko bat Ertzilla dorrea da, gaur egun Arrantzaleen Museoa kokalekua dena.

Ertzilla dorretik, lehen arrantzalen txalupak irteten ziren arrantzale portu zaharra ikusten da. Portu zaharraren goikaldean, Bermeoko elizarik zaharrena dago, Santa Eufemia eliza. Bertan, Bizkaiako Jaunek Foruen zina egiten zuten eta 1995. urtean monumentu historiko-artistiko izendatu zuten.

​Bermeok Bizkaiko lehenengo fraideen komentua ere badu, Frantziskotarrena, hain zuzen ere. Eraikineko elementurik nabarmenena klaustroa da.

Distantzia: 31 km / 38 minutu kotxez

*Bermeoko Turismo Bulegoak utzitako argazkiak

Eguraldia Gorlizen

GORLIZ EZAGUTU

BERRIAK

Larraganenako Estela

Gorlizko erdialdean dagoen Larraganena baserrian disko-formako hilarri bat aurkitu zen, gaur arte ezezaguna. Hilarria erdi lurperatuta zegoen jabetza horretako lorategian, eta bizilagunek antzinako eguzki-erlojutzat hartu zuten. Materiala eta kontserbazio-egoera Landutako…

Informazio gehiago Larraganenako Estela

14. Haur ibilbidea: Andrakarako ibilbidea Saratxagan barrena, Plentziako itsasadarrera jaitsi eta Gandiatik itzuliz

14. Haur ibilbidea Pedro Pablo Uriartek argitaratutako ibilbidea: “15 ibilbide zirkular Gorlizetik haurrak dituzten familientzat” Ikusi ibilbidearen mapa Wikiloc-en   IBILBIDEAREN FITXA Iraupena: 2 ordu eta 37 minutuDistantzia: 6,38 kmMetatutako denible metatua: 174 mZailtasuna:…

Informazio gehiago 14. Haur ibilbidea: Andrakarako ibilbidea Saratxagan barrena, Plentziako itsasadarrera jaitsi eta Gandiatik itzuliz

Jaso itzazu plan guztiak zure posta elektronikoan